Esperientziadunak eta musikaren munduan berriak direnak batu dira HAN taldean. Elorriokoak dira eta taldearen izen bera daraman euren lehen diskoa kaleratu dute. Lehen aurkezpen bira amaitu berritan hitz egin dugu Gorka Molerorekin ( Non Demontre, Mokaua, Ama Say, Yakuzi). Gustura agertu da taldean konbibentzia polita lortu dutela eta diskoak espero baino harrera hobea izan duela adieraziz.