|2018/09/13 12:53
Jaizkibel Konpainiaren barrutik bizitutakoa argazki bidez Gari Garaialderekin

Pasaden larunbatean bizitutakoa argazki bidez azaldu digu Gari Garaialde BostokPhotoko argazkilariak. Lehen urtetako gatazka bizi ez zutenentzat «gogorra» izan zela aitortu du Garaialdek, baina «atzera pausurik» ez dutela emango. Zentzu horretan «honek atzera bueltarik ez duela» uste du argazkilariak.

Loading player...
|2018/06/28 15:06
Udako solstizioa ospatzeko erritualak #AstekoArgazkiak atalean

Udako solstizioaren karietara, San Juan egunean suaren bueltan gauza txarrak gainetik kentzeko gurean egiten diren erritualez gain, badira munduan zehar berau bestelako moduetan ospatzen duenik ere. Irantzu Pastor argazkilariak horietako batzuk ekarri ditu 'asteko argazkiak' atalera. Stoneheng, Bielorrusia, India eta Filipinetako besten irudiak deskribatu ditu Pastorrek.

Loading player...
|2018/06/21 13:34
Bizitza hobeagoaren bila jazarpena pairatzen duten pertsonen irudiak #AstekoArgazkiak

Behin baino gehiagotan mintzatu zaigu Gari Garaialde 'Asteko Argazkiak' atalean migranteen inguruan. Ordea, aste honetan ikusitako irudiek lehen lerrora ekarri dute berriz ere gaia. Donostiko autobus geltokira iritsi ziren pertsonak, Mexikoko mugan haurrak gurasoengandik bereizten dituzten neurri bidegabeak eta Aquarius ontzira iritsi aurretik izandako erreskatearen irudiak ekarri ditu Garaialdek. Azken hori, arropa marka ezagun batek erabili du gainera.

Loading player...
|2018/05/31 12:46
Euskararen kontrako manifestazioan txistorraren performancea itzuliko al da?

Larunbatean euskararen kontra deitutako manifestazioari buruz jardun du Asteko Argazkia atalean Jagoba Manterola argazkilariak. «Euskara Nafarroaren parte» dela baieztatuz, protestaren deitzaileen «irudi eskuindarraz» ohartarazi du Manterolak. Protesta horretaz gain, Zegama-Aizkorri mendi maratoiak utzitako irudiak aipatu ditu. Irudi oso politak, baina askotan marka ezberdinek «iragarki gisa» saltzen digutenak.

Loading player...
|2018/05/17 13:29
Israelen sarraskiak harresiaren alde batean eta bestean utzitako irudiak #AstekoArgazkiak atalean

Israelek Palestinan egin duen sarraskiak irudi gordin asko utzi ditu. Irantzu Pastor argazkilariak lau argazki ekarri dizkigu Asteko Argazkiak atalera. Kontraesan askoko irudiak dira, Gazako harresiaren alde batean eta bestean ateratakoak. Tiroz hil aurretik hankarik gabeko gazte bat harriak jaurtiz ikus daiteke batean. Bestean, hilabete gutxitako haurraren hilotza. Harresiaren beste aldean berriz, bi soldadu lasai ederrean daude eta Gazatik kea nola irtetzen den ikusten da. Azken argazkian aldiz, AEBk Jerusalemen zabaldutako enbaxadaren ospakizunak ikus daitezke.

Loading player...
|2018/04/26 13:51
Abbas argazkilari zendu berria #AstekoArgazkian Gari Garaialderekin. «Argazkilaria izan nahi baduzu, erosi bota pare bat» zioen Abbasek

Gaur hil da Magnum agentziako Abbas argazkilari ezaguna. Gari Garaialde argazkilariak #AstekoArgazkia atalera ekarri du. 60 urtez gatazka ezberdinetako argaziak ateratzen ibilitakoa zen Abbas. Jatorriz Iraniarra zen Abbas, eta  Irango iraultzaren ondorioz, Islamismoaren gorakada eta, orokorrean, erlijioen inguruan ibili izan da lanean. Bere esaldi ezagun bat da «argazkilari izan nahi baduzu, erosi ezazu bota pare on bat»

Loading player...
|2018/04/19 14:35
World Press Photo saria, Altsasu, ZADeko desalojoa eta Ebroko uholdeak Jagoba Manterolaren prismatik

Ronaldo Schemidt argazkilari venezuelarrak ateratako argazkiak irabazi du aurtengo World Press Photo saria. Polemikarik ere ez du falta izan Jagoba Manterola argazkilariak esan digunez. Polizia bati moto bat ebasten saiatu eta iruditeko pertsonak su hartu zueneko momentua ageri da argazkian. Horrelakoetan gertatzen den bezela, argazkiari erabilera politikoa eman nahi izan dionik egon da.

Loading player...
|2018/02/22 13:10
Gatazketan mendebaldeak duen erantzukizunaren irudiak

Iltzaturik ditu Gari Garaialde argazkilariak txikitan poloetan Greenpeacek egiten zituen ekintzak. Bada, pasaden astean gisako irudiak utzi zituzten ekintzaileek Bilboko portuan Saudi Arabiara arma eta lehergailuak zeramatzan itsasontzia geldiarazi zutenean. Urrun geratzen zaigun gatazkekin zerikusi nabarmena dugula argi geratzen da adibide honekin.

Loading player...
|2018/02/15 12:34
World Press Photo sarien hautagaiak Jagoba Manterolaren prismatik

Inauterietako irudiak eta World Press Photok apirilean banatuko dituen sarietarako hautagai diren sei argazkiak aipatu ditu Jagoba Manterola argazkilariak bere kolaborazioan. Gatazketako argazkiak dira aurtengo World Press Photoko hautagaiak: Boko Haramek bahitutako neskatila baten irudia, Mosuleko enfrentamentuetako irudiak, Londresen izan zen erasoarena, rohinya errefuxiatuen hondoratzearena eta Venezuelako protestetako argazkia.

Loading player...
|2018/02/08 14:50
Agnes Varda zuzendariaren kartoizko irudia Oscarretako afarian

Gari Garaialde Bostok Photo-ko argazkilariak Donostiako Zinemaldian izan zuen Agnes Varda zine zuzendaria ezagutzeko aukera. Duela gutxi, AEBtan egin den Oscar sarien izendapenen afarian, Varda ez zen joan, baizik eta benetazko neurrira egindako irudiak bidali zituen.

Loading player...
Orria 1/ 9