NAIZ|Durango|2017/12/06|0 iruzkin

Durangoko Azokak bere 52. edizioaren ateak ireki ditu, Martxel Rodriguezen dantza baten bitartez. Egun hauetan 240 stand, 400 nobedade eta 200 ekitalditik gora aurkituko ditugu,

|2017/12/06
 Nerea Mugika "Durangoko Azokak berak islatzen du euskal gizartearen aldaketa"

Saio berezia egiten ari gara gaur Durangoko azokatik. Kalegorrian berezia bertatik hasi dugu goizeko 08:00tan. "Info7 irratiak irekitzen ditu  Azokako ateak" esan digu umorez Nerea Mugika Gerediaga elkarteko presidenteak. Berekin hitz egin dugu 52. edizio honetan, orain arteko ibilbidea eta baita hemendik aurrerako erronken inguruan ere.

Loading player...
Ariane KAMIO|GARA
Sormen bazkaleku

Durangok berrogeita hamabigarrenez zabalduko dizkio ateak azokari gaur. Liteke izan belardi alfonbraz estalitako eremu bat, animalia feria bat, Gabonen aurreko tradizioa dutenetakoa. Abendukoa da Landako gunekoa, eguraldi hotzetakoa, baina egurats berokoa. Eta animaliak dituenik ezin uka, euskal kulturaren primitibotasunari eusten dion hitzordua baita. Gaurtik aurrera eta igandera bitarte, Durangoko Azoka sormen bazkaleku izango da.

|2017/12/05
Trikitixaren 'Haziak' Durangoko Azokan

Euskal Kantugintzaren atalean, Trikitixa Elkarteak Durangon jarriko duen postuan egongo diren berritasunak ekarri ditu Maixa Lizarribarrek. Tartean, 25 urtetik beherakoentzat egin duten lehiaketaren ondoren aukeratutako hamar kanturekin osatu dute 'Haziak' izeneko diskoa. 'Joseba Tapia eta Besamotzak' taldearen proiektua, Debako trikitixa eskolaren diskoa eta Emon taldearen errautsetatik jaiotako Nomadak bandaren lana nabarmendu dizkigu Lizarribarrek.

Loading player...
|2017/11/30
Teknologia libreen Kabi@ Durangoko Azokan: ekin eta egin.

Landakon bertan kulturan digital askean diharduten pertsonen topaleku izaten da Kabi@ gunea. Baina horretan interesa dutenentzat ere badu eskaintza. Gorka Julio, Olatukoop sareko Talaios kooperatibako kidea da antolatzaileetako bat. Esan digunez, Kabi@n bestelako aditzek dute pisua, "ekin eta egin" aditzek.

Loading player...
|2017/11/22
Durangoko Azoka abenduaren 6tik 10era, Euskal Herriko kultur plaza ate joka.

Abenduaren 6tik 10era izango da 52. Durangoko Azoka. Gerediaga elkarteko Nerea Mujika lehendakariak esan digunez, 240 standetan 400 nobedade aurkituko ditu bertaratzen denak. Baina, Durangoko Azoka stand horietan aurki daitekeena baino askoz gehiago da Mujikaren iritziz. Azken hogeita bost urteotan kultur alorrean aritutakoak omentzeko eman duten Argizaiola Sariek Omentzetik ereitera izeneko bekari utziko dio lekukoa. 650 mila euroko aurrekontua du Azokak, baina diru horrek ondoren industriara dakarrena kontuan hartuta eta Durangaldearentzat inbertitzen den euro bakoitzeko hamar euroko etekina ateratzen duela gizarteak aintzat hartuta, inpaktu ekonomiko handiaz ari garela hitz egiten nabarmendu du.

Loading player...
Patxi GAZTELUMENDI|GARA
400 nobedade eta 200 ekitalditik gora zain, Sormenaren Lurraldean

Letra kontuak eta kultur sorkuntzak aurkezteko ekitaldian, zenbakiak nagusi: 129 argitaletxe, diskoetxe eta elkarte, 240 stand, 400 nobedade eta ehunka ekitaldi. 30 sortzaileren aldamenean –soilik 6 emakume– gune ezberdinetako egitarauaren aurkezpenak kultur sorkuntzaren egoera adierazten du, baita grafikoki ere.

NAIZ|2017/11/21
400 nobedade aurkeztuko ditu Durangoko Azokaren 52. edizioak

Abenduaren 6tik 10era Durango sormenaren lurralde bilakatuko duen Azokak 400dik gora nobedade aurkeztuko ditu 52. edizioan eta, horrez gain, egitarau oparoa prestatu dute gune desberdinetarako. Aitortza saria izan beharrean, Argizaiola saria sortzailei berriei zuzenduriko beka bat izanen da.

NAIZ|2017/10/17
«Sormenaren lurraldea» izango da Durangoko Azoka abenduaren 6tik 10era

Jose Antonio Sistiaga margolariak egin du Durangoko Azokaren 52. edizioko kartela. «Sormenaren lurraldea DA» lelopean egingo da bost egun iraungo duen azoka, abenduaren 6tik 10era.

Orria 4/ 4