|2016/04/05
"Gutxituak hiztunak gara. Gure burua gutxitzeko ez dugu besteren laguntzarik behar"

Aste Santuko oporretan seme-alabekin izandako pasadizoen berri ekarri du Manex Agirrek. Izan ere, Agirreren ustez jende ezezagunak haurrekin hitz egiteko duen joera nahiko ohikoa da, eta hori gertatu zaie "Espainia elebakarrera" egindako bidaian. 

Loading player...
|2016/04/05
"Haur eta gazte literaturako euskal erreferentziak erraz topa daitezke Eima katalogoan"

Eima katalogoko materietik haur eta gazteentzako euskarazko literatur lanak nabarmendu ditu Fernando Berrizbeitiak. Gainera, nabarmendu du adin tartearen eta gaiaren arabera sailkatuta daudela, eta irakasleek landu nahi duten edukiaren araberako lanak topatzeko erraztasunak dituztela.

Loading player...
|2016/04/05
La Memoria. "Machado, Memoria"

En estos dias en los que se cumple un nuevo aniversario de la victoria fasciofranquista aquel 1 de Abril de 1939 "La Memoria" recupera la perspectiva de uno de los poetas republicanos más significados y que por su opción politica sin reparos hubo de partir al exilio muriendo en él: Antonio Machado, que al despedirse dijo "yo me voy a la fuerza de Madrid. Mi gusto hubiera sido morir en Madrid luchando al lado del pueblo que tanto amo".

Loading player...
|2016/04/04
22:00H: La Memoria. "Machado, Memoria"

En estos dias en los que se cumple un nuevo aniversario de la victoria fasciofranquista aquel 1 de Abril de 1939 "La Memoria" recupera la perspectiva de uno de los poetas republicanos más significados y que por su opción politica sin reparos hubo de partir al exilio muriendo en él: Antonio Machado, que al despedirse dijo "yo me voy a la fuerza de Madrid. Mi gusto hubiera sido morir en Madrid luchando al lado del pueblo que tanto amo".

|2016/04/04
Elizaren ondasunak, amiantoaren biktimak eta enpatiaren garrantzia

Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera eta Eliza Katolikoak bere egindako ondasunen inguruan jaso dituzten Tolosaldeko errealitatearen datuak aipatu dizkigu. Idoia Arraizak 'Bilgune kontari'-ren errepasoa egin digu.

Loading player...
|2016/04/04
Ariane Ochoa: "Jendearen erantzuna ikaragarria izan da, asko gozatu dut, eta Zarautzen horrelako txapelketa bat izatea paregabea da"

Ariane Ochoak asteburuan jokatu den Pro Zarautz txapelketa nola joan den kontatu digu. Bizkaitarra finalerdietaraino iritsi zen. Bertan Pauline Ado hendaiarrak -txapelketako irabazleak- garaitu zuen.

Loading player...
|2016/04/04
"Egunerokoan, hamaika txikikeriatan huts egiten dugu euskaraz bizi nahi dugunok"

Hizkuntza eskubideen inguruan, hainbat gai potolori erreparatzen diogula uste du Aitor Abaroak, baina Aste Santuan txikikeriei erreparatu omen die berak.

Loading player...
|2016/04/04
Resumen Latinoamericano

COLOMBIA: El gobierno de Colombia y el Ejército de Liberación Nacional, ELN, llegaron a un acuerdo para iniciar las conversaciones públicas con el objeto de poner fin al conflicto armado.

Loading player...
|2016/04/01
Quark: munduko genomarik txikiena duen zelula sortu dute

473 gene. Horiek dira bakterio batek bizirik irauteko eta ugaltzeko behar dituen gutxieneko geneak. Hala frogatu du Craig Venteren taldeak 'Science' aldizkarian argitaratu duen ikerketan. Laborategian sortutako zelula honi Syn3.0 deitu diote, eta bizitzaren oinarria ezagutzeko bidean mugarri garrantzitsua jarri dutela esan dute ikertzaileek.

Loading player...
|2016/04/01
"Adostu behar dugu euskararen auzia elkarbizitza zutabea dela"

Azken aldian euskararen inguruko albisteak zeresana ematen ari direla iruditzen zaio AEK-ko Mertxe Mugikari. Hezkuntza komunitateko datuei heldu die, euskararen arloak aurreko neurketan baino emaitza kaskarragoak izan dituelako 2015eko kurtsoan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako LHko 4. eta DBHko 2. mailako ikasleei egindako probetan oinarrituta. Zenbaki eta grafikoekin ezin dela tematu uste du Mugikak, baina emaitza kaskarren erantzukizuna ez dela hezkuntza arautuarena soilik iruditzen zaio. Hain justu, hezkuntza zentrotik irtetean kalean topatzen duten hizkuntzak asko eragiten dielakoan dago, hargatik, eskolak gaindituko dituen estrategia beharrezkoa delakoan dago.

Loading player...
Orria 103/ 144