|2018/11/15
Eltziari eragingo diote Oñatin

Duela bost urte jarri zuten abian Oñatin Eltzia egitasmoa. Eraikin hutsetik haratago, eraikina edukiz bete dute, baina eredu jakin baten filosofian oinarrituta. Kudeaketa eragileekin batera modu horizontalean laguntzen du Oñatiko Udalak. Eltzia Eragiten egitasmoa jarri dute abian Nerea Zubia hautetsiak esan digunez. Bertan, espazio publikoen kudeaketarako formula berriaren gainean jardun eta Eltzia Eguna ospatuko dute asteburuan.

Loading player...
|2018/11/15
Uso-droneak Lehen Mundu Gerran, Jagoba Manterola

Lehen Mundu Gerran argazkilaritzak izan zuen loraldia nabarmendu digu Jagoba Manterola argazkilariak. Zailtasun handiak izanagatik ere argazkiak ateratzeko, bazen beste erabilerarik eman zionik. Mediku batek usoak erabiltzen zituen sendagaiak bidaltzeko, eta halako batean argazki kamara bat jarri zion. Gerran erabiltzen hasi ziren ondotik, aurkarien posizioak espiatzeko.

Loading player...
|2018/11/15
[TERTULIA] ¿Marcharán juntos Catalunya y Euskal Herria?

Mikel Aramendi y Joseba Agirretxea han reflexionado sobre el llamamiento lanzado ayer por Quim Torra desde Donostia. «Marchemos juntos de nuevo, juntos somos más fuertes y más libres», dijo en el acto organizado por Gure Esku Dago en el Kursaal. También hemos abordado la actitud del Estado español hacia los dos pueblos.

Loading player...
|2018/11/15
Maialen Saez (EHSF): «Ofizialtasunaren atea jota, ilusio handia nabari da euskal surflarien artean»

Nazioarteko txapelketetan ofizialki parte hartzeko eskaria egin dio Euskal Herriko Surf Federazioak, ISAri, Nazioarteko Surf Elkarteari. Maialen Saez, EHSFko lehendakariordea izan zen Kalifornian. «Onartua izateko baldintza guztiak» betetzen direla nabarmendu du eta «erantzunaren zain» egoteaz gain, «urratsak ematen» jarraituko dutela. «Bertako surflariei erabakitzeko aukera eman nahi diegu, nahi duenak Euskal Selekzioarekin eta nahi duenak espainiarrarekin lehiatzeko». Haritz Larrañaga surflari eta kazetariak lagundu digu gaiaren dimentsioa zehazten.

Loading player...
|2018/11/15
#Agurinfo7Perlak Bostetako Diligentzia saioko txiste onenak

Agin Laburuk gidatzen zuen arratsaldero «Bostetako Diligentzia» saioa. Umore saio bat ez bazen ere, umorea oso presente zegoen saio osoan. #AgurInfo7Perlak tartean edizio lan ederra egin du Larraitz Otazo teknikariak eta saioko  txiste onenak bildu ditu. Gure itxiera dela eta egiten ari garen tertulia berezietan jarri diogu muntaia berezia Agini, eta pentsa,  lotsagorritu dugu! 

Loading player...
|2018/11/15
#AgurInfo7Perlak Urtarrileko manifestazioen jarraipena

Urtarrila hasieran Bilbon egiten den giza eskubideen aldeko manifestazio erraldoiaren jarraipena maiz egin dugu Info7 irratian. Batzuetan, La Casillatik, besteetan, Udaletxetik, gure helburua izan da beti manifestazioaren jarraipena egiteaz gain bertaratutakoei ahotsa ematea, hedabide batzuetan kontatzen ez denari argia ematea. Ekhiñe Atorrasagastik 2010eko manifestazioan egindako konexioa berreskuratu nahi izan du #agurInfo7perlak moduan. 

Loading player...
|2018/11/15
#AgurInfo7 Korrika2011: kilometro bezainbeste emozio

2011ko Korrika Trebiñon hasi eta Donostian bukatu zen, Ilaski Serranok eta Kike Amonarrizek egin zuten amaierako mezua, GOSE taldeak jarri zion doinua eta Euskaltzaindia omendu zen. Info7 irratian jarraipen berezia egin zitzaion Korrikari, Ekhiñe Atorrasagasti aritu zen berriemaile gisa, horrelako kontatu zituen Korrikako azken metroak. Xabier Mendigurenek zeraman lekukoa eta AEK-ko Edurne Brouardek hartu zion lekukoa.

Loading player...
|2018/11/15
#AgurInfo7perlak Ekhiñe Atorrasagastiren gabonetako agur berezia

Gabonen atarian egindako agur berezia aukeratu du Ekhiñe Atorrasagastik perla moduan. Albistegietako gidaria zen Atorrasagasti eta albistegi bukaeran agur berezia egin zuen: agur berezia preso eta dispertsatuta zeuden Garikoitz Mugika eta Ion Telleria lankideei. Zetorren urteari ere eskari berezia egin zion Atorrasagastik....bazkide gehiago!

Loading player...
|2018/11/15
#AgurInfo7perlak Hedabideek zioten Ion Telleria atxilotuta zegoela, baina, Ionek egun onak eman zituen  «Kalegorrian» en

2009ko azaroaren 24an Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Gazte Independentisten kontra makrooperazio bat egin zuten, 36 atxilotu guztira. Hainbat hedabidek zabaldu zuten Ion Telleria  atxilotu zutela Idiazabalen. Informazio okerra zen baina, Telleriak albistea gezurtatu zuen gidatzen zuen «Kalegorrian» saioan, normaltasunez egin baitzuen saioa Martin Garitanorekin batera. 

Loading player...
|2018/11/15
#AgurInfo7Perlak Ion Telleria: 2013ko Ikurriñaren kalejira

Idiazabaldarra bada ere emozioz bizi ditu Iruñeko San Ferminak Ion Telleriak. Horregatik, ez da harritzekoa 2013ko uztailaren 6an egindako saio bereziko zuzeneko bat hautatzea #AgurInfo7perlak moduan. Ikurriñaren kalejira udaletxe plazan sartu zenekoa ekarri du zehazki gogora. Oihu eta bultzada artean gertatzen zena kontatzeaz gain elkarrizketak egiteko ere gai izan zen Telleria. 

Loading player...
Orria 20/ 755