|2016/03/31
"Euskararen arnasgune diren udalerriak zaintzeko lege babesa ezinbestekoa da"

Aurreko agintaldian udalak euskalduntzeko lanaz gain, udalerriak ez erdalduntzekoari heltzea erabaki zuen UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Josu Labaka lehendakariaren hitzetan, 'Lurraldea eta hizkuntza' jardunaldiek agerian utzi dute udalerrien erdalduntzea, baita horretan hirigintza planek eragin zuzena dutela ere. Hargatik, legealdi honetan udaletako hautetsi teknikariek eragin linguistikoa baloratzeko tresna ezagutzea nahi dute, baita erakundeek aipatu tresna aplikatzeko aukera izatea ere. Baztango eta Orioko udalek egin dituzte lehen urratsak eta gaiak eztabaida ere eragin du, eta horrek egin beharreko pedagogia lana uzten du agerian Labakaren ustez.

Loading player...
|2016/03/30
"Irakurle Digitalak ohiko formatuko euskara, gaztelania eta ingelesezko dokumentuetarako balio du"

Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatekoek Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusiarentzat egin duten Irakurle Digitalari buruz hitz egin du Saroi Jauregi Aiestaranek, unitate horretako komunikazio arduradunak.

Loading player...
|2016/03/29
"Hizkuntza aktibismoak dimentsio kolektiboa hartuz gero, errotik aldatuko dira hizkuntza jokaerak"

Euskararen inguruko mezu ezkorrak nagusi diren honetan, gehiegizko pesimismoa etsigarria izan daitekeela uste du Karmelo Ayestak.

Loading player...
|2016/03/29
"Ezin dugu seme-alaben hizkuntza ohitura erabaki, baina oinarri on bat eskain dezakegu"

Seme-alabek lagun artean geroz eta erdara gehiago erabiltzen dutela ohartzen diren gurasoentzako aholkuak eman ditu Iñaki Eizmendik.

Loading player...
|2016/03/29
Lanarekiko pertzepzioa aldatu eta bizitza erdigunean jarri

Uste baino eragin handiagoa dute lana egin eta pentsatzeko nahiz kontsumitzeko gure erek gure bizitzan. Maiz normaltzat hartzen ditugun pentsamoldeak normalak baino eraikuntza sozialaren ondorio direla nabarmendu digu Lanki ikertegiko Maider Iriartek gaurko Arrosa irratiko sareko ZEBRABIDEA magazineko  Kooperarock tartean.

Loading player...
|2016/03/25
Quark: bakterio plastikojalea aurkitu dute

Ur botilen plastikoaren eta egunero asko erabiltzen ditugun beste hainbat materialen oinarria den PET (polietilen tereftalatoa) jaten duen mikroorganismoa aurkitu dute. Azkar esanda, orain arte ustez biodegradagarria ez zen material bat orain biodegradagarria izan daitekeela dakigu.

Loading player...
|2016/03/23
Eskoletako segregazioa, Itzulipurdika kolektiboa eta hedabideen irismena

Irulegi irratiko esatari Jojo Bidartek euren bueltako berriak jorrati dizkigu irratien tartean. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, Mikel Garciak Gasteizko eskoletan gertatzen ari den segregazioaz egindako erreportajea.

Loading player...
|2016/03/23
"Egun bat Poziktibistanen: Don't worry, be pozik, don't worry, be txantxangorri"

Poziktibistanen gertatzen diren hainbat egoeraren adibideak aipatu dizkigu Martin Kittok gaurkoan: Hernanin euskarazko errotulu baten gainean eskuz idatzitako gaztelaniazko esaldia.

Loading player...
|2016/03/22
Xorroxinen 35. urtemuga, kazetarien protagonismoa eta ekonomia sozial eta eraldatzailea

Xorroxin Irratiko esatari Amaia Eneterreagak euren bueltako berriak ekarri dizkigu irratien tartera, bereziki, irratiaren 35. urtemuga ospatzeko egindako irratsaio berezia nabaremendu digu. Tertulian, kazetariek nahitara edo nahi izan gabe hartzen duten protagonismoaz eta euren bueltako morboaz hausnartu dugu Aitor Abaroa eta Nora Salbotxekin.

Loading player...
|2016/03/22
"Euren ofizioan oso-oso onak direlako zenbaitek ez dute euskaraz ikasteko asmorik ere"

Umetatik omen dakigu ezaguera guztiek ez dutela berdin balio, hala uste du Eneritz Albizuk.

Loading player...
Orria 104/ 144