|28/04/2017
'Other Words' sorkuntza egonaldia, KKinzonaren 10. urtemuga eta Halabedikoak Info7rekin

Gaurko irratien tartera, Irungo Pauso-K dantza akademiako zuzendari Paula Bujandarekin hitz egin du Antxeta irratiko Maia Muruagak. Ondoren, 'Gaur8' astekariko arduradun Amagoia Mujikak biharko zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, hizkuntza gutxituetako idazleen sorkuntza egonaldietarako 'Oher Words' proiektuaz aritu da.

Loading player...
|27/04/2017
Turismo ereduak, Derribos Ariasen doinuak eta Zarauzko helduen dantzari eguna

Bizkaiko albisteen errepasoa egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak gaurko irratien tartean. Tertuliara, berriz, Sonia Gonzalez eta Mikel Goñi batu zaizkigu eta turismo ereduen inguruan hausnartu dugu eurekin.

Loading player...
|26/04/2017
Ongi Etorri Gernika 2017, Oier Gomezen kasua eta Radio 3ko 'Suena Guernica'

Gaurko irratien tartean, Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidart batu da eta euren bueltako politika zein gizarte albisteen errepasoa egin du.

Loading player...
|25/04/2017
Bonbardatutako Gernikaren sinbolismoa, Iruñerriko rockaren historia eta superbakterioak

Halabediko Igor Goikolea eta Esan Erran irratiko Lur Gil batu dira gaurko irratien tartera eta Arabako zein Basaburua eta Ultzamako aktualitatearen berri ekarri dute.

Loading player...
|24/04/2017
Rana plazako urtemuga, Frantziako presidentetza bozen lehen itzulia eta 'Girls' telesaila

Irratien tartean, Radiokulturako lagunek Hazparneko San Josepe lizeoko irakasle eta ikasle banarekin hitz egin dute lizeokoek muntatu duten hegazkin ultra arinari buruz

Loading player...
|12/04/2017
Oier Gomezen muturreko egoera, emakume bidaiariak eta politika diskriminatzaileak

Erwing sarkoma duen Oier Gomez euskal preso politikoari sei hilabeteko bizi itxaropena eman diotela jakin dugu gaur, eta haren egoeraren berri ekarri du Gure Irratiko Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera.

Loading player...
|11/04/2017
Gazteen euskararekiko ardura, Mikel Urdangarinen 'Margolaria' eta Xiru festibala

Lesakako Artea Oinez dinamika, Euskal Memoria fundazioaren pegatinen erakusketa eta kontrabandisten udaleku ibiltaria aipatu ditu Xorroxin irratiko Amaia Eneterragak gaurko irratien tartera.

Loading player...
|10/04/2017
Bertso pilota Argentinara, Artedrama euskal laborategia eta Amarauna aisialdi sarea

Atzo irten ziren zazpi lagun Euskal Herritik Argentinara, bertso pilota zubi gisa hartu eta hango euskal etxeak bisitatzeko asmoz.

Loading player...
|06/04/2017
Armagabetzearen gakoak, HEHko feminizidio kasuak eta Josef Koudelkaren argazkiak

Sakana aldeko hainbat berri ekarri ditu Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, Korrikaren jarraipena egiten ari diren kazetariek Kirmen Uriberi eta Idoye Errastiri egindako elkarrizketak ere izan ditugu entzungai. Ondoren, Mixel Berhokoirigoinek Euskal Irratietan larunbateko Baionako armagabetzeaz emandako xehetasunak izan ditugu entzungai. 17:00ak aldera, 20.

Loading player...
|05/04/2017
DSBE babestu beharra, Judimendiko Sumendi lokala eta 'egia ostea' kazetaritzan

Ainhoa Villaverdek atzo Bingen Zupiriari egindako elkarrizketa eta Irulegiko Jojo Bidartek ekarritako abisteak izan ditugu entzungai gaurko irratien tartean.

Loading player...
Página 3/ 34