|10/10/2018
Lezo Urreiztieta, kontrabandista eta ekintzaile abertzalea

Lezo Urreiztieta herriarekin konprometitutako pertsona izan zela esan dezakegu. Bere bizitza osoan zehar, sinestezinak diren istorioak bizitu zituen Urreiztietak. Joseba Aurkenerenak bazuen bere berri. Ordea, bere alaba Miren Urreiztieta ezagutu eta bere aitari buruz Martin Ugaldek idatzitako liburuaren kopia bat eman zion. Lezoren bizitzaren pasarte batzuk ekarri ditu Aurkenerenak.

Loading player...
|10/10/2018
Nazioarteko artistekin inprobisatzaileen bira

Nazioarteko Inprobisatzaileen Birak geltoki ezberdinak izango ditu igandera bitartean Euskal Herrian. Kubako Tomasita Quiala repentistak eta Araceli Argüello Argentinako payadoreak alboan izango dituzte bertako bertsolariak. Atzo Iruñean hasi zen eta harrera bikaina izan zuen ekimenak, Laura Alberdi Mintzolako kide eta antolatzaileetako batek iradoki digunez.

Loading player...
|10/10/2018
«Indartsu» ikusi ditu preso politiko kataluniarrak Jone Goirizelaiak

Azken egunetan preso politiko kataluniarrak bisitatu ditu Gasteizko Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordeko delegaritza batek, horien artean Jone Goirizelaia EH Bilduko parlamentariak. Egungo egoera politikoari buruz, urte hasieran euren aurka abiatuko den auzibidearen gainean zein egoera pertsonalaz hitz egiteko aukera izan dute. Bestalde, kartzeletako zuzendariekin ere batzartu dira. Kartzeletako eskumena «gure gain egotea» ezinbestekotzat jo du Goirizelaiak.

Loading player...
|10/10/2018
[Tertulia] Astelehenan hasiko da Cabacas auzia

Astelehenean hasi eta azaroaren 9ra arte iraungo du Cabacas auziaren ahozko epaiketak. Sei ertzain epaituko ditu Bilboko auzitegiak, 'zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa' leporatuta. Mikel Jauregik eta Beñat Hach Embarekek tertulian landu dute gaia. Auziaren instrukzio luzea, korapilatsua eta oztopoz beterikoa izan da.

Loading player...
|10/10/2018
[ANÁLISIS] ¿Qué se esconde tras los accidentes laborales?

Según la mayoría sindical vasca, en lo que va de año, al menos 54 trabajadores han muerto en sus puestos de trabajo o in itinere. Otro dato. De enero a julio en la CAV hubo más de 21.000 accidentes laborales con baja. Los sindicatos subrayan una y otra vez que la precariedad se encuentra en el origen de los accidentes laborales. Hoy hemos abordado esta realidad con los economistas Angel Toña y Asier Imaz.

Loading player...
|10/10/2018
EH Bildu afirma que Lakua no hace «una apuesta seria» con la inversión social

EH Bildu ha ofrecido al gobierno de Lakua dos abstenciones para aprobar unos presupuestos que inicien la rectificación de su política económica. Pide soluciones para los pensionistas, medidas para generar empleo de calidad y acabar con la brecha salarial. El parlamentario Unai Urruzuno subraya que aunque desde Lakua «se nos quiere hacer creer que hay una apuesta por la social», la realidad muestra que en la última década la inversión social ha descendido. Muestra de ello, que el poder adquisitivo de la RGI se ha reducido un 15% o que la inversión en Educación es 67 millones menos que en 2009.

Loading player...
|10/10/2018
Reggae elektronikoa edo digitala Revolutionary Grooves irratsaioan

Reggae digitala edo elektronikoa entzuteko aukera izan dugu Revolutionary Grooves irratsaioan, artista hauek izan dira entzungai: El Fata, Soom T, Kanka , Blaze Dem , Disrupt , Dressla , Pupajim, Illyah , Ltd. Candy...

Loading player...
|09/10/2018
Kontseilua: «Bizikidetza, justizia eta kohesioa bermatu behar du euskararen lege berriak»

Urriaren 27an, 17:00etan egingo den mobilizazioaren nondik norakoen berri eman du Kontseiluak. Kontseiluak aurreko astean Parlamentuan hizkuntza-eskubideak bermatzeko lege proposamena aurkeztu zuen.

Loading player...
|09/10/2018
«Estatu espainiarrak urratu egin ditu euskal presoen eskubideak Europako legediaren aurka»

Euskal presoen zigorrak metatu edo pilatzera behartu dezake estatu espainiarra Estrasburgok. Urriaren 23an emango du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak euskal presoek ezarritako salaketaren epaia.

Loading player...
|09/10/2018
[Tertulia] Euskal presoen zigorren batuketari buruz Estrasburgok emango duen ebazpena aztergai

Urriaren 23an Europako Giza Eksubideen Auzitegiak euskal presoen zigor batuketaren gainean aterako duen sententziari buruz mintzatu dira Zigor Etxeburua eta Igor Goikolea tertulian. Gogoratu egun Europan indarrean dagoen legea ez duela betetzen Espainiak. Halaber, hainbat sektoretatik etorriko den kriminalizazioaz ohartarazi dute. Bestalde, Espainiako ultraeskuindarren erradiografia egiten saiatu dira.

Loading player...
Page 40/ 755