|22/06/2018
Denboraldiko azken Reggae Fever irratsaioa

Aste honetakoa, 9. denboradaldiko azken saioa izan da, oporrak hartuko ditugu irailerarte. Iazko azken saioa monografikoa izan zen eta aurtengo azken saioa ere berezia izan da. Pantx Records-eko Pablori eta Skabideaneko Nikori elkarrizketa egin diegu, primizia bat dute guretzako! Amaitzeko asteburuko agenda errepasatu dugu.

Loading player...
|08/06/2018
Bi lan berri eta astebururako plana Reggae Fever irratsaioan

Ekainean sartuta gauden honetan, denboraldiaren azken txanpan sartuta gaudela aitortu behar dugu. Gaurkoan Joe White izan da gure Asteko Klasikoa. Bi lan berri ere ekarri ditugu zuentzako, alde batetik Jim Murple Memorial eta bestetik Fermin Muguruza eta The Cabrians. Astebururako plana ere badugu eta Feel the Rhythm jaialdiaren 5. edizioa ere aurkeztu dugu. Gozatu!

Loading player...
|01/06/2018
Sustrajah Band taldearen lan berria Reggae Fever irratsaioan

Arazo teknikoak gainditu eta gero bueltan gara berriz ere. Beti bezela Asteko Klasikoa izan da hasierako protagonista. Ondoren Sustrajah Band taldearen azken lana entzun dugu. Bukatzeko asteburuan ospatuko diren hainbat jai aurkeztu dizkizuegu: Imported Grooves Weekend, Sustraians Revue Arrosadioako jaietan eta Zu2ak.

Loading player...
|11/05/2018
90. hamarkadako taldeak gaurkoan Reggae Fever irratsaioan

Irratsaio berri batekin gatoz aste honetan ere eta beti bezela Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu saioa. Ondoren Skáparapid taldearen itzulerak 90. hamarkadako ska taldeak entzuteko aukera eman digu, beste beste: Komando Moriles, Skatalà, Malarians eta The Peeping Toms. Amaitzeko astebururako proposamenak: Wa Do Dem eta Nikasio Jamaicans Fest. Gozatu!

Loading player...
|04/05/2018
Nikasio Jamaican Fest jaialdia Reggae Fever irratsaioan

Aste honetan ez dugu Asteko Klasikorik izan, Disko Klasiko izan dugu. Tighten Up bildumaren lehen zenbakia entzun dugu goitik behera. Ondoren hurrengo astean Iruñeako Sanduzelai Peñan ospatuko den Nikasio Jamaican Fest jaialdiari buruz hitz egin dugu. Bukatzeko astebururako plana.

Loading player...
|27/04/2018
Reggae Fever irratsaioa. Denboraldiko 20.a iritsi da!

Gure irratsaioko eskema klasikoa jarraituz Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu. Aste honetako protagonistak The Gaylads rocksteady taldea izan da. Diska berrien txanda izan da ondoren eta Liquidator Music-ek aterata The Oldians en We are Reggae lan berriko abesti batzuk entzun ditugu. Ondoren etorri dira Dr Calypso, Zartako-K, Begoña Bang Matu eta asteburuko plana (Banda Bassotti).

Gozatu!

Loading player...
|20/04/2018
Alpheus, Laurel Aitken, Roy Ellis...entzungai Reggae Fever irratsaioan

Aste honetako saioa The Caribbeans klasikoekin hasi dugu. Ondoren Record Store Day dela eta Liquidator Musicek aterako duen Laurel Aitkenen singlea entzun dugu. Liquidatorrekin jarraitu eta Alpheusen Light of Day diska berriko abesti batzuk entzuteko aprebetxatu dugu. Saioa amaitzeko astebururako proposamena, Revolution Jam Rock 7, Añorgako Tropical Fest eta Pantx Official Selectorsen pintxada. Gozatu!

Loading player...
|13/04/2018
Entzun gabe genituen taldeak izan ditugu Reggae Fever irratsaioan

Udaberriko oporren ostean bueltan gara uhinetan. Aste honetan, ezagutzen ez genituen taldeak ekartzea pentsatu dugu. Alpeetara, Ipar Irlandara eta EEBBra bidaia egin ostean, Jokerface, The Hacklers eta The Debonaires entzun ditugu gaurkoan besteak beste. Gozatu!

Loading player...
|22/03/2018
Vibes Room #3, Hondarribia Reggae Town eta Revolution Jamrock 7 jaialdiak, Reggae Fever irratsaioan

Aste honetako saioan, bihartik hasita eta hurrengo asteetan Gipuzkoan ospatuko diren zenbait jaialdiri buruz aritu gara. Vibes Room #3, Hondarribia Reggae Town eta Revolution Jamrock 7 jaialdietako artistak entzuteko aukera izan dugu, besteak beste: Payoh Soul Rebel, Natty Nature, Skarra Mucci, Dingwash edota Roy Ellis. Ez da asteko klasikorik falta.

Loading player...
|16/03/2018
Mojo Workin' jaialdiari buruzko berezia

Urtero bezela Mojo Workin' jaialdia dator Donostiara eta urtero bezela Reggae Fever-en saioa berezia eskaini diogu. Martxoaren 16an eta 17an abesten egongo diren abeslariak entzun ahal izan dugu aste hontako saioan. Gozatu!

Loading player...
Page 2/ 9