|2018/12/05
Zortzigarren estudioko lana atera berri du Gatibuk: 'Azken Indioak'

Hitzetan aldaketak nabarituko ditugula aurreratu du Haimar Arejita gitarristak, gehiago hausnartzera eramango gaituzten letrak. Kantuen izaera alai eta bizia galdu gabe betiere. Oraingoan AEBtara jo dute diskoa grabatzera, esperientzia berri baten bila.

Loading player...
|2018/12/05
Erraia zigilu propioa osatu eta sormen plazara etorri dira

Erraia zigilua Gasteizen aurten sortutako batze lana da. Euren lanen zabalkudean eta autoedizioa bide duten taldeen indar batuketa. Durangoko Azokan lehenengoz jarri dute mahaia. Izaki Gardenak, Joseba B.Lenoir eta Montauk taldeek osatzen dute Erraia. Montauk taldeko Beñat Goitiak eman dizkigu zigilua sortzearen arrazoiak.

Loading player...
|2018/12/05
Txakur Gorria sormen kolektibokoek gogorik eta ilusiorik ez dute falta

Azken bi urteotan erakusmahaia jarri eta aurten ere ez dute hutsik egin Txakur Gorria sormen kolektiboko lagunek. Aurten gainera protagonismo berezia hartu dute, kartela bera eurek egin dutelako. Nerea  Ibarzabal, Mariñe Arbeo, Ane Labaka eta Malen Amenabar dira kolektiboko kide. Amenabar etorri da hedabideon txokora.

Loading player...
|2018/12/05
Aniztasuna Durangoko Azokaren zortzi guneetan

Bost eguneko iraupena izango du Durangoko Azokak aurten ere. Aniztasuna nabarmendu dute antolatzaileek. Aniztasunaren islada egun azoka osatzen duten zortzi guneetan ikus eta entzun dezakegu. Ahotseneako Unai Pelaio, Plateruenako Ihintza Orbegozo eta Kabiako Gorka Julio arduradunak elkartu ditugu. Azokaren eta euskal kulturaren trasmisioaz, zein euren guneen funtsaz mintzatu gara.

Loading player...
|2018/12/04
[Tertulia] Andaluziako hauteskunde emaitzak, Skolae eta Euskaraldia

Mikel Jauregik eta Zigor Etxeburuak Andaluziako hauteskunde emaitzak aztertu eta horrek Espainiar Estatuko Gobernuari zein panorama politikoari zertan eragiten dioten iritzi dute. Bestetik, Nafarroako eskuineko oposizioak Skolae hezkuntza programaren kontra hartutako jarrera aztertu dute. Azkenik, gaur Euskaraldia amaitu eta 12. eguna izaki, egun hauetako sentsazioez jardun dute.

Loading player...
|2018/12/04
Pola Salabarrieta, askatasunaren prezioa

Euskal jatorriko Pola Salaberrieta Kolonbiako independentziaren ikurretako bat da. Bere omenez, fusilatu zuten eguna, azaroak 14 Kolonbiako emakumeen eguna da. Abertzale eta Kolonbiako independentzia zale sutsua, matxinatuen aldeko informazioa jaso eta ezkutuko sareetan banatzen aritu zen besteak beste.

Loading player...
|2018/12/04
«En Andalucía hace falta un proyecto que represente a la izquierda rupturista»

Hemos valorado el escenario político postelectoral en Andalucía con Nestor Salvador, secretario de coordinación del sindicato SAT. Explica que «en diferentes ciudades de Andalucía va a haber una respuesta del movimiento antifascista» y recuerda que «Santiago Abascal y VOX vienen del PP. Esa extrema derecha estaba ahí». El representante del SAT afirma que «Adelante Andalucía no planteó una oposición al régimen del PSOE» y que «mucha gente ha vislumbrado una opción de cambio en Vox y Ciudadanos».

Loading player...
|2018/12/03
«Gu eta horiek ez, denok. Desberdinak gara eta hor dago aberastasuna»

Euskararen nazioarteko eguna izateaz gain, gaur aniztasun funtzionalen nazioarteko eguna ere bada. Kirol egokituen Gipuzkoako federaziora jo dugu Bizipozaren laguntzarekin. Amaia Elizondok esan digunez, guztiok ditugu gaitasun eta ezgaitasun ezberdinak. Konnotazio negatiboak albo batera utzi eta aniztasun funtzionala duten pertsonek gainerako herritarren aukera berdinez gozatzeko aukera sustatzen dute, kirolaren bidez.

Loading player...
|2018/12/03
'Akelarre Sorta', 70.hamarkadan Euskal Herria dantzan jartzeko sortutako diskoa

Euskal Kantugintzaren baitako bere azken atala egin du gurean Andoni Tolosa 'Morauk'. Agurrean oinarrituz, Oskarbi, Soroak, Enarak, Estitxu eta Daikiris, Atahualpa Yupanki... eta ezustekoren bat ere entzun dugu Tolosarekin. Esaterako, 'Herri Gogoa' disketxekoak AEBtara joan eta William S. Fischer musikariarekin hain ezagunak diren 'Gurea Da' edota 'Euskaldunak Gara' kantuak, garaian modan jartzen ari ziren musika dantzagarrietara eraman zituzten.

Loading player...
|2018/12/03
«Euskaraldiak sekulako ondorea utzi du hurrengo hilabete eta urteetarako»

Kike Amonarriz soziolinguistarekin izan gara gaur goizean «Euskaraldia, 11 egun euskaraz» ekimenari amaiera jarriko zaion Euskararen Nazioarteko Egun honetan. Ariketa soziala amaitzear dela Amonarrizen sentsazioa «oso, oso ona» da, bai parte hartzaileen kopuruagatik, baita euskararen inguruko egiturarik ez zegoen leku askotan sortu egin direlako ere. Orohar, «leku dexentetan entzun det egun hauetan ez zutela sekula ikusi horrenbeste jende bilduta eta lanean euskararen inguruko egitasmo batean».

Loading player...
Orria 5/ 429