|2017/06/01
"Aurreko batzarrean sortutako akta Patronalak ez zuen berretsi. Gure susmoa da enpresa guztiak ez datozela aurreko bilerako akordioarekin bat"


Alain Olagorta, LAB-eko eta Bilboko Zamaketarien Kolektiboko kideak azaldu digunez, "ez dakit zenbatgarren aldia da batzar batean patronalaren hitz onak entzuten ditugula, eta hurrengoan, aurreko batzarrean esandakoa ez dute bermatzen".batzar batean.

Loading player...
|2017/06/01
"Guk argi dugu hau injustizia bat dela, liskar bat nola bihurtu litekeen terrorismoa. Hau astokeri bat da"

Altsasuko auzipetuen kasua Entzutegi Nazionalak epaitu behar duela ebatzi du Gorenak. Isabel Pozueta, Altasuko kasuan auzipetutako Adur Ramirez de Aldaren amak esan digu ez dela sorpresa izan, baina "sorpresa ez izanagatik ere oso gogorra" izan dela, eta "oso tristura handiarekin eta oso inpotentzia handiarekin" jaso dutela albistea.

Loading player...
|2017/05/31
"Euskal eskola publikoa da gaur egun 3 ikasletik 2 euskalduntzen dituena"

Igande honetan ospatuko da Euskal eskola Publikoaren 26. jaia Gasteizen. Lurdes Imaz, Euskal herriko Ikasleen Guraso Elkarteko kideak azaldu digu "eskola publikoak izan behar duela hezkuntza sistemaren ardatza", eta aurtengoan "eskola publikoak kohesionatzeko egiten duen lana" azpimarratu nahi izan dutela.

Loading player...
|2017/05/31
"Argindarraren inguruan, gure hautua energia berriztagarrien aldekoa da"

Gasteizko udaleko txosten batek behartu egingo du Udal Gobernua Errekaleor auzoan argindarra berriz jartzera.Dena den, auzokideak ez daudela udaletxearen zain, eta Larunbatean egingo den manifestazioarekin bat egiteko deia egin du Errekaleorreko Jonbek.

Loading player...
|2017/05/30
"Helburua giza eskubideen ikuspuntutik errepresioa nork sufritu zuen jakitea da"

Aranzadi Zientzia Elkarteak Donostian 1936tik 1945era egin ziren giza eskubideen urraketei buruzko ikerketa egingo du. Javi Buces, Arantzadiko historialariak azaldu digunez, "hau izango da lehen aldia hiriburu batean" halako ikerketa bat egiten dutela.

Loading player...
|2017/05/30
"Bada garaia EHUk benetako erantzun bat emateko sexu erasoen aurrean"

Gizonezko bat atxilotu dute EHUn sexu eraso bat egitea egotzita. Uxue Alonso, Leioako mugimendu feministako kideak azaldu digu "kurso hasieratik" zekitela "3 urtez jardun duela erasoak egiten fakultatean". Ostegunerako elkarretaratzea deitu dute, Leioako Milek Laboa plazan, eguerdiko 12:00etan.

Loading player...
|2017/05/30
 "EH Bildu, EAJ eta PSE-k lortutako akordioak ez du inolako eraginkortasunik"

Joan den astean Legebiltzarrean hiru alderdiek negoziazio kolektiboei buruz lortutako akordioa kritikatu du gaur ELA sindikatuak. Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboetarako arduradunaren iritziz "inolako konpromiso praktikorik suposatzen ez duten adierazpenak" dira.

Loading player...
|2017/05/29
"Es un derecho que las personas navarras o con arraigo en navarra cumplan condena en la cárcel de Pamplona"

Salhaketa, asociación en defensa de las personas presas, ha pedido que la competencia de prisiones sea transferida a Nafarroa, argumentando que con ello "podría realizar su propia política penitenciaria" y "exigir que las personas presas de navarra o con arraigo en Navarra cumplieran condena en la cárcel de Pamplona".

Loading player...
|2017/05/29
"Kapitalak pobrezia behar du eta eragiten du"

RGI-a eskuratzen dutenen %50 baino gehiago langile pobreak direla ziurtatu digu Endika Perez, Karta Sozialeko kideak. Salatu du halaber "hainbat komunikabidek RGI edo antzeko prestazioak jasotzen dituzten herritarrak euren jopuntuan" jartzen dituztela.

Loading player...
|2017/05/29
"Esperantzak ez ditugu inoiz galtzen. Gertatzen ari dena injustizia izugarria dela aldarrikatzen jarraitzen dugu"

Gaur jakin dugu Madrilgo Entzutegi Nazionalak Altsasuko gazteen prozesua etetea erabaki duela, Gorenak epaia Entzutegi Nazionalari edo Nafarroako Epaitegiari dagokion jakin arte. Honen aurrean, "oso eszeptiko" daudela esan digu Bel Pozueta, Adur Ramirez de Aldua auzipetuaren amak.

Loading player...
Orria 19/ 39