|2016/02/29
Las Tea Party-ren iraultza elektronikoa

Bost urte eskasean musikaren lehen lerrora heldu da Las Tea Party Djs-en musika elektronikoa, Eva Gutierrezek eta Lorea Argaratek osatzen duten bikotea. Euskal Herrian iraultza txiki bat egin dute musika elektronikoa giro herrikoietan gogor sartuta. Argaraterekin hitz egin dugu guk.

Loading player...
|2016/02/29
Gorka eta Eider Zabaleta

Anai arreba oiartzuarrek zuzenean jo dute sortzaileen txokoan. 22 eta 26 urte dituzte, eta txikitatik dute abestea pasio, eta nabari da. Gorka gitarrarekin eskuan, a capela ere abestu digute. Gazteak dira, baina ibilbidea iadanik badute, txikitatik kantuarekin hazi baitira. Oholtzako eta oholtzatik kanpoko kontuak aitortu dituzte. Entzun eta gozatu!

Loading player...
|2016/02/29
Sortzaileak estudiotik: feminismotik kantuan

Ostiraletan sortzaile, musikari eta abeslariak gonbidatzen ditugu gurera euren ibilbidearen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur martxoak 8 Emakumeen egunari begira jarri gara kantu feministak egiten dituzten Idoia Arraiza eta Janire Uriarterekin. 2010ean Hernanin izan ziren neska gazteen topaketetarako egin zuten “Kuleroak burura eta salto egin mundura” kantua eta 2012an Leitzan izan ziren topaketa feministetarako egin zuten “Hamaika egiten ari gara” kantuak jo dizkigute zuzenean.

Loading player...
|2016/02/29
Iker Lauroba Saharari kantari

Ostiraletan sortzaile, musikari eta abeslariak gonbidatzen ditugu “sortzaileen txokora” euren lanaren berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Iker Lauroba gonbidatu dugu berarekin batera Saharara bidaiatzeko. Saharari Kantari lehiaketa irabazi zuen pasa den urtean horretarako prestatutako “Sahara” kantuarekin. Ondotik, Saharako errefuxatu kanpalekuak ezagutzeko aukera ere izan du eta Hassana Aali gazte sahararrrari bere elkartasuna adierazi dio. Kantu hau eta bere proiektu berriko “Abisatuta negoen” jo dizkigu zuzenean.

Loading player...
|2016/02/29
Itziarren Semeak ...Revolta!

Herritarrei bizkar emanez agintariek hartzen dituzten erabakiei Revolta! aldarrikatuz dator Itziarren Semeak taldearen laugarren diskoa. Kaki Arkarazorekin Andoaingo Garate estudioetan grabatu eta Jonan Ordorikaren masterizazioaren ukitua du lan berriak. Ska eta punk doinuak nagusi diren arren, euskal kantu tradizonalek zein erritmo balkaniar eta tropikalek ere badute lekurik. Urriaren 21ean kaleratuko dute diskoa baina primizian gurean aurkeztu digute Manex eta Ibon Altunak. Mila esker kuadrilla!

Loading player...
|2016/02/29
Izaki Gardenak taldearen arima

2012an Itsasargiak laburra kaleratu ostean etorri da Amaieratik hasi diskoa, pasa den udazkenean kaleratu zuena Izaki Gardenak taldeak. Joseba Baleztenak (gitarra eta ahotsa), Libe Garcia de Cortazarrek (teklatua eta ahotsa), Eneko Lezak (baxua), Iker Fernandezek (bateria eta perkusioak) eta Jon Basagurenek (ahotsa eta gitarra) osatzen dute boskotea baina azken hau da taldearen arima eta sortzailea. Gurean izan da Jon Basaguren gitarra hartuta eta zenbait kantu ere jo dizkigu zuzenean.

Loading player...
|2016/02/29
Joseba B. Lenoir Gang

Ostiraletan musikari, abeslari eta sortzaileak gonbidatzen ditugu gurera. Gaurkoan, “Joseba B. Lenoir Gang” taldeko bi partaide hurbildu zaizkigu: Joseba Baleztena eta Miren Narbaiza. Bi kantu ere jo dizkigute akustikoan zuzenean: “Erraietatik erran” eta “Itsu eta biluzik”.

|2016/02/29
Joseba B. Lenoir

Astelehenero egiten diogu tartea zuzeneko musikari Karelean saioan. Gaurkoan Joseba B. Lenoir Beratarra izan dugu gurean, Urruñako estudioetan eta hainbat konturen inguruan hizketan aritzeaz gain bost kantu eskeini dizkigu zuzen-zuzenean.

Loading player...
|2016/02/29
Joseba Irazoki “gizon orkestra”

Ostiraletan musikari, abeslari eta sortzaileak gonbidatzen ditugu gurera. Gaur, Joseba Irazoki gerturatu zaigu gitarra hartuta bere azken proiektuez hitz egin eta zuzenean kantatzera. “Joseba Irazoki eta lagunak” bere azken diskoko kantu bat eta “Women of the word” kantuaren bertsioa jo dizkigu. Gustora hartu dugu bixita.

Loading player...
|2016/02/29
 Juliette Alfonso eta Pauline Junquet

Astearen amaieran musikari, abeslari eta sortzaileak gonbidatzen ditugu gurera euren ibilbidearen berri izan eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Juliette Alfonso eta Pauline Junqueten bixita jaso dugu. Itxasu eta Kanbokoak dira eta 17 eta 20 urte dituzte, hurrenez hurren. Lau hilabete daramatzate elkarrekin jotzen baina ibilbide oparoa somatzen zaie, ahots ederrak dituzte. Mixel Ducau eta Caroline Phillips-en “Eiheralarre” eta Nancy Sinatraren “Bang bang” kantatu dizkigute zuzenean.

Loading player...
Orria 352/ 429