|2016/03/01
23:00etan: afro-funk eta afro-beat doinuak izango dira Revolutionary Grooves irratsaioan (aurrerapena)

Aste honetan, revolutionary grooves irratsaioan, afro-funk eta afro-beat doinuak izango dira, artista hauekin:  welele kalanbulu & sa tribu, makelele, lokonon andré, les volcans, mikaple godpenklo, stele beatutah, akeeb kareem, super black borgs, awanare, flamengo global, carlos alberto glroblal, papete, ponteio.

|2016/03/01
Euskarazko thrash metal belaunaldi berria izan dugu Burdinola heavy metal irratsaioan

Aurretik, nazioarteko nobedadeen artean, Finlandiako OMNIUM GATHETUM taldearen "Grey Heavens" diskoa izan dute protagonista.

Loading player...
|2016/02/29
23:00etan: euskarazko thrash metal belaunaldi berria izango dugu Burdinola heavy metal irratsaioan (aurrerapena)

Aurretik, nazioarteko nobedadeen artean, Finlandiako OMNIUM GATHETUM taldearen "Grey Heavens" diskoa izango dute protagonista. Horrekin batera, The Unguided, Textures, Varg eta Barbarian Prophecies banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, HILOTZ gipuzkoarren "Giza Ankerkeria" diskoa nabarmenduko dute, Ankhar eta Late To Scream taldeen doinu berriekin batera.

|2016/02/29
Joy Harjo, natibo amerikarren ekintzaile

Literatur proposamenetan Joy Harjo poeta, musikari eta ekintzailea ekarri digu Danele Sarriugartek. Natibo amerikarren kulturaren eta eskuibdeen defentsan lan eskerga egindakoa da Harjo, bere lanetan ikus daiteken bezala. Zenbait adibide ekarri dizkigu Sarriugartek.

Loading player...
|2016/02/29
Ekaitz Astiz (Goienetxe Anaiak): “Jarrerak eta zuzenekoek hartuko dute garrantzia lan berrian”

Rap elektroniko doinuekin dator Goienetxe Anaiak taldea “Lekuz estu” bere azken lanarekin. ZKHren hitz eta rapeoak DJ Biguriren estilo ezberdinetako baseekin nahasiz sortutako emaitza da. Etxean egindako lana da eta euren web orritik jaitsi daitekeena, batik bat, zuzenekoetarako prestatu duten lana. Ekaitz Astiz abeslariak eta taldeko letra egileak eman dizkigu xehetasunak. A capella ere kantatu digu letra bat. Eskerrik asko!

Loading player...
|2016/02/29

Lou Topet laukote zarauztarrak bigarren lana grabatzen dihardu, eta gurean gaur bi taldekide: Oier Aranzabal eta Oihan Larrañaga. “Abesti bat gutxiago” da bigarren diskoa, hamar bertsioz osatuta, baina diskoak liburua izango du alboan. Oraingoan, Harkaitz Canok ingelerazko bertsioak hartu eta euskararen propietatetara ekarri ditu. Bertsioak badira ere, Lou Topetek bere estilo eta ukituarekin abesti berri bilakatu ditu.

Loading player...
|2016/02/29
"Arima" bere baitan daraman Jon Gurrutxaga

Arima Beltzak taldean ezagutu genuen Jon Gurrutxaga elgoibartarra bateria eta kantuan aldiberean lehenik eta ahotsari nagusitasuna emanez ondoren.  Andrakan taldean, Keu Agirretxerekin UEk proiektuan edota Jon & Sugramas bakarkoan ezagutu dugu ondoren eta orain, izen propioarekin dator. “Hitz lauz” diskoa kaleratu zuen udazkenean Jon Gurrutxagak; blues, funk, folk eta rock doinuak uztartzen dituen lana. Gurean izan dugu gaur, gitarrak hartuta etorri zaigu eta disko berriko hiru kantu ere jo dizkigu zuzenean. Arima Beltzak taldeko arimak bertan jarraitzen duela aitortu digu. Plazerra izan da.

Loading player...
|2016/02/29
La jodedera zuzenan

Kantuan eta dantzan agurtu dugu gaur Kalegorrian saioa. Gure herriko txoko bat baino gehiagotan jendea dantzan eta gerri buelta mugimenduan jarri dituen euskal kubatar doinuak izan ditugu. La Jodedera taldeko Jon Txorromorro, Jon Oiartzun “Jomes”, Mandi Cienfuegos eta Oscar La Habana taldekideak gerturatu zaizkigu istrumentuak hartuta. Udazkenean kaleratuko duten diskoko hainbat kantu jo dizkigute eta tertulian aritu gara beraiekin. Bejondeizuela!

Loading player...
|2016/02/29
Lou Topet: “Liburu batekin bertsiogintza hausnartuko dugu”

Lou Topet laukote zarauztarrak bigarren lana grabatzen dihardu, eta gurean gaur bi taldekide: Oier Aranzabal eta Oihan Larrañaga. “Abesti bat gutxiago” da bigarren diskoa, hamar bertsioz osatuta, baina diskoak liburua izango du alboan. Oraingoan, Harkaitz Canok ingelerazko bertsioak hartu eta euskararen propietatetara ekarri ditu. Bertsioak badira ere, Lou Topetek bere estilo eta ukituarekin abesti berri bilakatu ditu. Crowfoundingarekin lortutako diskoa urria aldera aurkeztuko dute, eta ondoren noski Euskal Herrian entzuteko aukera izango da.

Loading player...
|2016/02/29
“Protesta ahotsa” akustikoan

Mikel Karton musikari donostiarrak 2010ean ekin zion bakarkako bideari eta horren emaitza da orain hilabete kaleratutako “Protesta Ahotsa” diskoa. 13 kantuz osatutako diskoa Zaldibiko Haizetxe baserrian grabatu zuen Beñat Antxustegi musikariaren laguntzaz. Bertako zenbait kantu jo dizkigu zuzenean.

Loading player...
Orria 435/ 458