|2015/11/27
"Eskura dugu liburutegien kudeaketa integralerako euskarazko aplikazioa"

Bazter askotako liburuzainak bildu ziren Donostian, joan den astean, Zeelanda Berrian sorturiko 'Koha' programa libre eta doako batek lana nola erraztu eta hobetu dien azaltzeko.

Loading player...
|2015/11/27
"Euskarazko itzulpen okerrak lagin barregarriak dira, baita subordinazio linguistikoaren laginak ere"

Whatsapp bidez, sare sozialen altzoan, edo beste edozein bidetatik jasotzen ditugun gaizki egindako itzulpenekin barrez aritzen bagara ere, hausnarketarako gonbita egin digu Manex Agirrek.

Loading player...
|2015/11/26
Indarkeria matxista, haurren jolas parkeak eta alboka doinuak

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Bilboko baso jardunaldiak eta Arrietako azoka ekarri dizkigu irratien tartera. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin tertulian murgildu gara, eta indarkeria matxistaren salaketez hedatutako usteez hausnartu dugu.

Loading player...
|2015/11/26
"Euskaldunberriei esker, 300.000 hiztun irabazi ditu euskarak azken hamarkadetan"

Gaur zortzi ospatuko den Euskararen nazioarteko egunari erreparatu dio AEKko Mertxe Mugikak.

Loading player...
|2015/11/25
Ipar Euskal Herriko aktualitatea, zibilizazioaren hondamendia eta gizonen boterea

Irulegi irratiko esatari Jojo Bidartek euren bueltako berri ekarri digu irratien tartera. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Larrunen azaroko alea aurreratu digu.

Loading player...
|2015/11/25
La Memoria. PKK, Memoria de Kurdistan

La lucha histórica del Pueblo kurdo por sus derechos y por su supervivencia como tal esta presente hoy día en todos los medios de comunicación, pues esta lucha se da en la actualidad en medio de los conflictos que actualmente atraviesan todo el Oriente Medio y tambien traspasada por ellos al ser un Pueblo territorialmente dividido entre varios estados entre los que se hallan Turquia, Irak y Siria, partes y escenario de dichos conflictos.

Loading player...
|2015/11/25
"Euskaldunok geure film laburrak ikusten ez baditugu, 'Loreak' berririk ez da egongo etorkizunean'

'Loreak' filma Hollywoodera iritsi izanak eragindako euforia hartu du hizpide Aitor Abaroak.

Loading player...
|2015/11/24
Gizenekiko fobia, klima aldaketa eta Argentinako hauteskundeak

Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegik euren bueltako berriak ekarri dizkigu irratien tartera. Tertulian, Aitor Abaroa eta Aimar Etxeberriarekin bat egin dugu eta gizentasunarekiko dauden estereotipoez hausnartu dugu

Loading player...
|2015/11/24
23:00etan: “smooth jazz” musika instrumentala Revolutionary Grooves irratsaioan. Aurrerapena

Revolutionary Grooves irratsaioan, “smooth jazz” musika instrumentala-ren doinuak izango dira entzungai, artista hauekin: Gerald Albright, Bennett.B, Euge Groove, Brian Simpson, Michael Lington…

|2015/11/24
"Herritarren eskubideak bermatzeko, aldatu beharreko foru dekretuak aldatu beharko lituzke Nafarroak"

Mediatikoki garrantzia handirik aitortu ez bazaio ere, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak azaroaren 13an Nafarroako Parlamentuko lan saioan egindako agerraldia aipatu du Josu Labakak.

Loading player...
Orria 127/ 144