"Ez dut flamenkoa euskaraz egin nahi, izatekotan holandesen flamenkotik gertuago nago"

Amorante da bere izen artistikoa, Rodrigo Amarante eta Enrique Morenteri miresmenez. Iban Urizar da bera eta gure kantugintzan berria, desberdina den kantukera da berea. Argi esan digu ez duela euskarazko flamenkoa egiten eta erreferentzia angloparlanteetatik ihes egiten duela. Bere lehen bost kantuekin soinu postala kaleratu du.

Audio_placeholder

"Ez dut flamenkoa euskaraz egin nahi, izatekotan holandesen flamenkotik gertuago nago"

Loading player...
Iban Urizar Ondarza "Amorante"
Iban Urizar Ondarza "Amorante"

Garoa liburutegian eskeini zuen Paperezko Kontzertua duzuea hau.

Musikologoa da Iban Urizar, hogei urte daramatza musikagintzan eta hainbat taldeetan parte hartu du. Duela bi urte ekin zion bakarkoari eta orain diskoa ez baina soinu postala kaleratu du. Gustura agertu da emaitzarekin.