2011ko Korrika Trebiñon hasi eta Donostian bukatu zen, Ilaski Serranok eta Kike Amonarrizek egin zuten amaierako mezua, GOSE taldeak jarri zion doinua eta Euskaltzaindia omendu zen. Info7 irratian jarraipen berezia egin zitzaion Korrikari, Ekhiñe Atorrasagasti aritu zen berriemaile gisa, horrelako kontatu zituen Korrikako azken metroak. Xabier Mendigurenek zeraman lekukoa eta AEK-ko Edurne Brouardek hartu zion lekukoa.