Ariane KAMIO|GARA|DURANGO
Aita hil edo nork bere parte bat hil; erreleboa, baldin bada, trantsizionala da

Euskal kulturan transmisiorik ez dago. Ez larritu. Ez du horrek esan nahi belaunaldi zaharretatik etorritako erreleboak etenik izan duenik. Baina lekukoa, atletismoko lasterketetan bezala, ez dute bere horretan jaso Joseba B. Lenoir, Danele Sarriugarte, Miren Amuriza eta Hedoi Etxartek. Ikasi dute beraien aurrekoetatik eta erreferentziak izan dituzte, baina lekukotza trantsizionala da gertatzen ari dena eta sortzaile berriek beren leku propioan jardun nahi dute.

Amalur ARTOLA|07/12/2015
‘Ametsen liburua’ arrakasta izaten ari da Durangoko Azokan

Astero argitaletxeko ordezkariak gustura agertu dira ‘Ametsen liburua’ Durangoko Azokan izaten ari den oihartzunarekin. Bisitariek interesez behatzen dituzte orrialdeak, asko dira berariaz argitalpenaren bila datozenak eta beste asko, standetik pasa ostean, sei kilo eta erdiko liburutzarra besapean dutela etxeratzen direnak. Gaur goizean aurkeztu dute Durangon.

Irati JIMENEZ|07/12/2015
Ariane KAMIO|GARA
Kultur nahia + merkatuaren legea = ekonomia sentimentala

Kultur politikaz eta kultur eragiletzaz, etxe barrukoaz, Olatz Osa eta Anjel Lertxundi. Elkar argitaletxeko arduraduna bata, idazlearen mugetan kokatutakoa bestea. Industria, ekonomia eta merkatua batetik, printzipioak, kulturaren biziraupena eta merkatu menpekotasunetik ihesa bestetik. Alderdi politikoak eta herrigintza, azken hamarkadetako hauspo bibratzaileena. Zifrak eta letrak, zenbakiak eta notak, norantz doan bideragarritasun desiratua.

Maider IANTZI|GARA
EUSKALDUN IZATEAREN KORAPILOA ASKATZEN LAGUNTZEN DUEN POESIA

EKUATORERA AILEGATU DA DURANGOKO AZOKA, BIDAIDE PILA BATEKIN. LEIHO GUZTIETATIK SARTZEN DEN EGUZKIA GIRO POZGARRIAREN ISLA DA. BARNERA GAITEZEN, ORAINGOAN EDITOREEN ESKUTIK.

NAIZ|06/12/2015
Euskaldunon Egunkariaren sorrera gogoan izan dute azokan

Hirugarren eguna martxan da Durangoko Azokan eta ekitaldiz beterik dator. Euskaldunon Egunkaria sortu zenetik 25 urte bete direla gogoan izan dute Irudienean aurkeztu duten dokumentalean.

HARKAITZ CANO|06/12/2015
Ariane KAMIO|GARA
Mende erdiko orube bat: DA!

Durangoko Azoka bada, izan delako da. Berrogeita hamar urteko liburu mardul bat da, binilo historiko digitalizatu bat. Kantu koral bat, biografia kolektibo bat. Rocka da, poesia da. Musika da, eta literatura. Baina zerbait bada, plaza bat da. Mende erdiko orubea.

Ariane KAMIO|GARA
Euskal kultura da elitista, nerbio faltakoa, merituzkoa... eta izango da...

Gogoeten Plaza Durangoko Azokan. Etorkizunaz, gaur. Euskal kulturaren irisgarritasuna, ikusgarritasuna, plaza izateaz eta ez izateaz, Fermin Etxegoien, Eider Rodriguez eta Koldo Almandoz. Musika, literatura eta zinema. Hizkuntzaren pisuaz eta, batez ere, sortzen duen gatazkaz eta gain jartzen dituen galbaheez, ordaindu beharreko bidesariez. Sorkuntza elitista eta jasoa, eta kontsumitzaileek jasotzen dutena, iristen zaiena. Ideiak, gogoetak, asmoak...

Maider IANTZI|GARA
Sinboloa, maitasuna, oparia, lagunak... hori dena da azoka bisitarientzat

Larunbatak jendetza eta lehendabiziko ilara luzeak ekarri ditu. Eguzki berotan familia ugari etorri da haurrekin, kuadrilla aunitz ere bai, gaur eguna luzea baita. Beraientzat Durangoko Azoka zer den galdetu diegu bisitariei.

Page 2/ 5