|06/10/2015
"Ipar Euskal Herrian sortu zen feminismoak eragin zuen gero Hegoaldean"

Sukaldetik plazara dokumentalak Ipar Euskal Herriko emakumeen askapen mugimendua nolakoa izan zen eta zein garapen izan zuen erakusten du. Emaginek eta Bilgune Feministak elkarlanean egindako ikus-entzunezkoak garaiko belaunaldiei aitortza egin nahi die. Fokua Ipar Euskal Herrian ezarri du, ikusteko nola han sortu zen feminismoa eta hark ere eragin zuen gero Hegoaldean. Edurne Epelde egileak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|06/10/2015
Gibelalderi esker onez

[TERTULIA] Hizkuntza arrunta eta gertukoa erabiliz boterearen argazkia bere horretan egitea eskertu ditoe Pello Gibelalde Adegiko buruari Oier Etxeberria eta Markel Ormazabalek. Ezkerraren ideiak eskuinaren ahotan ere entzun dituzte edota gaztetasunaren autonomia eta alternatiba funtsik gabe uzteko nahia. Pertsona autonomoak hezteko ariketa kolektiboetan jarri dute itxaropena.

Loading player...
|05/10/2015
"Pilota-plazez ahaztea gizarte amnesia ikaragarria da"

Hitzak dion bezala herriko plazan edo kale nagusian egon ohi ziren pilota-plazak XVIII eta XIX. mendeetan Euskal Herrian. Sekulako garrantzia zuen orduko pilota jokoak, gerora espektakuluan bihurtu eta Jai Alai izena hartuko zutenak. Egun, gurean ditugun aztarnak topatu, mantendu eta ezagutarazteko lanean dihardu Daniel Carballo arkitekto, ikertzaile eta pilota zaleak. Berarekin hitz egin dugu Arkitekturaren mundu egunean.

Loading player...
|05/10/2015
Jendarte medikalizatua da gurea?

[TERTULIA] Gripearen aurkako txertaketa kanpaina abiatu du gaur Osakidetzak. Txertoak, antibiotikoak, probiotikoak,...medikalizatua dago gure jendartea? Errazegi hartzen ditugu botikak eta antibiotikoak? Osasun beharra baino interes ekonomikoak gailentzen dira? Amaia Ereñaga eta Anartz Bilbaorekin haunartu dugu.

Loading player...
|02/10/2015
"Ikastolan eta herrian landutako baloreak txertatu dizkiogu jaiari"

Gattunk lelopean burutuko da aurtengo Kilometroak jaialdia igandean Usurbilen, Udarregi ikastolaren alde. Iraunkortasuna, parekidetasuna eta inklusibitatea izango ditu ardatz, horrela, herrian eta ikastolan landu izan dituzten baloreak ikastolen aldeko jaiari txertatuz. Lanpetuta baina gustora somatu dugu Eñaut Lasarte tokiko koordinatzailea.

Loading player...
Elena Jimenez|02/10/2015

Garbi dago pilula batek ez duela bideratuko desira edo gogo falta, ez emakumeengan ezta gizonnengan ere.
Zergatik? 

Loading player...
|01/10/2015
Negurako elikagaiak prestatzen

Belar gainean edota baserrietako sabaietan neguko jaki asko ondo gordeta edukitzeak sekulako garrantzia zuen duela urte batzuk. Baita kontserbak egiteak ere. Egun, hozkailuak ditugu eta kontserbak eginda erosten ditugu askotan baina badira lan pixka bat egin eta bertako eta kalitatezko produktuak urte osoan izatearen aldeko apostua egiten dutenak. Orain da kontserbak prestatzeko garaia. Lierni Elortzak kontatu digu azoken tartean.

Loading player...
|01/10/2015
Zaharrak baina herdoilik gabeak

Ordaindutako lanaren konpromisorik ez dute baina ez daude geldirik. Jubilatu eta lasai bizitzeko aukera izan arren, hutsuneak eta eskubide urraketak hainbat direla uste dute (pentsio baxuak, botiken ordainketa, menpekotasun legearen murrizketak, zaintza...) eta horregatik daude antolatuta. Duintasuna, Sasoia eta Pentsionistak Martxan elkarteetako ordezkariak gonbidatu ditugu adinekoen nazioarteko egunean.

Loading player...
|29/09/2015
Astorroxa: Barretartia Idoia Torregarairekin

Nork esan du telebistako iragarkiak gogaikarriak direla? Hauen funtzio fisiologiko eta sozialaz aritu zaigu Idoia Torregarai. Zein urtarotan bizi garen jabetzeko balioa ere gehitu die telebista iragarkiei. Asko ikasi dugu eta batik bat barre egin dugu Idoia Torregarairekin Barretartia atalean.

Loading player...
|24/09/2015
"Egon hadi lo eta jango dun/k mehe"

Baserritarra beti aintzindari eta udazkenean sartu berri garen arren udaberrirako prestatzen hasiak dira, lehen tipulin landarea edo azaroko "tipula" salgai baita orain landatu eta udaberrian jasotzeko. Babarrun urtea da aurtengoa eta "beti ikasten ari gara" esaldia ere entzun diegu baserritarrei. Bertako fruta aukera zabala ere bada asteon.

Loading player...
Página 176/ 178