"Asko dugu irabazteko, denon egitekoa da euskara aukera berdintasunean bizitzea"

Hasi berri dugun 2017. urtean, datorren hiruhilekoa gogorra bezain polita izango dela uste du AEK-ko Mertxe Mugikak. Udaberriarekin batera helduko den Korrikari egin dio erreferentzia horrela.

Audio_placeholder

"Asko dugu irabazteko, denon egitekoa da euskara aukera berdintasunean bizitzea"

Loading player...
 Mertxe Mugika
Mertxe Mugika

Eguberrietako oporretan, berriz, Garikoitz Goikoetxearen 'Euskara irabazteko bidean' liburua irakurtzeko aukera izan omen du, eta atentzioa eman dio euskararen egoera aldatzeko bertan ageri den ilusioak eta elkarlanaren beharrak. Zehazki, liburuan ere aipatzen den helduen euskalduntzearen garrantziari heldu dio Mugikak eta euskaltegiak horretarako ezinbestekoak izango direla nabarmendu du.