|14/01/2017
Dena prest gaur, Bilboko kaleak elkartasunez betetzeko

Beste urte batez elkartasunez beteko dira gaur Bilboko kaleak. "Giza-eskubideak,konponbidea, bakea" lelopean milaka lagun elkartuko dira gaur Sare Herritarrak egindako deialdiarekin bate eginez. "Anitza" izango dela aurreikusi du Sare Herritarrak. Gaur goizean saio berezia egin dugu, azken asteetan herritarrek, eragileek eta alderdi politikoek errandakoak laburbilduz.

Loading player...
|13/01/2017
'Bat eta bat gara gu', desobedientzia zibilaren balioa eta 111 Akademiako liburu kritikak

Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak Jon Garmenida 'Txuriya'-rekin izandako solasaldia ekarri dugu gaurko irratien tartera, gaur Azkainen eta igandean Ziburun Xabier Solanorekin batera eskainiko duen 'Bat eta bat gara gu' emanaldiaren berri izateko.

Loading player...
|13/01/2017
"Kanpamentuek itxaropena eta duintasuna lapurtu diete"

Igone Mariezkurrena Zaporeak proiektuarekin ez aurrera ez atzera Greziako Chios uhartean dauden errefuxiatuei laguntzen ari da. Hotz bolada gogorra bizi dute, zeroz azpiko tenperatura eta elurra. Pentsa beraz, "lehen larria zen egoera larritu egin du kanpinetan bizi direnentzat".  Mariezkurrenak azaldu digunez, "begiradetan ikus daiteke gizatasuna galduarazi dietela, askok diote nahiagoko luketela jatorrizko lekura itzuli eta bertan hil".

Loading player...
|13/01/2017
"Bakearen alde zer egiten dut? Denok egin beharko genuke gogoeta hori"

Hain zuzen, bakearen aldeko kantaldia antolatu du Peio Ospitalek beste hainbat musikarirekin batera iganderako Senperen. Horrezgainera, bere bakarkako lehen diskoa kaleratu berri du Pantxoa Karrererekin 40 urtez baino gehiagoz musikari aritu ostean. Arnasa, hatsa, bizia diskoa aurkeztu digu.

Loading player...
|13/01/2017
Barazkien duintasuna

Gabonak igaro berri dira eta askorentzat garbiketa egin edo dietan sartzeko garaia izango da ziurrenik. Barazkien garaia askorentzat. Baina zergatik ez barazkiak ospakizunetako menu berezietan ere erabili? Zergatik beti haragiak eta arrainak dute protagonismoa? Imanol Zubelzuk errezeta bikaina eman digu.

Loading player...
|13/01/2017
Txillardegiren oroimena, alboratua?

Bihar beteko dira bost urte Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal idazle, hizkuntzalari, pentsalari eta politikaria hil zela. Haren oroimenak merezi duen lekua hartu beharko lukeela iritzita egitarau zabala prestatu du Txillardegi liburutegia kultur ekimenak. Donostiako Liburutegi Nagusiari haren izena jartzeko ere eskatuko diote berriro udalari.

Loading player...
|13/01/2017
Quark: Balea marianetan

Elhuyareko Quark saioan Marianetako fosan, bale baten soinuaren egindako grabaketa aipatu dute.

 

Loading player...
|13/01/2017
"Zubigintzaren eta zubigileen apologia egingo dugu, lan ildo berriak zabaldu eta indartzeko"

Zubiak behar ditugula iruditzen zaio Euskaltzaleen Topaguneko Iker Martinez de Lagosi, lubakiak baztertu eta ertzetan daudenak elkarrekin komunikatzeko zubiak, hain justu.

Loading player...
|13/01/2017
Errepresioari aurre egiteko Gazteok Kalean dinamika sortu dute Tolosaldean

Tolosan sortu berri den gazte dinamika anti-erepresibo bati erreparatu diogu gaur, Kalegorrian saioan. Guztiaren abiapuntua azken boladan Tolosaldean hainbat gaztek pairatu duten errepresioa da.

Loading player...
|13/01/2017
“Los abusos sexuales en la Iglesia son vox populi, pero existe impunidad total”

Esta mañana en la tertulia política de Kalegorrian, Larraitz Ugarte, Iñaki Anasagasti y Juantxo Iturria han debatido en torno al primer caso de pederastia en el seno de la Iglesia Vasca. Para Larraitz Ugarte “los abusos sexuales en la Iglesia eran vox populi, pero existía impunidad total”.

Loading player...
Página 401/ 458