|05/04/2017
- gailu, hiriari buruzko gogoeta musikara ekarria

Musika proposamenen tartean 1997 urte inguruan Metak diskoetxeak kaleratu zuen "- gailu, kutxa beltza" diskoa ekarri digu Axier Aizpuruak. Luis Andrék irudien bidez hiriaz egin zuen gogoetari musika jarri zion Mikel Abregoren proiektu honek, hainbat kolaboratzaileren parte hartzea izan zuen proiektu interesgarria.

Loading player...
|05/04/2017
"10-11 urteko gazteek ez dute euskal kultura ezagutzen"

Behar horretatik abiatuta jarri du martxan Loraldiak aurten Loraldia Eskola eta bertako koordinatzailea da Erika Uranga. Bilboko Urretxindorra eta Deustuko ikastola publikoarekin lanketa berezia egin dute, gaur egunera egokitutako Lore Jokoak prestatu dituzte, eta gaur eskainiko dituzte Campos antzokian. Prozesuaz hitz egin digu Urangak.

Loading player...
|04/04/2017
"Herri osoari egiten diogu dei Ondarroako Korrikan parte hartzera"

Bihar iritsiko da Ondarroara Korrika, goizeko 10:20ak aldera da iristekoa Mutrikutik. Hala esan digu udaletxeko euskara zinegotzi Leire Beitiak. Beste herrietan bezala, Ondarroan ere lekukoa hainbat elkartek tartekatuko dute. Udaletxetik dei berezia egin dute ere parte hartze anitza izan dadin,   euskaldunak direnak eta ez direnak gonbidatu dituzte bihar korrikara. 

Loading player...
|04/04/2017
Ruper Ordorikaren kontzertua apirilaren 7an Bastero Kulturgunean

Herriz herri tarte honetan Andoainera jo dugu bertako kultur agendaren berri izateko. Hilabete honetan musika izanen da protagonista, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du, ostiral honetan, apirilak 7, Bastero Kulturgunean iluntzeko 21:30tan. Ruper Ordorikarekin hitz egin dugu kontzertuak ekarriko duenaz hitz egiteko.

Loading player...
|01/04/2017
"Nire hitzak ez dira maitagarrienak eta kantatzeko modua ez da ez zehatza, ez borobila"

Bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du Eneritz Furyakek, Eneritz Dueso irundarrak. Kasernarat taldean aritu ostean bakarkako bideari ekin zion orain urtebete eta hamar kantuz osatutako disko autoekoitzia kaleratu du orain. Zuzenean joaz aurkeztu digu, plazerra!

Loading player...
|31/03/2017
Hasier Etxeberria oso presente

Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria hil da aste honetan, minbiziak eraman du 59 urte zituela. Gaur egingo zaio Ekitaldi zibila, 19.00etan, bere jaioterrian, Elgoibarko Kalegoen plazan. Asko idatzi da egun hauetan Etxeberriaz. Horietako hainbat bildu eta laburpena hauxe egin dugu, gure omenaldi propioa eskainiz.

Loading player...
|29/03/2017
Lilatoia, M8, Ekonomia Feminista...Dolox ikasten eta haserretzen ari da

Astorroxa gure umore tartean gaur Dolores Mujika "Dolox" izan dugu. Hilabete honetako errepasoa eginez kontatu digu Lilatoian oso ondo pasa zuela, M8ko manifestazioa indartsua iruditu zitzaiola eta Ekonomia Feministari buruz berriko Azpeitian egin den foroan asko ikasi duela. Zenbait aldarrikapen ere baditu, entzun!

Loading player...
|29/03/2017
1982tik 2017ra, bertsoaren amarauna Araban

Larunbatean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala Printzipal antzokian. Nondik datoz egungo fruituak, belaunaldi berriak? Zein da Arabako bertsolaritzaren historia, Bertsozale Elkarteak izan duen ibilbidea eta txapelketak markatu duena? Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakariak kontatu digu.

Loading player...
|28/03/2017
Euskal kantugintza: trikitixa osasuntsu dago

Euskal kantugintza atalean trikitixari begira jartzen gara Maixa Lizarribarrekin. Gaurkoan, disko berrienak ekarri dizkigu; Huntza eta Maider Zabalegiren berriez gainera Kepa Junkera & Sorgiñak eta Itxaso Elizagoien.

Loading player...
|27/03/2017
Aide Korrika, Bizi ganoraz, Euskalakari...Korrikaren fonoteka

Korrikako zein kantu aukeratuko zenuke? Izan ere, doinu eta letra ugari ditu Korrikak, edizio bakoitzeko kantu bat. 1978ko lehen edizio hartatik gaur arteko kantuen errepasoa egin dugu, lehen eta azken kantuetako egileekin hitz eginez, Xabier Amuriza eta Xabi Zabalarekin.

Loading player...
Página 47/ 91