|2016/02/16
Ikasitakoa desikasi sortzen hasteko

Musika proposamenen tartean St.Vincent izen artistikoa daraman Annie Clark ekarri digu Joseba Baleztenak. Gitarjole gisa bereganatu zuen honen arreta 33 urteko gazte ipar amerikarrak. Lau disko ditu, Grammy bat ere berriki amaitu du mundu mailako bira. Ikasketa prozesua desikasi eta hasi zela sortzen esan digu musikari nafarrak.

Loading player...
|2016/02/15
Ahulena zapalduena

Madrilgo emanaldiaren ondoren bi titiriteroen aurka abiatutako auziari begira jarri gara Anartz Bilbao eta Ibai Etxezarragarekin. Zer garrantzia du auziak? Zer nolako erantzuna eman zaio kalean eta erakundeetatik?

Loading player...
|2016/02/12
"Jendaurrean biluztea ez da erraza"

Bere bakarkako lana kaleratu berri du Jurgi Ekiza Willis Drummond taldeko abeslari eta gitarra jotzaileak. Crowfunding kanpainaren bitartez finantzatutako proiektuaren emaitza da hamar kantuz osatutako disko intimo eta pertsonala. Martxoaren 17an eskainiko du lehen kontzertua Dokan, gurean kantu bat aurreratu digu akustikoan.

Loading player...
|2016/02/12
Asteko argazkiak: herri ihauteriak

Asteko argazkiak atalean herri ihauteriei begira jarri gaitu Bostok Photoko Gari Garaialdek. Lantz, Altsasu eta Unanuko ihauterietako argazki bana ekarri dizkigu. Mozorrotzeaz, aurpegia estaltzeaz edota emakumeen parte hartzeaz hitz egin digu.

Loading player...
|2016/02/10
Astorroxa: umorea auster eta Eñaut egunean

Astorroxa tartean umorea ekarri digu Eñaut Gantxegik auster eta Eñaut egunean. Eñaut edo Arnaldori (Eñaut euskaraz) erreferentzia egiten dieten kantuak ekarri dizkigu. Anai Handiko ahotsak ere egin digu bixita baita Begoña del Tesok ere 2016 hiriburutzaren harira.

Loading player...
|2016/02/09
Xenpelar, Bilintx, S. Baroja eta Muñagorri kantuetara ekarriak

Euskal kantugintza atalean musika eta literatura uztartzen ditugu Gotzon Barandiaranekin, idazle eta musikarien artean sortutako kantak ekartzen dizkigu. Gaurkoan Mikel Laboak kantura ekarritako Xenpelarren Bertso berriak, Xabier Leteren ahotsean Bilintxen Juana Bixenta Olabe, Serafin Barojaren Karlistaren panparroikeria Joseba Tapiak musikara ekarria eta Muñagorriren bertsoak Benito Lertxundiren ahotsean.

Loading player...
|2016/02/05
"Gaztetxeak artista berrientzako arnasgune dira"

Liher izenaren atzean Donostiako Lide Hernando kantari gaztea dago. Duela bi urte hasi zen kantuak egiten eta 2015ean zazpi kantuz osaturiko maketa editatu zuen. Egun, bakarka aritzeaz gain, bikotean eta talde formatoan ari da zuzenekoak eskaintzen. Gurera, gitarra hartuta etorri da eta akustikoa eskaini digu.

Loading player...
|2016/02/04
"Mozorrotzea ez da disfrazatzea"

Ihauteriez, hauen jatorriaz eta mozorrotzearen arrazoiez hitz egin dugu Oier Araolaza antropologo eta dantzariarekin. Udaberriaren etorrera ospatzen al da ihauteriekin? Mairu, koko, momoxorro edo txantxoz janztea zergatik da mozorrotzea eta indioz janztea disfrazatzea?

Loading player...
|2016/02/03

Astorroxa umore tartean Giussepe Olaizzola opera kritikoa izan dugu. Euskarazko opera proposatu diogu eta berak Audientzia Nazionala opera bateko pertsonai kontratenore izatea proposatu digu Askapeneko auzipetuen absoluzioa iritsi berritan. Zenbait obra entzun eta azaldu dizkigu.

Loading player...
|2016/02/02
NGsamples Bigarren Round

Negu Gorriak taldearen kantuak nondik datozen eta atzean dituzten soinu eta sanpleak zein abestitan duten jatorria aztertzen ari dira Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagasti NGsamples ekimenaren eta blogaren bitartez. Bigarren aldiz etorri zaizkigu zenbait adibide eta erronkekin.

Loading player...
Orria 76/ 91