|14/12/2018
Agur Sigaro, agur Zartako-K eta Agur Info7 Reggae Fever irratsaioan

Asteko honetako irratsaioa berezi xamarra izan da. Agur esan diogu atzo zendu zen Sigarori, agur esango diegu Zartako-K ko lagunei eta agur esango diogu Info7ri. Tartean larunbatean ospatuko den The Reggae Train Bizkaia festari buruz hitz egingo dugu eta Pantxeko Pablorekin telefonoz hitz egin dugu. Gozatu!

Loading player...
|30/11/2018
Ken Boothen single berritik tiraka hasi eta The Skatalitesekin amaitu Reggae fever irratsaioan

Gaur gaueko saioan Ken Boothen single berritik tiraka hasi gara eta The Skatalitesekin amaitu dugu. Tartean Hugo Lobo, Desmond Dekker eta King Hammond entzuteko aukera izan dugu.

Gozatu!

Loading player...
|16/11/2018
Dr. Calypsori buruzko berezia Reggae Fever irratsaioan

Dr. Calypso taldeak 30 urte bete ditu eta agur esaten ari da kontzertu-gira berezi batekin. Euskal Herrian bi aste barru izango ditugu eta hau aprobetxatuz beraien diskografiari errepasoa eman diogu eta 5 disko horietako 10 abesti entzun ditugu gaurkoan. Gozatu!

Loading player...
|09/11/2018
The Reggae Train dela eta, Akatz taldeari elkarrizketa Reggae Fever irratsaioan

Aste honetan beste elkarrizketa bat egin dugu, badirudi elkarrizketei gustua hartu diegula. Larunbatean The Reggae Trainaren hirugarren geldialdia ospatzen dela aprobetxatuz Akatzeko Bita eta Borjarekin kontaktuan jarri gara. Akatz taldearen 25. urteurrenaren inguruan solasteko ere aprobetxatu dugu. Ez dira falta jaialdian parte hartuko duten The Branlarians.

Loading player...
|19/10/2018
Futbola eta Reggaea Iñigo Cabacasen omenez, Reggae Fever irratsaioan

Aste guztia daramagu Iñigo Cabacasen auzia jarraitzen eta Iñigoren sendi eta lagunei elkartasuna adierazteko Futbola eta Reggaea uztartzen dituen irratsaioa egin dugu. Atzerriko nahiz EHko taldeak entzuteko parada izan dugu. JUSTIZIA!

Loading player...
|12/10/2018
Kataluniako taldeak protagonista gaurkoan

Aste honetan bi single berri ekarri ditugu nobedadeen txokora. Biak kataluniatik datoz: The Kinky Coo Coo's eta The Penguinsen azken lanak. Gero katalunian jarraitu dugu Dr Calypsoren azken bira aipatzeko eta EHn izango dituzten bi boloak aipatzeko. Bukatzeko Boogaloo pixka bat.

Loading player...
|04/10/2018
Beltza Weekend eta beste zenbait kontu Reggae Fever irratsaioan

Gaur Reggae Fever irratsaioan aurreko asteko haria jarraitu dugu, asteburu honetan Iruñeko Beltza Weekend jaialdia ospatzen da eta joko duten taldeak entzuten bukatu dugu irratsaioa. Hala ere hasieran, asteroko Asteko Klasikoa eta gero Iruñeko Skabideanekoak izan ditugu berriro ere gurean. Izan ere bi berri ditugu zuentzako guztiontzako, bata ona eta beste txarra. Entzun irratsaioa!

Loading player...
|28/09/2018
Beltza Weekend Jaialdiko lan taldeko Ibani elkarrizketa

Gaurko Asteko Klasikoa Wesley Tinglinen omenaldia egiteko aprobetxatu dugu. Red Soul Community entzun ondoren Iban Masterman izan dugu gure artean Beltza Weekend jaialdiari buruz hitz egiteko. Amaitzeko asteburuko agenda: Guardetxean ospatuko den kontzertu solidarioa. Gozatu!

Loading player...
|21/09/2018
Kumahren disko berria eta Herriko Block Party Reggae Fever saioan

Aurreko asteko arazo teknikoak erabat gainditu ditugu eta bueltan gara. Asteko Klasikoa entzun eta gero diska berri pare bat aurkezteari ekin diogu: Double Jabsen Million Dollar Reggae eta Janet Kumahren Yellow Flower. Bukaeran astebururako bi proposamen: Iruñean San Fermin Txikito Herriko Block Party eta Oreretan Sound System Gunea. Gozatu!

Loading player...
|07/09/2018
The Reggae Traina datorrela aprobetxatuz trenei buruzko berezia Reggae Fever irratsaioan

The Reggae Traina badator! Oraingoan Nafarroan, Iruñan, egingo du geldialdia eta hori aprobetxatuz trenei buruzko berezia prestatu dugu gaurkorako. Bidai kronologiko bat egin dugu, 1966 hasi eta 2010ean amaitu dugu. The Spanish Town Skabeatsekin hasi eta General Levyrekin amaitu dugu. Gozatu!

Loading player...
Page 1/ 9