|20/03/2016
"Nire barruan zegoenari ateratzen utzi diot"

JP Lohian & Klonen Klana da Joseba Ponceren bakarkako lehen lana. Dut, Lisabö eta Kuraia taldeetako gitarra eta ahotsak esan digu bere barruan zegoenari ateratzen utzi diola eta barrura begirako bilaketa bat ere izan dela prozesua. Zaila baina ederra. Talde sendoa osatu eta zuzenekoak emateari ekin diote. Hurrengoa asteazkenean Gazteszenan.

Loading player...
|20/03/2016
"Gasteizen sortzaile garrantzitsuek ez dute behar bezalako errekonozimendurik izan"

Orbain kultur elkartea sortu dute Gasteizen punk-rockaren ondare kultura, politiko eta soziala aztertu eta sakontzeko helburuarekin. Bultzada freskoa ere eman nahi diote Arabako hiriburuko kulturari. Musika sortzaileez gain, fanzineak, irrati libreak, gaztetxeak, komikiak edo bestelako ekimen eta mugimenduak balorean jarri nahi dituzte.

Loading player...
|18/03/2016
Asteko argazkiak: mugak, hesiak, harriak

Asteko argazkiak atalean hauxe Irantzu Pastorrek ekarri digun gaia: bizia arriskuan dagoenean bakarrik uzten du bere etxea jendeak. Eta hiru argazki ekarri dizkigu: Mazedonia eta Greziako mugakoa, Mediterraneoa guratzen ari diren afrikarrena eta Ondarroakoa.

Loading player...
|18/03/2016
Asteak eman duena, #guregalbaetik: #M17Altxa, preso ohien agerraldia, Ondarroa, Idomeni...

Asteroko legez Jon Mikel Fernandez eta Ion Telleriak asteak utzi dituen albiste nabarmenak gogoratu dituzte #guregalbaetik atalean. Osteguneko ikasle mobilizazioak, 1.000 preso ohi inguruk igandean plazaratutako ekimena, Idomeniko egoera eta Ondarroaren aste beltza izan dituzte hizpide, besteak beste. 

Loading player...
|18/03/2016
Una valoración del Euskobarometro con Maite Ubiria e Iñaki Anasagasti

Esta mañana, en la tertulia política de Kalegorrian, Maite Ubiria e Iñaki Anasagasti han valorado el último Euskobarometro que dibuja un panorama muy complicado, desde el punto de vista de la gobernabilidad, en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa.

Loading player...
|18/03/2016
Entrevista en profundidad sobre el estudio “Imaginando el Estado Vasco” de Parte Hartuz y Ipar Hegoa

La Fundación Ipar Hegoa y el grupo de investigación Parte Hartuz de la UPV-EHU han presentado esta semana el estudio “Imaginando el Estado Vasco”, que analiza la adhesión que pudiera tener ese proyecto.

Loading player...
|18/03/2016
Ipar Euskal Herriko aktualitatearen asteroko errepasoa Idoia Eraso kazetariarekin

Lurralde Elkargo bakarraren gaia, Parisek ezarri nahi duen Lan Ereformaren kontrako protestak edota aurten lehendabizikoz Lapurdin ospatuko den “Euskaraz Bizi” egunaz hitz egin dugu Idoia Eraso kazetariarekin.

Loading player...
|18/03/2016
Saioa Zerain: “Naroaren, Aritzen eta Ainararen sakabanaketak agerian utzi du epaiketa politikoa dela”

Saioa Zerain, Asier Alberdi, Naroa Ariznabarreta, Ainara Ladron eta Aritz Azkona gazteek epaiketa izan dute gaur Donostian A8a mozteagatik. Espainiako Auzitegi Gorenak Segi gazte antolakundea "terrorista" izendatu zuela salatzeko egin zuten ekintza 2007an.

Loading player...
|17/03/2016
Euskal dantzen bitartez gure historiari begira

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ikusgai dago egunotan Donostiako Koldo Mitxelenan Euskal Kultur Erakundeak antolatuta. Bertan topatu daitezke esaterako, berriki dantzan.eus atariak zabaldu dituen 1921eko irudiak, Santurtzin neskak aurreskuan agertzen direnekoak. Oier Araolaza antropologo eta dantzariarekin hitz egin dugu.

Loading player...
|17/03/2016
Batzuen joana besteen etorrera, kukua hasi da kantuan

Azoken tartean urtaro aldaketari begira jarri gara Lierni Elortzarekin. Zuhaitz landare saltzaileek agur esan dute eta udaberriaren etorrerarekin zozoa eta kukua hasi dira kantuan edota urtaro berriaren ikur izan ohi diren erramu adarrak ere ikusi ditugu. San Jose egunarekin batera arkumea ere aipatu dugu.

Loading player...
Página 339/ 429