|22/10/2015
"Arduraz eta ilusioz azokaren etorkizunari begira"

Mende erdia bete du Durangoko azokak eta berezia izango da aurtengoa, besteak beste, egun bat gehiago iraungo du, abenduaren 4tik 8ra. Jose Luis Zumetak egin du aurtengo kartela eta Jesus Mari Arruabarrenak eta Joseba Sarrionandiak azokaren historiari buruzko liburua. Atzera begira bai baina batik bat aurrera begira jarriak daudela aitortu digu Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak.

Loading player...
|21/10/2015
"Nik euskaraz entzun nahi nuen musika"

Hala aitortu digu Asier Aizpuruak gaurko musika proposamenarekin. Inoren ero ni taldearen ibilbidea errepasatu dugu euren zenbait kantu ere entzunez. Duela hamaika urte lehen diskoa kaleratu bazuten ere momenturik onenean orain daudela adierazi digu Bukowskiko kamareroak.

Loading player...
|20/10/2015
Politikariek esan ezin zutena musikarien ahotan

Euskal Kantugintza atalean gatazka politikoarekin lotura duten kantuei begira jarri gara Andoni Tolosarekin. Bakearekin lotutakoak baino "gerra kantuak" direla aipatu digu berak. Mixel Labegerie, Pantxoa ta Pello, Imanol, Urko, Aitor Badiola eta Oskorrirenak entzun ditugu.

Loading player...
|19/10/2015
Rock Radical Vasco eta ertzetako musika

[TERTULIA] Esto no es Rock Radical Vasco izeneko jira antolatu dute datozen asteetan gurean. Ostiral honetan eskainiko dute lehen kontzertua Gasteizko Jimmy Jazzen. Garai hura berriro bizitzeaz, mugimendu hark izan zuen garrantziaz, utzitako itzalaz eta egun ertzetatik egiten den musikaz gogoeta egin dugu Anartz Bilbao eta Ibai Etxezarragarekin.

Loading player...
|16/10/2015
"Abestiak belarrietatik ateratzen ari zitzaizkidan"

Zeru tolesgarria bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du berri du Iker Laurobak. Harkaitz Canoren letrak, Priscila Arandiagaren ilustrazioak eta hogei musikaritik goraren kolaborazioa izan du. Hiru urteko prozesua baina mimo handiz egindakoa. Zuzeneko akustikoan entzuteko aukera ere izan dugu.

Loading player...
|16/10/2015
"Euskal Herri osoko idazlerik emankorrena izan zen Larzabal"

Piarres Larzabal Azkainen jaioa, nazien aurka erresistentzian ibilia, errefuxituei aterpe eman eta Telesforo Monzonekin batera Anai Artea elkartearen sortzailea jaio zela mendeurrena da. Idazlearen lana aztertuko dute gaur Baionako unibertsitatean egingo dituzten jardunaldietan. Daniel Landart idazle eta antzerkigileak gerturatu gaitu harengana.

Loading player...
|14/10/2015
Astorroxa: Giussepe Olaizzola

Astorroxa umore tartean Giussepe Olaizzola gure opera kritikoa izan dugu gaur. Puccini eta Ravelen opera kritika egiteaz gainera Arantza Quirogari eskainitako kantata, pastorala edo opera proposatu digu baita Yolanda Barcina protagonista izango duen barzzinatoa ere.

Loading player...
|14/10/2015
Zein funtzio du kulturak gatazka politikoan?

[TERTULIA] Ez Dok Amairu mugimenduari eta 70 hamarkadari begira jarri gara lehenik ondoren egungoari erreparatzeko. Kulturak eta mugimendu kulturalek ze funtzio dute gatazka politikoaren korapiloa askatze bidean? "Politika erantzunak eman ezinik geratu da, kulturak eman ditzake fikzioaren bitartez" esan digu Lorea Agirrek, bera eta Gaizka Aranguren izan dira gurean.

Loading player...
|13/10/2015
Gainsbourg, Dylan edo The Cranberries geure eginda

Euskal Kantugintza aztertu eta ezagutzeko tarte honetara batu zaigu Leire Palacios. Nazioarteko hainbat musikari ezagunek gurean eta geure musikariengan utzi duten aztarna handia da, horietako adibide batzuk ekarri dizkigu. Serge Gainsbourg-en Je t´aime moi non plus mitikoa, Bob Dylan-en Girl from the North Country Anarik Iparraldeko neska bihurtua edota The Cranberries taldearen No need to argue-rekin Bi Zaldi taldeak egindako kantu ederra. Bitxikeri bezala Lisaboren Apoa amaierarako.

Loading player...
|13/10/2015
"Musikan, mezuan eta estetikan modernitatea ekarri zuen Ez Dok Amairuk"

Euskal kantagintza berriaren sorrerak mende erdia bete du, gaurko egunez duela 50 urte Zarautzen egindako bilera batean sortu zuten Ez Dok Amairu taldea. Zaharra eta berria uztartu eta indarberritzen jakin zuen mugimendua izan zela azaldu digu Joxe Mari Iriondok, Lurdes Iriondo eta Joxean Artzerekin batera taldearen sorreran lehen urratsak eman zituenak. Sorreraz eta taldearen garapenaz hitz egin dugu berarekin.

Loading player...
Página 85/ 91