|2017/01/25
"Euskara erabiltzera animatzen gaituzten erdaldunak behar ditugu, euskara eurena ere bada"

Hiztun zeropositiboez hitz egin du Leire Narbaizak gaurkoan, azken aldian pasadan entzundako elkarrizketek emandako zer pentsatua medio. Bilobarekin zihoazen aiton-amonen arteko treneko elkarrizketa, batetik, gaztelaniaz; baina amonak bilobari esaten zion euskaraz hitz egin behar zuela hark.

Loading player...
|2017/01/24
"Hizkuntza jakin eta erabiltzea balio bat da bi planotan, batak bestea gabe, zentzurik ez"

Hizkuntza baten berreskurapenaren eskemaz Txepetxek egindakoa ekarri du gogora Manex Agirrek: ezagutza, erabilera, motibazioa. Hizkuntzen hiru dimentsio omen dira horiek, hiztunon barruan daudenak, elkar elikatzen direnak eta bizirauteko zein indartzeko funtzioa dutenak.

Loading player...
|2017/01/23
"Asko dugu irabazteko, denon egitekoa da euskara aukera berdintasunean bizitzea"

Hasi berri dugun 2017. urtean, datorren hiruhilekoa gogorra bezain polita izango dela uste du AEK-ko Mertxe Mugikak. Udaberriarekin batera helduko den Korrikari egin dio erreferentzia horrela.

Loading player...
|2017/01/20
"Gurasoen hizkuntza arauak aldatzeko ahaleginak seme-alabei eredu ona eskainiko die"

Gurasoentzat berria eta arraroa dena seme-alabentzat naturalagoa dela uste du Iñaki Eizmendik, eta azken urteotan hizkuntza arauen gaiak garrantzia hartu duela uste du.

Loading player...
|2017/01/19
"Haur eskola euskalduna nahi duten familien eskubidea bermatu beharra du Nafarroako Gobernuak"

Datorren ikasturtean Nafarroa hegoaldeko 14 ikastetxeetan D eredua eskainiko duela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak eta arrazoizko pausoa iruditu zaio Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatiri.

Loading player...
|2017/01/19
"Osasun txartelak ele bitan egin daitezela, nahi duenak eska dezala hizkuntza batean"

"702/2013 Errege Dekretuarekin bat, eta indarrean den zonifikazioaren arabera, Osasun Txartel  berriak  gaztelania hutsean eginen dira eremu euskaldunetik kanpo".

Loading player...
|2017/01/18
"Batu estandarra euskalki guztietako kolorez zipriztindu daiteke, ez alderantziz"

Garabidek sustatutako aditu programan parte hartzen ari zen indigenei mintzaldi bat eskaini zien Kike Amonarrizek, eta esan zien haien hizkuntzen eta euskararen artean antzekotasuna bazegoela: estandarraren eta aldaeren arteko eztabaida.

Loading player...
|2017/01/17
"Herri txiki baina konplexuan, sarean lekua egin eta zer garen azaltzeko aukera ematen dute blogek"

Aste honetan jarri da martxan 'Blogetan! Euskal blogariak lehian' lehiaketaren bigarren edizioa, Azkue Fundazioak eta Argia hedabideak sustatuta.

Loading player...
|2017/01/16
"Gurasoek prestigiodun batuan hitz egiten diete haurrei eta herriko euskara galduz doa"

Euskara batuaren eta euskalkien arteko gora-beherei heldu die Alex Artzelusek gaurkoan, zehazki, haurrei etxeko euskalkian hitz egin ordez euskara batuan hitz egiteko dagoen gurasoen ohiturari.

Loading player...
|2017/01/13
"Zubigintzaren eta zubigileen apologia egingo dugu, lan ildo berriak zabaldu eta indartzeko"

Zubiak behar ditugula iruditzen zaio Euskaltzaleen Topaguneko Iker Martinez de Lagosi, lubakiak baztertu eta ertzetan daudenak elkarrekin komunikatzeko zubiak, hain justu.

Loading player...
Orria 22/ 23