|2016/02/29
Oskar Estanga hitzarekin jolasean

Oraingoan, bertsoa eta hip-hopa uztartzen dituen ekimenarekin buru belarri dabil Oskar Estanga bertsolari eta musikari polifazetikoa. “Errimatuz garenera arrimatuz” ekimena aurkeztu berri du Lanku Bertso Zerbitzuak-en eskutik. Nerabeei zuzenduriko proiektu honek, oinarri musikal eta zuzeneko gitarra lagun, bat bateko eta aurrez landutako hip hop kantak ditu oinarri.

 
Loading player...
|2016/02/29
Rap elektronikoa

Rap-a eta musika elektronikoa uztartzen ditu Revolta Permanent Barakaldoko taldeak. 2014 urte amaieran kaleratu zuten Genesis diskoa eta orduz geroztik geratu gabe dabiltza batean eta bestean kontzertuak eskaintzen. Joan den ostiralean bi kontzertu ere eman zituzten egun berean. Atsedenerako tartea hartu dute oraingoan eta guk hori baliatu dugu eurei tartetxo bat kendu eta taldea ezagutzeko. Iker Villa abeslariarekin hitz egin dugu.

Loading player...
|2016/02/29
Oreka TX “Gaur egun ez daude bi txalaparta berdin munduan”

Astelehenero moduan, gaur ere tartea egin diogu zuzeneko musikari eta gurekin izan ditugu Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte izan ditugu gurean, harrizko txalapartarekin etorri dira gainera. Luze eta zabal solastu dugu beraiekin, txalapartaren jatorri eta etorkizunaren inguruan, munduan zehar dauden bertze instrumentuen inguruan eta Oreka TXri buruz..

Loading player...
|2016/02/29
Ruper Ordorika: “Musikak ukan dezala bere puska balsamikoa garai kaotiko hauetan”

Ruper Ordorika gure estudioetara hubildu da “Lurrean Etzanda” bere azken lana aurkeztera.

Loading player...
|2016/02/29
Sortzaileen txokoa: Ukelelea euskaraz interneten

Duela hiru urte hasi zen ukelelea jotzen ikasten Izaskun Kanga autodidakta. Youtuben euskaraz dagoen eskaintza murritzaz ohartuta ukelele tutorialak euskaraz eskaintzen hasi da eta 50 inguru ditu sarean ikusgai. Euskal kantak jotzen ditu, batik bat, eta ikastaroak eskaintzen ere ari da.

Loading player...
|2016/02/29
Sortzaileak estudiotik: Urko Menaia & Nagore Etxabe

Kalean kantari urteak igaro ostean taberna eta bestelako antzokietan dabil orain Urko Menaia bidelagun Nagore Etxabe duela. Gitarra eta perkusioa hartuta gerturatu zaizkigu estudiora, sortzaile, kantari eta musikariei ostiraletan egiten diegun tartera. Hiru kantu jo dizkigute: “behin betiko” herri kantaren bertsioa eta Menaiaren “JT basque” eta “Hanka bat paradisuan”. Mila esker bikote!

Loading player...
|2016/02/29
Aguxtin Alkhaten promozio kontzertua

Hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu ostiraletan gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaurkoan, Aguxtin Alkhat eta taldekide duen Xan Bidegain musikariak hurbildu zaizkigu. Azken honek Willis Drummonden hamar urteko ibilbidea egin duen bitartean Alkhaten proiektuaren parte ere izan da eta beste taldekide batzuekin batera martxoaren 12an kaleratuko dute Haizeen meneko diskoa. “Lehen promozio kontzertua” guri eman digute eta disko berriko kantu bat jo digu zuzenean Aguxtin Alkhatek.

Loading player...
|2016/02/29
Tania de Sousa: “Bakarkako lanak askatasun gehiago eman dit”

Zuloak eta The Dispositives taldeko abeslari ohiak bere bakarkako lana kaleratu du, “Taniatank”. Bere kantu eta estilo propioa lantzeko nahiak eraman du lan honetara eta lagun izan ditu inguruko hainbat lagun musikari baita Fermin Muguruza ere ekoizpen lanetan. Crowdfunding kanpaina jarri du martxan proiektua finantzatzeko. Asteburu honetan bertan Txantrean eta Irunen eskainiko ditu kontzertuak.

Loading player...
|2016/02/29
Morauk ta Beñardok “Arrainentzako himnoak” aurkeztu digute

Kantuan aritu gara Kalegorrianen, Andoni Tolosa “Morau” eta Beñado Goietxe izan ditugu gurean. Ez dira esku hutsik etorri: “Arrainentzako Hinmoak” beraien azken lana aurkeztu digute. Inspirazio bide zein duten, diskoa nola ekoiztu duten, nola banatuko duten…kantu kontari aritu gara gustora.

Loading player...
|2016/02/29
Bide Ertzean taldearen 77 diskoa Kale Gorrian

Bide Ertzean taldeak bere bederatzigarren diskoa kaleratu du Gaztelupeko Hotsak-ekin “77” izena du diskoak eta bertan, urte hartan, 1977an alegia, errepide kontrol batean hil zuten Sebastian Goikoetxea dute gogoan. Ezkio Itsason jazo zen gertakari hura, Goikoetxearen batera Nikolas Mendizabal “Zaharra” ere hil zuen poliziak. Sebas, Imanol eta Joni Ubeda anai bikien osaba zen, eurek, Bide Ertzean taldeko kide hauek, 4 urte baino ez zituzten orduan.

Loading player...
Orria 351/ 429