|2016/01/18
23:00etan: Euskal Herriko heavy metal diskoen txanda Burdinola irratsaioan. (Aurrerapena)

2015ean gurean argitaratu diren lan esanguratsuenak aukeratuko ditu Burdinola irratsaioak. 80 erreferentzia baino gehiago atera ziren iaz, eta onenak nabarmenduko dituzte. Alegia, gehiegin gustatu zaizkienak. Hitzordua 23:00etan.

|2016/01/16
Negu giroa alaitzeko, besteak beste Pablo  Sarasateren Jota Navarra kantua entzungai.

Maite Idirin sopranoaren eskutik; Johannes Brahms, Gioacchino Rossini, Maria Callas, Mozart eta Maurice Ravel konpositoreen obrak entzun ditugu. Bukatzeko, astero bezala, zinemari tartea egin dio, gaurkoan Harry Potter filmako soinu banda entzuteko parada izan dugu.

Loading player...
|2016/01/15
The Specials taldearen monografikoa Reggae Fever irratsaioan

Urte bukaerak John Bradbury, The Special taldeko bateristaren heriotza ekarri digu eta urtea hasteko modurik onena bere figurari eta bere taldeari omenaldi bat egitea izango zela uste dugu. Pentsatu eta egin.

Loading player...
|2016/01/14
23:00etan: The Specials taldearen monografikoa Reggae Fever irratsaioan. Aurrerapena.

Urte bukaerak John Bradbury, The Special taldeko bateristaren heriotza ekarri digu eta urtea hasteko modurik onena bere figurari eta bere taldeari omenaldi bat egitea izango zela uste dugu. Pentsatu eta egin. Gaurko saioa The Specials taldeari buruzko monografikoa izango da. Taldearen diska eta singleak entzungo ditugu. Ez dira faltako asteko klasikoa eta astebururako planak. Gozatu Reggae Fever!!!

|2016/01/13
Soul funky eta boogaloo doinuak izan ditugu Revolutionary Grooves irratsaioan.

Aste honetako Revolutionary Grooves irratsaioan, soul funky eta boogaloo doinuak izan ditugu, artista hauekin:

Loading player...
|2016/01/12
23:00etan: soul funky eta boogaloo doinuak Revolutionary Grooves irratsaioan. Aurrerapena.

Gaurko Revolutionary Grooves irratsaioan, soul funky eta boogaloo doinuak izanen ditugu, artista hauekin: Maceo parker, miles davis, james brown, joe cuba sextet, tito puente, copacabana, celia cruz, willie rosario, jhonny colon etab...

|2016/01/12
2015eko nazioarteko heavy metal disko esanguratsuenak aukeratu ditu Burdinola irratsaioak.

Urtero ateratzen diren onenen zerrendei kasu askorik egin gabe, programan nabarmendu diren lana izan dira protagonistak. Onenak baino, gehien gustatu zaizkienak.

Loading player...
|2016/01/11
23:00etan: 2015eko nazioarteko heavy metal disko esanguratsuenak aukeratuko ditu Burdinola irratsaioak. Aurrerapena

Urtero ateratzen diren onenen zerrendei kasu askorik egin gabe, programan nabarmendu diren lana izango dira protagonistak. Onenak baino, gehien gustatu zaizkienak. Zeintzuk diren? Horretarako, entzun saioa 23:00etatik aurrera.

|2016/01/09
Xolomo Gangsta: Norzzone eta Krimenesku

Gaurkoan Norzzone eta Krimenesku, bertako rap abesleak etorri zaizkigu bixitan. Ez da lehenengo aldia xolomora etortzen direla, eta sumatzen da you know. Beraien lan berri eta ez horren berritaz hitzegin degu eta noski entzun ditugu saioan.

Loading player...
|2016/01/08
00:00etan: Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika Xolomo Gangsta saioan

Gaurkoan Norzzone eta Krimenesku, bertako rap abesleak etorri zaizkigu bixitan. Ez da lehenengo aldia xolomora etortzen direla, eta sumatzen da you know. Beraien lan berri eta ez horren berritaz hitzegin degu eta noski entzun ditugu saioan.

Orria 76/ 87