|09/10/2018
Bueltan da NG Samples, 16. Rounda!

Olasagasti eta Mindegiaren arteko apustuko aizkorakadak, JFKren diskurtso zati bat, Maceo Parker, Eric B & Rakim eta Prince Busterren kantutik ateratako zatitxoekin Negu Gorriakek egindako sampleak zein kantutan erabili zituzten azaldu dizkigute detaile guztiekin Arkaitz Sagastik eta Urko Rodriguezek NG Samples 16. Roundean.

Loading player...
|09/10/2018
23:00etan: Reggae elektronikoa edo digitala, Revolutionary Grooves irratsaioan

Reggae digitala edo elektronikoa entzuteko aukera izango dugu Revolutionary Grooves irratsaioan, artista hauek izango dira entzungai: El Fata, Soom T, Kanka , Blaze Dem , Disrupt , Dressla , Pupajim, Illyah , Ltd. Candy...

|09/10/2018
[TERTULIA] Violencia machista y cambio climático

Hemos comenzado la tertulia con Laura Pérez y José Luis Uriz con una mención al anuncio del TSJN, quien ha fijado para el 7 de noviembre la deliberación sobre los recursos presentados contra la sentencia que condenó a «La Manada» a nueve años de cárcel. También hemos valorado el congreso internacional sobre violencias sexistas que se llevará a cabo en Iruñea del 18 al 20 de octubre. En otro orden de cosas, hemos puesto el foco en la ONU después de que expertos del organismo internacional hayan pedido medidas urgentes para frenar el cambio climático.

Loading player...
|09/10/2018
Jaizkibel cree que hay posibilidades para que se abra «una vía de trabajo» con las Juntas Generales

«Contentas», en general. Es como salieron ayer las representantes de la compañía mixta Jaizkibel de Hondarribia de las Juntas Generales de Gipuzkoa. Según nos ha explicado Izaskun Larruskain, «vimos que había una intención de colaboración y que puede que se abra una vía de trabajo que es lo que queremos».

Loading player...
|09/10/2018
Udazkeneko uzta gordinaren isla izan da Burdinola irratsaioa

Belgikako Aborted taldearen "TerrorVision" diskoa izan dute protagonista, nazioarteko nobedadeen artean. Behemoth, Omnium Gatherum, Obscura eta Exmortus banden berriena ere eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Doneztebeko Dama taldearen "Dama" diskoa nabarmendu dute, Arduis, Sönambula eta Holy Txala banden doinuekin batera. Bat egin heavy metalarekin!

Loading player...
|08/10/2018
23:00etan: Udazkeneko uzta gordinaren isla izango da Burdinola irratsaioa

Belgikako Aborted taldearen "TerrorVision" diskoa izango dute protagonista, nazioarteko nobedadeen artean. Behemoth, Omnium Gatherum, Obscura eta Exmortus banden berriena ere eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Doneztebeko Dama taldearen "Dama" diskoa nabarmenduko dute, Arduis, Sönambula eta Holy Txala banden doinuekin batera. 23:00etan bat egin heavy metalarekin!

|08/10/2018
Musikarien Mukuru kolektiboak aurkezpen jaialdia egingo du Errenterian

Musikariek egun dituzten kezkak elkarrekin konpartitu, elkar elikatu eta ikasteko jaio da 'Mukuru kolektiboa'.  Dituzte zalantza eta desioak elkartrukatuz jendarteratzeko momentua izango da larunbatean Errenterian. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean modu kolektiboan lan egiten duten ekimenetako partaideekin hitzaldia izango da. Noski honi festa batuko zaio, bazkalosteko kontzertuekin.

Loading player...
|08/10/2018
'Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera' jardunaldia Azpeitian

UEUk antolatuta, 'Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera' izeneko jardunaldia egingo da asteazkenean Azpeitian. UEMAko lehendakari Josu Labakak aitortu duenez, «mendekotasun egoeran dago euskara, arnasguneak beharrezko ditu. Alabaina, prebentziotik urratsak eman eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatzera joko da jardunaldietan». Lurralde-antolaketa eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremana aztertuko dute.

Loading player...
|08/10/2018
'Gure Oroitzapenak' Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa zinemetara

Gaur estreinatuko da Joseba Sarrionandiaren obra literarioan oinarrituta 12 zuzendarik egin duten 'Gure Oroitzapenak' film kolektiboa zinemetan. Ipar Euskal Herriko pantailetan ikusi ahalko da datozen egunetan Gastibeltzak Filmaken eskutik. Katti Pochelu bertako kideak aurreratu digunez, Sarrionandia iruditan jartzeko bere poemak eta ipuinak eraman dituzte ikus entzunezkora. Hego Euskal Herrian hilaren 19an estreinatuko da zinemetan.

Loading player...
|08/10/2018
Behar bereziak dituzten haurren sostengu, Pausoka Elkartea

Behar bereziak dituzten gurasoen elkartea da Pausoka. Umeen beharrak asetu eta beraien bizi kalitatea hobetzea dute xede. Erakundeek finantzatzen ez dizkieten terapia ezberdinak eta erreabilitazio saioak bermatzen ditu elkarteak Amaia Irazustak jakinarazi duenez. Behar horiek asetzeaz gain, familiekin informazioa eta profesionalen arreta trukatzen dute. Halaber, jendartearen sentsibilizazioa dute xede, haur hauen integrazioa sustatze aldera.

Loading player...
Page 41/ 755