Aitzol Aramaio zenak maiz erabili ohi zuen esaldiari eta haren filosofiari tiraka antolatu dute hirugarren aldiz Marabilli jaialdia Ondarrun. Gaur hasi eta igandea bitarte gogoan izango dute zinemagile zena. Baina heriotza gogoratzearekin batera bizitza ere ospatuko dute Aramaiok gustoko zituen zinema, musika, argazkia eta bestelako sorkuntzak oinarri hartuta. Txomin Larrinagak eman dizkigu xehetasunak.
Le plus lu