|2016/11/17
23:00etan: asteburu honetan Donostian ospatuko den Feel the Rhythm jaialdia hizketagai Reggae Fever irratsaioan

Asteburu honetan Donostiako Eiger Edaritegian, Reggae Got Soul kolektiboaren "Feel the Rhythm" Reggae eta Soul Weekender-a ospatuko da eta hori izango da gure hizketagai nagusia gaurko saioan. Jaialdiari buruzko infoa jaso eta bertan egongo diren musika jartzaileen abestiak entzuteko parada izango dugu. Tartean esklusibaren bat entzuteko aukera ere izango da. Amaitzeko sortu berri den "Iruñerria Jamaika Clash" kolektiboaren komunikatua irakurriko dugu.

|2016/11/17
"Amets Nagusia, Ametsa jai bihurtu zen" dokumentala ikusgai dago jada

Aurreko asteartean, Bilboko Konpartsek eta Bilboko Udalak “Amets Nagusia, Ametsa jai bihurtu zen” dokumentalaren aurkezpena egin zuten Bilboko Arriaga Antzokian. Dokumentala Bilboko Konpartsek zuzendu eta ekoitzi dute eta Aste Nagusiaren hastapenak jasotzen ditu.

Loading player...
|2016/11/16
Zer eragina izango du Donald Trumpen gobernuak klima aldaketaren aurkako borrokan?

Hamabostean behin egiten dugun moduan, klima aldaketaren gaia hartu dugu hizpide Kalegorrian saioan Unai Pacual BC3 (Basque Centre for Climate Change) ikerketa taldeko zientzialariarekin. Gaur zehazki, ondorengo galderari erantzuten saiatu da Pascual: Zer nolako eragina izango du Donald Trumpen gobernuak klima aldaketaren aurkako borrokan?

Loading player...
|2016/11/16
Hiphop eta soul berriaren doinuak izan dira Revolutionary Grooves saioan

Hiphop eta soul berriaren doinuak izan ditugu entzugai, entzuleen eskariekin batera. Artista hauek entzuteko parada izan da: Dwele, DJ Spinna, Erick Jermon, Freddie Joachim, Robert Glasper, Madlib, Miles Bonny, Freddie Joachim,

Loading player...
|2016/11/15
Gaur 23h: Hiphop eta soul berriaren doinuak izango dira Revolutionary Grooves saioan

Hiphop eta soul berriaren doinuak izango ditugu entzugai, entzuleen eskariekin batera. Artista hauek entzuteko parada izango da: Dwele, DJ Spinna, Erick Jermon, Freddie Joachim, Robert Glasper, Madlib, Miles Bonny, Freddie Joachim,

|2016/11/15
"Nerabezarora itzultzen ari naiz"

Joseba Tapia esan eta burura datorkigun istrumentua trikitixa da. Imaginarioa berritu beharrean gaude ordea, zeren gitarra elektrikoa hartuta dator Joseba Tapia & Besamotzak bere proiektu berrian. Tapiaren ibilbide oparoko hainbat kantu hautatu eta zuzenekoak eskaintzen ari dira, ostiral honetan Egiako Bukowskin dugu hitzordua info7 irratiaren urteurren jaialdian.

Loading player...
|2016/11/15
Munduko txoko ezberdinetako power metal doinuak jaso ditu Burdinola heavy metal programak

Nazioarteko nobedadeen artean, Titanium poloniarren "Atomic Thunder 22" diskoa izan ditute protagonista. Bestalde, Veonity, Theocracy, Symphonity eta Wardrum banden berriena eskaini dute.

Loading player...
|2016/11/14
Gaur 23h: Munduko txoko ezberdinetako power metal doinuak jasoko ditu Burdinola heavy metal programak

Titanium poloniarren "Atomic Thunder 22" diskoa izango ditute protagonista. Bestalde, Veonity, Theocracy, Symphonity eta Wardrum banden berriena eskainiko dute.

|2016/11/14
Esto es lo que decía el PSE sobre las ikastolas hace 30 años

Al igual que hacemos todas las semanas, el periodista Iñaki Altuna nos ayuda a repasar los convulsos años 80 en Euskal Herria. Un repaso que como siempre lo realizamos con la ayuda de nuestra hemeroteca y en concreto, con las ediciones del periódico Egin de aquella época.

Loading player...
|2016/11/11
Begirada xaloa

"Geroarte" esanez dator Bide Ertzean taldea Zutaz kantatzeko liburu-CDarekin. Hemezortzi urteko ibilbidearen erakusgarri den liburua idatzi du Jon Eskisabel kazetariak, eta liburu barruan hamalau kantuz osatutako CDa dator. Emanaldi gutxi batzuk eskainiko dituzte abenduan. Taldeak egindako ekarpenaz hitz egin dugu Eskisabel eta Imanol Ubedarekin.

Loading player...
Orria 414/ 458