|16/02/2018 13:44
Beñat Gaschen (Les Bascos): 'Ugalketa lagundua pertsona guztientzat eskatzen dugu'

Frantzian ugalketa lagundua soilik ezkonduta dauden emakume heterosexualek egin ahal dute, oso baldintza zurrunetan. Bioetikaren eztabaida zabaldu du orain Macronen Gobernuak, eta tartean ugalketa lagundua nahi duen guztiak bermatua izatea nahi du LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko Les Bascosek. Beñat Gaschenek, egun 3 milatik gora emakumek kanpora joan behar izaten dute ugalketa lagundua egitera salatu du. Aurkakotasun handia espero da, ezkontza homosexualarekin gertatu zen bezela. Idoia Eraso kazetariarekin aletu dugu afera.

Loading player...
|16/02/2018 13:30
Sortzaileak.eus: euskal kultur sortzaileen erakuslehio.

Berriak emandako bekari esker, hilabete haseran aurkeztu zuen Gotzon Barandiaranek sortzaileak.eus atari digitala. Euskal Herrian arlo ezberdinetan dauden sortzaileen ikusgarritasuna bermatzea du helburutzat besteak beste. 2230 fitxa daude dagoeneko atarian, baina berritu eta elikatzeko finantziamendua behar dela adierazi du Barandiaranek. Ekarpen publikoa izaki, erakunde publikoen inplikazioa batik bat.

Loading player...
|16/02/2018 13:18
Mimo handiz egindako lan intimista kaleratu du Morauk

'Egunsentiak alperrentzat' izeneko lan berria kaleratu du Morauk. Oso disko berezia nabari dezakegu, izan letra intimistei dagokionez, gitarraren soiltasunari begiratuta, edota diskoa eskuan hartu eta barruan dituen altxorrei erreparatzen badiegu ere. Heriotza eta bere amaren gaixotasuna oinarri hartuta, barne barnetik abesten du Morauk. Entzute hutsarekin inguru intimo hori gailendu eta empatia giroa sortzen da.

Loading player...
|16/02/2018 11:28
“Vivimos en una ficción en la que tenemos soberanía sobre nuestros ingresos y gastos; no es verdad”

Hemos analizado con la economista y profesora de la UPV Helena Franco la reunión de esta semana del Consejo Vasco de Finanzas. Advierte que la Ley de Estabilidad del estado español “es un claro caso de sometimiento y una restricción absoluta del autogobierno y soberanía de las administraciones de Euskal Herria”. Sobre las políticas fiscales que favorecen al gran capital Franco señala que se trata de “una tendencia mundial” y reivindica que “hay que empezar a ser conscientes de que la riqueza es un bien colectivo que se genera de forma colectiva”

Loading player...
|15/02/2018 13:14
Berriatuako Goikolau kobako aztarnategiak

Oier Gorosabelek Goikolau koban murgildu gaitu. IE norabideko azken aurreko galeriako hilobian, aztarna dezente aurkitu dira (zeramika sigillata erromatarra, kareharrizko diskoak, lepoko baten piezak, brontzezko, beirazko eta burdinezko piezak) eta honi esker IV-V mendeetakoak direla ziurta daiteke; halere, hilobiaren egiturak berak eta aurkitutako zenbait elementuk (silex puntak) Kalkolito / Brontze Aroetako ezaugarriak dituzte.

Loading player...
|15/02/2018 12:50
Nekazaritza berpizteko bidelagun

Hiritik At kooperatibak nekazaritza berpizteko prozesuetan jarduten du besteak beste. Lehen sektoreari lotutako idei-negozioak garatzeko programa diseinatu izan dute Mikel Valerok esan digunez, agroekologian eta ekonomia sozialean oinarrituta beti ere. Aurki, nekazal produktuak banatzeko sistema bateratuan urratsak emango dituzte.

Loading player...
|15/02/2018 12:34
World Press Photo sarien hautagaiak Jagoba Manterolaren prismatik

Inauterietako irudiak eta World Press Photok apirilean banatuko dituen sarietarako hautagai diren sei argazkiak aipatu ditu Jagoba Manterola argazkilariak bere kolaborazioan. Gatazketako argazkiak dira aurtengo World Press Photoko hautagaiak: Boko Haramek bahitutako neskatila baten irudia, Mosuleko enfrentamentuetako irudiak, Londresen izan zen erasoarena, rohinya errefuxiatuen hondoratzearena eta Venezuelako protestetako argazkia.

Loading player...
|15/02/2018 12:25
EH Bildu: “Si no hay acuerdo sobre el derecho a decidir será culpa de los partidos del parlamento, no de Madrid”

Esta mañana hemos entrevistado a la diputada de EH Bildu Marian Beitialarrangoitia, quien ante la sentencia europea que ha condenado al Estado español por “trato inhumano” a Igor Portu y Mattin Sarasola ha afirmado que “el sistema judicial español está pensado más para dar impunidad a la tortura y a los torturadores". También le hemos preguntado sobre el autogobierno de la CAV, sobre las declaraciones de Ciudadanos en relación a la Ponencia del Parlamento de Gasteiz. Beitialarrangoitia señala que “Madrid no debería de afectar en el debate sobre el nuevo estatus de la CAV”.

Loading player...
|15/02/2018 12:22
'Garizuma bero, negua da gero' esaten da. Aurten horrelakorik ez.

Azken hilabeteetako eguraldi makurrarekin kanpoko lanak ezin egin dabiltza nekazariak. Eguzki eskean dira, lurrak nahiko ur jaso du eta barazkiek argitasuna behar dute. Hori da hizketagai nagusia azoketan Lierni Elorzaren esanetan. Ordiziako azokan badira euren postua uzten dutenak, batez ere sasoiko produktuen amaierarekin. Berritasunik ere bada, esaterako Nabarreko postuan. Nafarroako Erriberako produktuekin etorriko dira Asier eta Alvaro datozen hilabeteetan.

Loading player...
|15/02/2018 12:21
Espaziora bidali dute auto bat eta barruan maniki bat

Zertarako eduki hankak lurrean Ander Edo bisitan etortzen zaigunean! Bere ahokuak jarraitu eta espaziora egin dugu ihes. Pasa den otsailaren 6an jaurti zuten “Falcon heavy” izeneko kohetea. Karga berezia bezain xelebrea zeraman: auto elektriko bat eta barruan, maniki bat eta autoaren ordenagailuko pantailan mezu bat, “Dont Panic” Ez urduritu eta kanta bat irratian behin eta berriz, Orain entzun dugun Space Oddity. Albiste hau aprobetxatuta,“Bizkaiko astronomia elkarteko” Alexekin hitz egin dugu, eta hara, gauzak estratosferara bidaltzea ez da batere zaila!

Loading player...
Página 1/ 339