|2016/08/01
Gora Oiartzungo Xanistebanak!

Abuztuaren 2an hasi eta abuztuak 6an bukatuko dira  Oiartzungo festak, Xanistebanak.5 egun horietan, adin eta gustu guztietarako antolatutako 95 kultur edo kirol ekintza eta ikuskizun eramango dira aurrera. Aspertzeko astirik ez da egonen, baina ongi pasatzeko tarte aunitz! Hori ziur! Oiartzungo Kultur zinegotzi Josune Cousillas Aramendirekin izan gara solasean. 

 

Loading player...
|2016/08/01
AntonioMatxino eta Kilima-aldaketa hitzak onartu ditu Euskalzaldiak.

Karelean-eko #hitzokei tarteari esker gero eta aberatsagoa da euskara, eta pozik gaude! Gaur, Josu Lezameta izan dugu gurekin. Zer, ez dakizue nor den, ezta? eta Jozulin esaten badugu? Orduan bai! Txiolari fina da Jozulin, baina frogatu dugu urgazle hobea dela! Ederrak ekarri dizkigun proposamenak. 

Loading player...
|2016/08/01
Zergatik dira erleak hain garrantzitsuak naturan?

Santa Barbarako bidean, paraje zoragarrian dago AIKUR izeneko erle museoa. Erleen bizimodu eta sekretu miresgarria aurkitu eta ezagutu dugu bertan. Josune Epelderekin egin duzu zita. Erlauntzen funtzionamendua, erlezainen jarduera eta askoz gehiago pasioz kontatu digu Epeldek.

Loading player...
|2016/07/28
Zineleku, zineaz gozatzeko udalekuak

Zinea.eus eko Mailen Goñiren bisita jaso dugu gaur ere eta zine kontu frexkoak ekarri dizkigu. Berari esker jakin dugu martxan daudela Zarautzen Zineleku udalekuak. Gonbidatu bereziak pasa dira bertatik eta zinemagintzaren barrenak arakatu dituzte. Bestetik, aste honetako filma ere gomendatu digu: "Miles ahead".

 

Loading player...
|2016/07/28
Pilota paretaren kontra? Betidanik ez...

Euskal Herrian zabalduena eta ezagunena egun Hegoaldean ezker paretan eta Iparraldean trinketean jokatzen diren pilota jokuak dira. Baina guztiaren hasiera joko zuzenetan dago, aurrez aurre eta paretarik gabe eskuz jokatzen den modalitatean. Pilotaren histora eta isotrioak ekarri dizkigu Antton Mendizabal eskultrugileak.

Loading player...
|2016/07/26
Rural Zombies zestoarrak uda honetako oholtzetako arrakasta

Zestoarrak dira eta Donostiako Jazzaldian izan dira berriki, baita Biarritzeko eta BBKlive festibaletan ere, eta datozen asteetan hainbat kontzertu eskainiko dituzte, Euskal Herrian eta nazioartean. Musika arloan bereizitutako aldizkariek diote Rural Zombies dela aurtengo talde izarra. Donostiako estudioetara hurbildu dira gaur Julia Urreaga eta Luken Etxeberria.

Loading player...
|2016/07/26
Noiz aldatu behar da etxe atariko Eguzki-lorea?

Aurreko astean abiatutako kolaborazioari heldu diogu gaur, eta Joseba Aurkereneraren bisita jaso dugu. Gaur Euskal mundu magikoaz aritu gara eta Eukal mitologiako pertsonaiak errepasatu ditugu, Anbotoko Maritik hasi, galtzagorri bihurriraino. Besteak beste aipatu dugu ere etxeko atarian eguzki lore bat jartzearen sinbologiaz. Zertarako jartzen da?  Eta noiz aldatu behar da?

Loading player...
|2016/07/26
The Waterboys taldea Mundaka Festivalen

Asteburu honetan ez badakizu zer egin Mundakako herrira hurbiltzea aukera bat izan daiteke. Ostiralean hasiko da Mundaka Festival , gastronomia eta musika uztartze dituen festibala. Amets Rodriguez festibaleko zuzendariarekin hitz egin dugu gaur.

Loading player...
|2016/07/22
Ba al zenekien Frantziako Tourra egunkari baten asmakizuna dela?

Kontaezinak dira Frantziako Tourrak eman dizkigun bazkaloste ederrak. Zenbat aldiz altxatu gara sofatik, txaloka eta oihuka, gure animoek txirrindularien izterretan eragina izango zutelakoan? Frantziako Tourra beti izan da ikuskizun eta hori ederki dago islatuta Ander Izagirrek idatzitako "Beruna pratikan" liburuan. Frantziako bira ospetsuko bitxikeriak aipatu ditugu berarekin.

 

Loading player...
|2016/07/21
Sunsent Song filma karteldegietako harri bitxia

Zinea.eus eko Maialen Goñi izan dugu gaur gurean, zine kontuak izango ditugu berekin astero solasgai. Gaur Zineuskadi elkarteari buruz aritu gara solasean, lan handia egiten dute filmak euskarara bikoizten, gaur bertan izango da Zipi eta Zaperen estreinaldia. Bestetik, aste honetako proposamena egin digu "Sunsent Song" Terence Daviesen filma. Donostiako Zinemaldian izan eta gero gaur estreinatuko da Hego Euskal Herrian, Ipar Euskal Herrian martxoan estreinatu zen.

Loading player...
Orria 66/ 91