Maite Idirin sopranoaren eskutik, Haendel, De Bussy edota Chopin konpositoreen obrak entzun ditugu.
Maite Idirin sopranoaren eskutik, Haendel, De Bussy edota Chopin konpositoreen obrak entzun ditugu.
Nazioarteko nobedadeen artean, Suediako SOLUTION .45 taldearen "Nightmares In The Waking State - Part One" diskoa izango da protagonista. Aldi berean, Orpheus Omega, Manegarm, Benefactor Decease eta Nahum banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, ASTIGARRAGA THROWER taldearen "Aiako Harria" diskoa nabarmenduko dute, Meltdown, NoisAlive eta Izatefaltsua banden berrienarekin batera. Hitzordua, 23:00etan!
Esperientziadunak eta musikaren munduan berriak direnak batu dira HAN taldean. Elorriokoak dira eta taldearen izen bera daraman euren lehen diskoa kaleratu dute. Lehen aurkezpen bira amaitu berritan hitz egin dugu Gorka Molerorekin ( Non Demontre, Mokaua, Ama Say, Yakuzi). Gustura agertu da taldean konbibentzia polita lortu dutela eta diskoak espero baino harrera hobea izan duela adieraziz.
Junstin Hinds and the Dominoes izan dira Asteko Klasikoaren testigoa jasoko dutenak. Ondoren Durangoko Azokan aurkeztu den Bilbomatiksen lehen lan luzea entzun dugu.
Junstin Hinds and the Dominoes izango dira Asteko Klasikoaren testigoa jasoko dutenak. Ondoren Durangoko Azokan aurkeztu den Bilbomatiksen lehen lan luzea entzungo dugu.
Ey zer da xolomada? gaurkoan Remak artista Bergararra izan dugu geurean bere lehen bakarkako erakusketaren inguruan hizketan.
Yellow Submarinesen estreinaldia Maria eta Inesen (aka Las Marines Diskajartzaileak) eskutik. Kontu eta mimoarekin egindako saio honetan, emakume musikariak izango dira abiapuntua: Fka Twigs, St. Vincent edo Hinds-en kantuak entzun ahalko ditugu. Ez ditugu ahaztu egun hontarako doinu elektronikoak ezta musikari klasikoak ere. Musika menestra entretenitu bat entzuteko aukera edukiko dezute.
Te hemos enviado un email de verificación a la dirección Ve a tu correo y clica en el enlace para confirmarlo.
Lo + leído