|2015/10/23
"Kritikatzea sanoa da lortu nahi duzuna zerbait hobetzea bada"

Balak jaurtiz datoz oraingoan ere Bi bala taldeko kideak "Gure eroyak" disko berrian. Letra zorrotzekin eta rock doinuekin bertso rock estilo gisa definituz. Bi emanaldirekin hasi zena hiru urtetara eta bi diskotara luzatu da. Gustora daude baina proiektuak zenbateko bizia izango duen zehaztu gabe "ipurdi azpian goroldiorik ez daukagu eta" adieraziz.

Loading player...
|2015/10/22
Glaukoma eta Bad Sound Systemen "Sua zaintzen" single berria Reggae Fever saioan

Beti bezala, nobedadeak ditugu gurean. Bi single aurkeztu ditugu. Lehenengoa Gipuzkoatik datorkigu, Glaukoma eta Bad Sound Systemek ateratako "Sua zaintzen".

Loading player...
|2015/10/22
Gaur 23h: Glaukoma eta Bad Sound Systemen "Sua zaintzen" single berria Reggae Fever saioan

Gaurkoan, eta beti bezala, nobedadeak ditugu gurean. Bi single aurkeztuko ditugu. Lehenengoa Gipuzkoatik datorkigu, Glaukoma eta Bad Sound Systemek ateratako "Sua zaintzen".

|2015/10/22
Euskal gazteria geroz eta pobreagoa da

Aste honetan jakin dugu, 18 urtetik beherakoen ia %20a pobrezia edo bazterketa arriskuan bizi dela Euskal Herrian. Horiek dira, aste hasieran Gaindegiak jakitera eman zituen datu kezkarriak eta horien inguruan aritu gara gaur, Kalegorrian saioan, Imanol Esnaolarekin.

Loading player...
|2015/10/21
"Nik euskaraz entzun nahi nuen musika"

Hala aitortu digu Asier Aizpuruak gaurko musika proposamenarekin. Inoren ero ni taldearen ibilbidea errepasatu dugu euren zenbait kantu ere entzunez. Duela hamaika urte lehen diskoa kaleratu bazuten ere momenturik onenean orain daudela adierazi digu Bukowskiko kamareroak.

Loading player...
|2015/10/20
Hiphop instrumentala entzuteko parada Revolutionary Grooves saioan

Aste honetako Revolutionary Grooves saioan, Daddy Jeff-en 60 minutuko sesio iraunkorra izan dugu, hiphop instrumentala entzuteko aukera ona.

Loading player...
|2015/10/20
Gaur 23h: Hiphop instrumentala entzuteko parada Revolutionary Grooves saioan

Aste honetako Revolutionary Grooves saioan, Daddy Jeff-en 60 minutuko sesio iraunkorra izango dugu, hiphop instrumentala entzuteko aukera ona.

|2015/10/19
Ameriketako Estatu Batuetako death metalak harrapatu du Burdinola heavy metal irratsaioa.

Nazioarteko berrikuntzen artean, CATTLE DECAPITATION taldearen "The Anthropocene Extinction" diskoa izan dute protagonista. Era berean, Malevolent Creation, Battlecross, Born Of Osiris eta Parkway Drive taldeen berriena eskaini dute.

Loading player...
|2015/10/19
Gaur 23h: Ameriketako Estatu Batuetako death metalak harrapatuko du Burdinola heavy metal irratsaioa.

Nazioarteko berrikuntzen artean, CATTLE DECAPITATION taldearen "The Anthropocene Extinction" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Malevolent Creation, Battlecross, Born Of Osiris eta Parkway Drive taldeen berriena eskainiko dute.

|2015/10/19
Hace 30 años la represión contra Jarrai era portada en Egin

Al igual que hacemos todas las semanas, el periodista Iñaki Altuna nos ayuda a repasar los convulsos años 80 en Euskal Herria.

Loading player...
Orria 455/ 458