|2016/09/16
Fresneseko errezeta: espagetiak barazkiekin

Gure sukaldaritza tartean espetxeko errezeta bat ekarri digu gaur Iñigo Elizegi preso politiko ohiak. Ia hamabi urte egin ditu espetxean, Fresnes eta Saint Maur-en. Hasieran sukaldatzeko surik ez eta ondoren bai. Espetxeko zein sukaldeko kontuak aipatu ditugu berarekin.

Loading player...
|2016/09/16
"El PNV es el principal responsable de una hipocresía social inaceptable"

Decenas de personas se concentraron ayer en Zabalgana para tratar de impedir el desahucio de Anastasia, una mujer con tres hijos que vivía en un piso de alquiler protegido. La Ertzaintza y la Policía Local de Gasteiz se encargaron de echar a Anastasia de su hogar. Hacemos una valoración con Arturo Val de Kaleratzeak Stop Araba.

Loading player...
|2016/09/16
“LABk bere emaitzak hobetuko ditu datozen hauteskunde sindikaletan ipar Euskal Herrian”

Abenduan hauteskunde sindikalak izango dira ipar Euskal Herriko enpresa txikietan, baina oraindik ez dago argi LABk aurkeztu ahal izango ote duen edo ez. Kontua da, sindikatu abertzaleari hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea urratzen dion prozedura abiatu zuela ekainean CGT sindikatuak eta orain, LABk erabaki horren kontrako helegitea aurkeztu duela.

Loading player...
|2016/09/15
Zer nolako irudia bilatzen dute alderdiek?

Asteko argazkiak atala itzuli da gurera eta gaur hauteskunde kanpainari begira jarri gara Jagoba Manterola Argazkipresseko argazkilariarekin. PSEren bideoa edota EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos ematen ari diren irudia, nolakoa da? Zer bilatzen dute?

Loading player...
|2016/09/15
"Madrilen Bob Esponja larregi daude agintzen"

Astorroxa umore tartera batu zaigu Onintza Enbeita eta lehen kolaborazioan marrazki bizidunen azterketa osatua egin digu. Argi du ez duela umerik izango, gero marrazki bizidunekin tontotu egiten dituztelako. Bob Esponja eta Doraemon jarri dizkigu adibidetzat.

Loading player...
|2016/09/14
El txiringito canalla: Un nuevo espacio para destapar el “oasis” vasco

Hoy hemos estrenado un nuevo espacio radiofónico en Kalegorrian que lleva por titulo “El txiringito canalla”. Un espacio en el que contaremos con la ayuda del escritor y analísta político Igor Meltxor, autor de “Gestión a la vasca” o “Historia del abertzalismo virtual”, entre otras publicaciones.

Loading player...
|2016/09/13
Bost hamarkada euskalduntzea efektibo egiten

Irailaren 1etik martxan da AEKren matrikulazio kanpaina %100 afektiboa lelopean. Urrian hasiko dituzte mota guztietako ikastaro eta eskolak helduentzat. Jakes Bortairuk eta Oscar Elizburuk eman dizkigute xehetasunak.

Loading player...
|2016/09/13
Bakardadea arazo sozial?

Iñaki Segurolaren iritzi artikulo batetik tiraka elkartu ditugu mahaiaren bueltan Goizeder Taberna eta Amagoia Mujika bakardadeaz hausnartzen. Hautatua ez den bakardadea gure jendarteko arazo sozial bihurtu al da? Jolas birtualek (Pokemon go) eta sare sozialek zer eragin dute? Bakarrik egoten ere ikasi behar dugu?

Loading player...
|2016/09/12
Zapia, burkinia, takoiak, gona motza...bakoitzak nahi duen erara

Uda honetan jo puntuan jarri diren emakume musulmanei eta burkiniari begira jarri gara bi lagunekin. Hajar Samadi gizarte ekintzailea eta EAEko Bidaya emakume musulmanen elkarteko kidea batetik, eta Amelia Barquin Mondragon unibertsitateko irakasle eta genero gaietan aditua bestetik.

Loading player...
|2016/09/09
Euskarazko eta kalitatezko hezkuntza, zein dira gure erreferentziak?

Tertulian batu ditugu Ixabel Etxeberria eta Marisa Barrena ikasturte hasiera honetan ikastetxeetara begira jartzeko. Biak irakasleak ofizioz, eta pedagogia aldetik ditugun erreferentziak aipatu ditugu. Ikasturte honetako alde baikorrak (D ereduaren zabalpena, Seaskaren matrikulazioa) zein ezkorrak (erreformak) aztertu ditugu.

Loading player...
Orria 126/ 178