|04/03/2016
Ojo aste honetako apologia kantuarekin!

Nobedade fresko-freskoekin betetako irratsaioarekin gatoz oraingoan, eta ez zaparradengatik bakarrik. Woods, Moderat eta Wild Nothing-en azkena ekartzeaz aparte, Sufjan Stevens-en Illionis diskaren 10. urteurrena ere ospatzea ere egokitu zaigu. Erritmo latindarrak ukitu elektronikoekin ekartzea ere erabaki dugu Chancha Via Circuito-ren eskutik. Ojo! Bukaerako apologia kantua ez galdu, azken traka nahiko potentea aukeratu dugu eta!

Loading player...
|03/03/2016
Martxoak 3ko sarraskiaren saio berezia

Gaur dira 40 urte Espainiako Poliziak Gasteizen Pedro Maria Martinez Ozio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda hil zituela, Gasteizen. Hargatik, Gasteizko Halabedi irratiaren estudiotik gurutzatu dugu Zebrabidea.

 
Loading player...
|03/03/2016
"Ea euskalgintzan politizazioaren kutsu negatiboari buelta emateko gai garen"

Nahi baino gehiago luzatzen ari omen den euskalgintzaren bidegurutzean, politizazioaren inguruko hitzez ahoa betetzen zaigun ustea du Manex Agirrek.

Loading player...
|02/03/2016
Nafarroako ingelesezko hezkuntza, aurtengo Iparra-Hegoa eta kontsumitzaileei aholkuak

Gure irratiko esatari Ihintza Arrietak hezkuntza eta gizarte gaiez hitz egin digu irratien tartean.

Loading player...
|02/03/2016
"Nafarroan euskarak aldaketa handia behar du, orain arteko diskriminazioa ikaragarria izan baita"

Azken hilabetean, sarritan izan omen du gogoan Nafarroa AEK-ko Mertxe Mugikak. Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoan euskarazko plazek sortu duten eztabaidaz nahiz Iruñeko haur eskoletan euskarazko eskaintza areagotzeak eragin duen kalapitaz oroitu da, eta gogora ekarri du euskaldunon eskubideen aldeko erabakiek euskaldun ez direnen eskubideak urratzen dituztela esaten dutela zenbaitek.

Loading player...
|01/03/2016
Otegi eta Guimon, etxebizitza beharren bilakaera eta deshazkundea

Halabedi irratiko Jon Aranbururekin eta Esan Erraneko Lur Gilekin hitz egin dugu irratien tartean, eta Gasteiz aldeko nahiz Basaburua eta Ultzamako kontuak ekarri dizkigute.

Loading player...
|01/03/2016
'Háblame en cristiano' inplizitu bakoitzeko biratu eta joan; zer gertatuko litzateke?"

Euskal Herrian euskaraz bizitzeko hautua egin duten guztiek har dezaketen erabaki hipotetikoa planteatu du Aitor Abaroak: harremana euskaraz egiteko aukerarik ematen ez duten denda, taberna edo zerbitzuetan ezer ez kontsumitzea.

Loading player...
|01/03/2016
La Memoria. Memoria y Trauma

Los expertos en la transmisión generacional apuntan a que si una sociedad no elabora los traumas causados por la violencia política del pasado sus efectos nocivos condicionan de multiples maneras a las siguientes generaciones coartando hasta limites generalmente insospechados su capacidad para ejercer la libertad tanto individual como colectivamente.

Loading player...
|29/02/2016
22:00H: La Memoria. Memoria y Trauma

Los expertos en la transmisión generacional apuntan a que si una sociedad no elabora los traumas causados por la violencia política del pasado sus efectos nocivos condicionan de multiples maneras a las siguientes generaciones coartando hasta limites generalmente insospechados su capacidad para ejercer la libertad tanto individual como colectivamente.

|29/02/2016
Bake feminista, dFERIAko euskararen presentzia urria eta Saharako aisialdi trebakuntza

Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera eta Tolosa aldeko kontuak nabarmendu dizkigu.

Loading player...
Página 109/ 144