|24/09/2015
Haurren eskola egokitzapena gurasoen buruhaustea

[TERTULIA] Gaur ordu bat, hurrengo astean bi, eta hurrengoan hiru. Nola egin lana eta haurren eskola egokitzapena uztartzeko? Guraso askori buruhauste bat baino gehiago sortzen dien gaia da. Zein da soluzioa? Anartz Bilbao eta Ana Eizagirrerekin egin dugu gogoeta.

Loading player...
|23/09/2015
La moción para que Donostia sea una ciudad libre de desahucios se debatirá mañana

Un vecido de Martutene está a punto de perder su vivienda, el 27 de octubre, El Banco Santander pondrá a subasta su casa, y además Luis tendrá que seguir pagando la hipoteca. STOP Desahucios ha denunciado hoy la situación de esta familia y la de muchas otras, victimas de "la estafa bancaria".

Loading player...
|18/09/2015
Asteko argazkiak: hesiak

Hesiak aukeratu ditugu gaitzat aste honetako "asteko argazkiak" atalean. Horretarako, atzerrira begira jarri gara errefuxiatuen errealitateari begira jartzeko baina etxean ere topatu ditugu hainbat kultur proiekturi jarritako hesiak, Kortxoenea gaztetxeaz ari gara. Batean zein bestean polizia hesiak topatu ditu Argazkipress-eko Jagoba Manterolak.

Loading player...
|17/09/2015
Badator udazkena, bertako produktuak sasoiaren iragarle

Azoken tartean bertako eta garaiko produktuei begira jarri ohi gara Lierni Elortzarekin. Babarrun, gaztain, intxaur eta irasagarrak direla gure herriko azoketan egunotan nagusitzen diren produktuak azaldu digu. Udazkena, gertu dugunaren seinale. Belaunaldi berriak azoketan lekukoa hartuz datozela ere azaldu digu.

Loading player...
|17/09/2015
Gazteen emigrazioa, herri baten galera?

[TERTULIA] Ikasturte hasierarekin batera ehunka dira lan bila atzerrira jo duten Euskal Herriko gazteak. Datu esanguratsuak eman ditu aste honetan EGKak (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua): krisia hasi zenetik 13.000 gazte atera dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik eta hamar urte barru gazteen emigrazioaren gastua 6.000 milioi eurokoa izango da Hego Euskal Herrian. Ixabel Etxeberria eta Marisa Barrenarekin aztertu dugu egoera.

Loading player...
|16/09/2015
Gipuzkoako Aldundiaren hizkuntza politika, doinua eta edukia

[TERTULIA] Gipuzkoako Aldundiak datorren legegintzaldian izango duen hizkuntza politikaren berri eman du aste honetan. "Defektuz" euskaraz egingo du, aurreko gobernuaren euskara plana mantenduko du, baita "zoru komuna" eratu ere. Aurreratutakoaren doinua eta edukia aztertu ditugu Axier Lopez eta Zigor Etxeburuarekin.

Loading player...
Olazar, Eider|15/09/2015
 arkatzak zorrozten #lomce

LOMCE, Heziberri eta lege berria, D eredua Nafarroan, PAI programa...berrikuntza hainbat dakartza ikasturte berriak hezkuntzan. Horiei begira jarri gara hezkuntza komunitateko hiru eragilerekin. EHIGEko koordinatzaile Lurdes Imaz, Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu eta Sortzeneko idazkari nagusi Bego Bitorika bildu ditugu mahaiaren bueltan.

Loading player...
|15/09/2015
"Están inaugurando obras construidas con el sudor de la marginación"

Decenas de personas se han concentrado en el nuevo puente de Zorrozaurre para denunciar la pasividad de los representantes políticos. Según nos ha relatado Javier Alonso, han entregado a Juan Maria Aburto una serie de demandas que sirvan para paliar las consecuencias que viven los sectores más vulnerables.

Loading player...
|14/09/2015
Euskal baleazaleen aztarnen bila AEBetan

Gauza jakina da itsasora begira garatu zen herria izan dela gurea. XVI. mende hasieraz geroztik euskal arrantzaleak Terranobara joaten ziren bakailo eta balea arrantzatzera. Ikerketa hainbatek erakusten dute hori. Litekeena da ordea, Kanadako uretan bakarrik ez, Kanadarekin muga egiten duen Maine Ipar Ameriketako kostaldean ere aritu izana arrantzan. Zenbait froga oinarri hartuta han izan da Albaolako ikerlari taldea Acadia National Park-eko ikerlari taldearekin batera euskal baleazaleen ustezko presentziaren frogak aurkitu nahian. Xabier Agote Albaolako presidenteak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|14/09/2015
"No hay una demanda de usuarios que justifique la obra de Metro Donostialdea"

"¿En qué situación está el proyecto del metro enDonostia?" se preguntan hoy en día muchos Donostiarras. ¿Cuál será el verdadero coste? ¿Cómo se llevarán a cabo las obras previsiblemente complicadas? Hoy los vecinos han convocado una asamble abierta, en Kalegorrian hemos entrevistado a Mikel Sánchez.

Loading player...
Página 177/ 178