NAIZ|IRUÑEA|2017/04/05|0 iruzkin
2.500 kilometro eta gero, Iruñeko Sarasate pasealekuan egingo zaio ongi etorria Korrikaren lekukoari

Beste edozein herri edo hirik baino gehiagotan hartu du Korrikaren hasiera edo amaiera Iruñeak, eta 20. edizio honetan ere bertan amaituko du 2.500 kilometro baino gehiagoko ibilbidea. Zehazki, Sarasate pasealekuko Foruen monumentuan. Honen ostean jaiak hiria hartuko du, musika, azokak eta baita bertso-bazkari batekin ere.

Oihana Llorente|2017/04/05
Munduko zoro zoragarriak

Adio esan digu Korrikak. Euskal Herriko erreka, lautada, mendi eta hiriak zeharkatuta Iruñean aurkitu du helmuga inoiz izan den Korrika jendetsu eta luzeenak. Euskararen aldeko ekimenaren oinkaden oihartzuna ozen entzun da nazioartean. Izan ere, mugak gainditu eta non-nahi aurkitu ditugu Korrikaren ahizpa txikiak.

NAIZ|2017/04/05|0 iruzkin
Gipuzkoa igarota, Bizkaian murgildu da Korrika

Asteazkenarekin batera iritsi da Korrika Bizkaiara, eta bertan eman du egun osoa. Ekialdetik mendebalderuntz, lagun ugari batu da lehen ordutik lasterketari harrera egiteko. 20. Korrikaren ibilbide erdia beteta, antolakuntza «pozik» dago izaten ari den «arrakasta» ikusita.

Oihana Llorente|GARA
Oihane LARRETXEA|GARA
Zubiak gainditzeko, euskara

Zoro zoragarriak direla dioenik badago; zer egiten duten oso ondo dakitela esango nuke nik, ordea. Hernanitik Errenteriaraino etenik gabe korrika egin duten gazteak, gurpildun aulkian animatu diren lagunak... eta Lapurdi eta Gipuzkoa batu dituen ordezkaritza zabala. Zubiak gainditu eta desagerrarazi.

MEDIABASK|2017/04/04|0 iruzkin

VIDEO - Originaire de Saint-Michel, Stéphane Etchegaray "Etxe" a appris l'euskara en travaillant en tant qu'objecteur de conscience. 

Asier BURGALETA | Maite BIDARTE | Ion TELLERIA|2017/04/04

(#Korrika-ren istorio #batzuk: 2) Ezaguna da aspaldian Ipar Euskal Herrian bere kazetari lanagatik, denean ikusi genuen asko ez dela bere argazkia, Luhuson bakearen artisauen atxiloketan. Eihelarrearra bera, familian euskara aspaldian galdua zen eta gaztetan berreskuratu zuen ‘Etxe‘-k, frantziar armadara soldaduska egitera joateko deia iritsi zitzaionean, kontzientzia-objektore egin eta Irulegiko irratian bete baizuen ordaina.

NAIZ|2017/04/04
Gipuzkoan murgildu da Korrika, Hendaian sartu-irtena eginda

Nafarroari «larunbat arte» esan eta gero, Korrika Gipuzkoan murgildu da. Tolosaldea eta Oarsoaldea igarota, Hendaian sartu-irten bat egin du, arratsaldean Donostiara iritsi baino lehenago. Giro ederrean, jendetza bildu da Gipuzkoako hiriburuan.

Gotzon ARANBURU|GARA
Urteak bai bizkarrean, baina petoa jantzi eta... Dinokorrika!

Lehenengoa Korrika izan zen, adjetiborik gabea. Ondoren Korrika Txikia iritsi zen. Eta orain zirkulua itxi da, Dinokorrikarekin. Urteak bai bizkarrean, baina euskal gogoa ere bai, eta lasterka irten dira aitona-amona hernaniarrak.

Jean-Louis DAVANT|GARA
Orria 3/ 9