|12/10/2018
Quark: Nobelak auzitan

Aurten, 55 urteren ondoren emakume batek fisikako nobel saria jaso du, Donna Strickland-ek. Fisikako nobel saria jaso duen historiako hirugarren emakume sariduna izan da. Azken urteotan, gero eta gehiago jartzen dira auzitan nobel sariak emakumezkoak baztertzeagatik. 1901etik 17 emakumezko besterik ez dituzte saritu zientzietako hiru kategorietan.

Loading player...
|12/10/2018
Kataluniako taldeak protagonista gaurkoan

Aste honetan bi single berri ekarri ditugu nobedadeen txokora. Biak kataluniatik datoz: The Kinky Coo Coo's eta The Penguinsen azken lanak. Gero katalunian jarraitu dugu Dr Calypsoren azken bira aipatzeko eta EHn izango dituzten bi boloak aipatzeko. Bukatzeko Boogaloo pixka bat.

Loading player...
|11/10/2018
Arranca la 'Gazte Bira' de Ernai para denunciar la precariedad  y reivindicar alternativas

La organización juvenil Ernai ha dado inicio hoy, jueves, a la Gazte Bira que hasta mañana, sábado, pasará por las 4 capitales de HEH. Dentro de la dinámica Euskal Herrian Bizi el objetivo de esta iniciativa es tomar las calles contra las precariedad que condena a los jóvenes a sobrevivir, rompiendo «las coordenadas que impone el sistema capitalista patriarcal». Hemos hablado con Lur Albizu, portavoz de Ernai.

Loading player...
|11/10/2018
«Uda osoan zehar 1000 migrantetik gora artatu ditugu LaKaxitan»

Datua Jon Arangurenek eman digu Gakoa saioan. Irungo Harrera Sareko kidea da bera eta uda osoan zehar egindako elkartasun lanarekin “zoriontsu” dagoela kontatu digu. Izan ere, azken hilabeteotan LaKaxita Gaztetxea Irunetik igarotzen diren eta instalazio ofizialetatik kanpo geratzen diren ehunka pertsona babesteko inprobisatutako aterpea izan da. Orain ordea, uda amaitu eta egoera gogortzen ari dela kontatu digu.

Loading player...
|11/10/2018
22:00etan: Kataluniako taldeak protagonista gaurkoan

Aste honetan bi single berri ekarriko ditugu nobedadeen txokora. Biak kataluniatik datoz: The Kinky Coo Coo's eta The Penguinsen azken lanak. Gero kataulunian jarraituko dugu Dr Calypsoren azken bira aipatzeko eta EHn izango dituzten bi boloak aipatzeko. Bukatzeko Boogaloo pixka bat.

|11/10/2018
Kazetarien hilketak eta moda argazkilaritza azken mendean zehar Jagoba Manterolarekin

Kazetariek munduan pairatzen duten jazarpen eta hilketak izan ditu hizpide #AstekoArgazkia atalean Jagoba Manterolak. Bestetik, Getariako Balentziaga museoan azken mendean modan egin diren argazki bilduma du jarria. Moda munduan emakumea nola erabili den ikus daiteke erakusketa horretan.

Loading player...
|11/10/2018
Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko langileek «lan baldintza txarrak» salatu dituzte

Tabakaleran dagoen Ubik liburutegia berezia da. Sorkuntzarako leku ezberdinak eskaintzen ditu eta milaka dira urtean hara joaten direnak. Langileak, bitartekariak, ordea ez daude euren lan baldintzekin pozik. Iñigo Otxotorenak salatu duenez, «goi mailako prestakuntza izanagatik ere soldata baxuak, ordutegi kaotikoak eta orohar baldintza kaxkarrak» dituzte langileek. Azpikontrataturik dago zerbitzua eta horrek zaildu egiten die euren lan baldintzetaz hitz egiteko bidea.

Loading player...
|11/10/2018
Paperak erregularizatzeko ekonomia sozial eta solidarioaren esperientziak Iturolan

Iturola Elkarlan Sorguneak udazkeneko agenda kulturala du martxan, gai ezberdinen inguruan hausnartu eta saretzeko asmoarekin. Tartean, 'Migrazioa eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa' izeneko ekitaldia izango da. Paperak erregularizatzeko garaian pertsona hauek dituzten zailtasunez jakintza handitu eta norberak kontrolatuko duen lan duin eta solidarioan batzuk ematen ari diren urratsak ezagutuko dira hilaren 18an. Mikel Olaiz Tapuntu kooperatibako lagunak eta Andoni Zulaika teknikariak eman digute Ituroiak egiten duenaren berri.

Loading player...
|11/10/2018
Garaiko barazkiak ugaritzen hasi dira, eta perretxikoen atalean onddo eskasia da hizpide nagusia.

Udatik datozenak eta udazken beteko bertako elikagai freskoak nahasten dira sasoi honetako azoketan. Azalorea azpimarratzeko produktuetako bat. Porru, zerba, ziazerba, borraja, kale aza, eskarola, brokolia… neguari begira ere iraungo dutenak dira. Eta udatik datozenen artean, kuiatxoa, berenjena, leka, tomatea, piper mota ezberdinak. Babarruna ere ederki dator Lierni Elortzak esan digunez. Onddoak bertakoak gutxitxo, saskia betetzeko gogotsu egongo dira zaleak. Tanzaniatik etorritako emakume talde bati buruz ere mintzatu zaigu Elortza

Loading player...
|11/10/2018
Ainhoa Intxaurrandieta: «Hasieratik esaten genuena argi geratu da, errauskailua gain-dimentsionatuta zegoen»

Espainiako Kontu Auzitegiak ontzat eman du Bilduk Gipuzkoako erauskailua gelditzeko hartu zuen erabakia. Bilduren aurreko gobernuak diseinatu zuen azpiegitura gain dimentsionatuta zegoela ere ebatzi du. Modu honetan, Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko eta Aldundiko Ingurumen Saileko arduradun ohiei, arrazoia eman die. PNV eta PSEk aurkeztu zuten bien aurkako salaketa eta 40 milioi euro baino gehiagoko ordainketa exijitu zieten.

Loading player...
Page 39/ 755