|2016/03/17
Euskal dantzen bitartez gure historiari begira

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ikusgai dago egunotan Donostiako Koldo Mitxelenan Euskal Kultur Erakundeak antolatuta. Bertan topatu daitezke esaterako, berriki dantzan.eus atariak zabaldu dituen 1921eko irudiak, Santurtzin neskak aurreskuan agertzen direnekoak. Oier Araolaza antropologo eta dantzariarekin hitz egin dugu.

Loading player...
|2016/03/15
Salome, Daikiris, Luis Amilibia...euskal groove-aren harribitxiak

Euskal kantugintza atalean harribitxi ugari ekartzen dizkigu Carles Beldak, gaur ez da gutxiago izan. 60-70 hamarkadara begira jarri gaitu eta hiru single eta hiru artista handiz gozatzeko aukera izan dugu; Salomé-ren "Zu lagun, ni lagun", Daikiris taldearen "Zergaitik ez da egia?" eta Luis Amilibiaren "Lurbira".

Loading player...
|2016/03/11
 "Ez dut flamenkoa euskaraz egin nahi, izatekotan holandesen flamenkotik gertuago nago"

Amorante da bere izen artistikoa, Rodrigo Amarante eta Enrique Morenteri miresmenez. Iban Urizar da bera eta gure kantugintzan berria, desberdina den kantukera da berea. Argi esan digu ez duela euskarazko flamenkoa egiten eta erreferentzia angloparlanteetatik ihes egiten duela. Bere lehen bost kantuekin soinu postala kaleratu du.

Loading player...
|2016/03/11
Isuo Sassia

Ostiraletan hainbat musikari, kantari eta sortzaile gonbidatzen ditugu gurera euren lanaren berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Isuo Sasiia gonbidatu dugu. Iosu Isaias bezala ezagutu genuen guk baina izen artiskoarekin etorri zaigu gaurkoan bere bigarren diskoa besapean hartuta. “Idiaren zaintzari buruzko 10 estanpak” diskoaren azalpena emateaz gainera bertako bi kantu ere jo dizkigu zuzenean.

Loading player...
|2016/03/11
Marta Artolagirre (Anai Arrebak): "Ganberrada bat da, ongi egindako ganberrada"

Disko berria kaleratu du Anai Arrebak taldeak, euren bigarren disko luzea Bonberenea Ekintzak-ekin kaleratu dutena. Aurrekoak baino “poperoagoa eta sutilagoa” partaideen hitzetan baina dantzarako eta dibertimendurako gonbitea atzean utzi gabe.

Loading player...
|2016/03/11
Sortzaileak estudiotik: Aran eta bere hamaika proiektu

Ostiraletan musikari, abeslari eta sortzailek gonbidatzen ditugu gurera. Gaurkoan Aran Vicedo bertaratu zaigu gitarra hartuta. Musikarekin duen loturaz eta martxan dituen hamaika proiektuz aritu gara; Sabu taldea, batukada feminista, Aran&Aran poesia errezitaldia, “Motxila ikusezina”…zuzenean bi kantu ere jo dizkigu: “Retales” (Sabu taldearekin laister kaleratuko duen disko berriko kantua) eta “tik-tak” (Ainara Sarasketaren letra duena).

Loading player...
|2016/03/09
Astorroxa: Urkullu Otegirekin haserre

Astorroxa umore tartean Eñaut Gantxegi izan da gurean eta Iñigo Urkullu lehendakariarekin etorri da. Azken hau benetan haserre agertu zaigu Arnaldo Otegiren kaleratzea dela eta, Belodromoan esandakoei erreferentzia egin die. "Txitxaka" ekimena ere aurkeztu digu Gantxegik.

Loading player...
|2016/03/08
Emakumeak oholtzan, gorputza, erotika

Euskal Kantugintza atala saboteatu digute gaur arazo teknikoek eta zuzenekoan hala moduz entzun den tartearen zatitxo batzuk erreskatatu ditugu. Izan ere, merezi izan du emakume musikariez, emakume gorputzez eta erotikaz Leire Palaciosek eskaini digun tartea.

Loading player...
|2016/03/05
Iurgi, Willis drummond taldeko abeslaria izan da gurean.

“Kanta hau egitea plazer bat izan da guretzat, sustenguz EHZ proiektuarentzat”
2007tik plazaz plaza eta herriz herri zuzenekoak eskaintzen dituen taldeak ostiralean EHZ festibala girotuko du, Herri Sorta aurtengo abestiarekin besteak beste.
Dudarik ez, Herri sorta kanta, EHZ eta Euskal Herriaren ispilu da.

|2016/03/04
"Gure kantuak bost urte hauetan baino gehiago entzun da 24 ordutan Gazte Danbadarako egin duguna"

Blaka talde donostiarrak egin du Gazte Danbadako aurtengo kantua. Gustura geratu dira emaitzarekin baina batik bat izan duen oihartzunarekin. Elkarlanean egindako kantua izan dela adierazi digute. Talde donostiarrak maketa eta diskoa ere baditu kalean, euren ibilbidearen errepasoa egin dugu.

Loading player...
Orria 74/ 91