Korrika Bilbon sartu berritan, Bilbo Hiriako Ane Zabalak ekarri du hango giroaren berri. Mugarik Gabe elkarteko Ane Garayren eskutik, Feminicidio.net-ekoekin batera egin duten 'Feminizidioa 2010-2015' ikerketaren datuak ezagutu ditugu. Sormenaren tartera, berriz, Halabediko Jon Aranburu eta Irantzu Pastor argazkilaria batu dira eta Josef Koudelkak ijito komunitateari ateratako erretatuen errepasoa egin dute.