Amalur ARTOLA|DURANGO|2017/12/06|0 iruzkin
Zaletuen eta sortzaileen arteko zubiak

Garrantzitsua da Durangoko Azoka sortzaileentzat. Baina ez salmentara begira soilik. Zaleekin harremantzeko, iritziak trukatzeko, haien beroa sumatzeko gune ere bilakatzen da Landako egunotan.

|2017/12/06
Igor Meltxor llega a Durango con "Gabriel Rufián, la voz de la calle"

Desde el pasado mes de enero el escritor y periodista Igor Meltxor ha realizado diferentes entrevistas al diputado de ERC Gabriel Rufián. El resultado es un interesante libro para entender las claves de la realidad política catalana.

Loading player...
|2017/12/06
Mice diskoarekin bakarlari gisa hasi du bidea Miren Narbaizak

Napoka Iria deseginda, Mice proiektuan murgildu da Miren Narbaiza eibartarra. Joseba Baleztena eta Ilargi Agirrerekin grabatu du diskoa eta emaitzarekin oso gustora sumatu dugu.

Loading player...
|2017/12/06
Pirritx, Pirrotx eta Marimototxen deia gatazkak borobilean eserita konpontzeko

Borobilean du izena Euskal Herriko pailazo ezagunenen azken lanak, Durangoko azokan denen eskura dagoenak. Aitziber Ugartemendia koordinatzaileak proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

Loading player...
|2017/12/06
Durangoko Azoka probestuz egin ditzazkegun planak

Durangoko Turismo Bulegoko Natalia de Naveranek, azokaz gozatu eta bidenabar herrian eta eskualdean ikusi dezakegunaz hitz egin digu. Herrian bertan monumentu eta eraikin historikoak ikusteko ibilaldia prestatuta dute, baita Durango bonbardatu zuteneko aztarnak ezagutzeko ere. Ingurunea paregabea da, Urkiolako parke naturalera joan eta naturaz goza dezakegula nabarmendu digu Turismo Bulegoko kideak.

Loading player...
|2017/12/06
“Euskal Errepublika osatze bidean urratsak ematen hasi behar gara”

‘Espainiar Konstituzioa Herrien kartzela-Gora Euskal Errepublika’ lemapean manifestazioa egin du Independentistak Sareak Durangon. Txutxi Arizbanarretarekin egon gara mobilizazio aitzin.

Loading player...
|2017/12/06
‘Bat, Bi, Hiru’ bilduma, ‘Ikuska’ dokumentalak eta ‘Ipar Euskal Herria XX.mendea iruditan’ GARAren erakustokian

Fermin Munarriz GARAko kideak nabarmendu digu, “Egin” sortu zeneko 40.urteurrenaren karietara sortua izan dela; hain zuzen, egunkari haren musika gehigarri erreferentzialaren izena hartu du lan honek. Berrogei abestiren eta beste horrenbeste talde eta artistaren eskutik, aro baten soinu bandan murgilduko gaitu lanak.

Loading player...
|2017/12/06
10 urtez sortzaileen bozgorailu Ahotsenea

Duela hamarkada bat sortzaileek kaleratutako manifestu batean zioten ez zutela nahikoa euren lanak saltzea. Nahi zutela literaturaz eta musikaz hitz egin. Nahi zutela irakurle eta entzuleek esateko dutena entzun. Nahi zutela euskal kulturaren helburu estrategikoez iritzia eman. Eta hala sortu zen Ahotsenea. Lutxo Egia, egungo arduradunak, esan digunez gune honek ekarpen handia egin die sortzaileei. Goizeko 11tatik 20tara oholtza gainera igoko diren musikarien eskaintza izango da, baina baita galdera erantzunak ere. Gainera, Ahotseneak Landakon duen gunean hausnarketarako parada emango du.

Loading player...
|2017/12/06
Fito Rodriguezen azken lana: Arakistainen bidea (Txalaparta)

‘Arakistainen bidea’ liburuarekin trilogia bat amaitutzateman du Rodriguezek. Txalapartarekin ‘Magrittek es omen zuen pipatzen’ eta ‘Jeu de Paume’ plazaratu zituen aurrez. Luis Arakistain du protagonistetako bat. Espainiako Errepublikako enbaxadoren izan zen Alemanian besteak beste. Antifaxista frantsesentzat armak erosten lagundu zuen. Giro horretan bere alaba Soria sortu zen, marrakilari surrealista. Bere buruz beste egin zuten Londresko bere etxean. Surrealismoaren bidea irudikatu nahi izan du Rodriguezek: ohiko ikuspegi iraultzaileen aldetik, lehenago egin behar da iraultza eta gero bizitza aldatu. Surrealistek bizitza aldatu lehenengo egin behar dela diote, ondoren iraultza egin ahal izateko.

Loading player...
|2017/12/06
Zea Maysen ‘Erremixak’, asebetetako lana

20 urte bete ditu Zea Maysek eta aurten ere erakustoki propioa du Durangoko Azokan, prozesu osoaren burujabe izatearen ondorio. Aiora Renteria oso gustura agertu da erremix honetan euren kantu ezagunen bertsioekin. CD bikain honekin batera DVD bat ere kaleratu dute. Bilboko Kafe Antzokian emandako konzertuaren bideoa da, beste musikarien laguntza izan zuena. Baita, EOSekin kaleratutako hiru kantu ere. Batik bat, euren jarraitzaileekin egoteko aukerak betetzen du Renteria Durangoko Azokak. Gauza asko kontatzen dizkiete, Zea Maysen kantuek eurentzat suposatzen duena, nahiz eta askotan gauza dramatikoak izan.

Loading player...
Orria 3/ 4