Oarsoaldeko albisteen errepasoa egin dute Oiartzun irratiko Irati Odriozolak eta Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebestek gaurko irratien tartean.
Oarsoaldeko albisteen errepasoa egin dute Oiartzun irratiko Irati Odriozolak eta Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebestek gaurko irratien tartean.
Gaurko irratien tartera, Arantxa Urretabizkaiari egindako elkarrizketa ekarri du Antxeta irratiko Maia Muruagak, Urretabizkaiaren 'Bidean ikasia (1993-2016)' liburuari buruzkoa.
Bizkaiko albisteen errepasoa egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak gaurko irratien tartean. Tertuliara, berriz, Sonia Gonzalez eta Mikel Goñi batu zaizkigu eta AHTren eraikuntza lanez, Zubietako eraustegiaz eta jeltzaleen Madrilekiko aldebikotasunaz hausnartu dugu
Gaurko irratien tartean, Txapa irratiko lagunek Biziloreko Idoia Larrañagarekin hitz egin dute, Finlandiako hezkuntza sistema ezagutzera egindako bidaiaz. Ondoren, Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendariak aste honetako zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, AHTren eraikuntza lanetako prekarietateaz Urko Apaolazak egindako erreportajea.
Halabediko Igor Goikolea eta Esan Erran irratiko Lur Gil batu dria gaurko irratien tartera eta Arabako zein Basaburua eta Ultzamako aktualitatearen berri ekarri dute.
Tolosaldeko Ataria irratiko Iñigo Terradillos batu da gaurko irratien tartera, eta Aiztondoko maskaradez hitz egin du, besteak beste. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin hitz egin dugu, eta herenegun Berriozarren egindako topaketa feministen balorazioa egin digu.
Antxeta irratiko esatari Koldo Nausiak Beñat Elizondorekin hitz egin du Antxeta irratiaren alde Urruñan antolatutako Bidasoan Euskaraz festaz, irratien tartean.
Sakanako albisteen errepasoa egin du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartean.
Frantziako presidentetzarako bozen bigarren itzuliaz, Oier Gomezen kasuaz eta Hendiako Sasiko gaztetxearen auziaz hitz egin du Gure Irratiko Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera.
Lesakako Martxel Rodriguezek MAX sarietarako lortu duen izendapena, Bikin Batin duatloia eta ekainaren 18ko galdeketa aipatu ditu Xorroxin irratiko Amaia Eneterragak gaurko irratien tartera.
Nous vous avons envoyé un e-mail de vérification à . Lisez-le et cliquez sur le lien
Le plus lu