|2016/01/09
Mirentxin, dispertsio kilometroak elkartasun kilometro bihurtuz

Aurten ere Mirentxineko furgonetek ireki dute bidea manifestazioak aurrera egin ahal izateko.  Almeriako furgonetan topatu ditugu bi nafar topatu ditugu. Furgoneta berria da, baina hala ere baditu kilometro aunitz. Aurrekoak, 500.000 kilometro zituen, 2000 kilometro astebururo. Gaur ez dute bidaiarik egin baina, dispertsio kilometroak, aldarrikapen eta elkartasun kilometro bihurtu dira gaur Bilboko kale nagusietan.

Loading player...
|2016/01/09
Gemma Zabaleta [PSE]  "Madrileko hurrengo Gobernuak agenda politikoan izan beharko luke espetxe politika"

PSEko Gemma Zabaletak ere giza eskubideen alde egin du gaur Bilbon. "Espetxe-politika zigor bikoitza da. Presoentzako  eta senideentzako. Onartezina da eta jasanezina" esan digu. "Madrileko hurrengo Gobernuak agenda politikoan izan beharko luke espetxe politika" gaineratu du, eta nabarmendu du ezkerreko Gobernu batekin errezagoa litzatekela. Euskal Herriko alderdi guztien arteko adostasuna behar dela esan du, eta behin indarrak batuta Madrilera joan.

 

Loading player...
|2016/01/09
Miren Zabaleta "determinazioz jokatzen denean, ez dago mugiezina den harririk"

Berezia gaurko eguna Miren Zabaletarentzat, askatasuna berreskuratu berri, gaurko manifestazioa ez du espetxetik bizitu. "Azkeneko urtetan banderola bat izan naiz, aurten, gorputzez hemen nago" esan du. Madrileko eta Pariseko inmobilismoaz galdetuta, argi esan digu, herri batek determinazioz jokatzen badu, ez dagoela mugiezina den harririk.

Loading player...
|2016/01/09
Rosa Rodero (víctima de ETA) "Ya es hora de empezar a hacer algo para la convivencia"

"Si estuviera mi marido, sería el primero que estaría detrás de la pancarta" así nos ha contestado Rosa Rodero al preguntarle sobre la razón de encabezar la manifestación de hoy en Bilbo.  Rosa Rodero quedó viuda en 1993, cuando su marido, Joseba Goikoetxea, sargento de la Ertzaintza, murió en atentado de ETA. "Creo en los derechos humanos" a dicho Rodero "los presos políticos tienen que estar en su lugar de residencia".

 

Loading player...
|2016/01/09
Anna Gabriel (CUP) "Ojalá este año sea el último que vengamos"

En la manifestación, tras la pancarta, hemos encontrado también a Anna Gabriel de las CUP. Hoy es un día histórico en Catalunya, pero aunque ganas no nos han faltado, no le hemos preguntado sobre el pacto entre JuntsxSi y CUP. Le hemos preguntado sobre la política penitenciaria, la dispersión y sobre todo sobre la solidaridad entre Euskal Herria y Catalunya.

Loading player...
|2016/01/09
Colette Capdevielle [PS]: Je peux vous affirmer la volonté de Christiane Taubira de traiter les dossiers des détenus basques

Colette Capdevielle, députée socialiste, a réaffirmé son engagement en faveur de l'application de la loi pour les détenus basques. Elle affirme que la garde des Sceaux, Christiane Taubira, est disposée à traiter les dossiers de ces derniers.

Loading player...
|2016/01/09
Grazi Etxebehere: “Iruditzen zaigu zerbait aldatzen ari dela”

Urtero hartzen du parte euskal preso politikoen aldeko manifestazioan Grazi Etxebehere baxe nafartarrak, egun Ortzaizeko sustengu komiteko kide denak. Hainbatek diote gobernu frantziarra presionatu egiten duela Madrileko gobernuak, gatazkaren konponbideari dagokionez. Honen aurrean, Etxebeherek galdera: “Frantziak ez du bere herrialdean agintzen?”. Edonola, uste du oinarrian zerbait aldatzen ari dela.

Loading player...
|2016/01/09
Janine Beyrie [Senidea]: "Ez dira gure presoak, Euskal Herriaren presoak dira. Denon ardura da"

Euskal preso politikoen senideentzat hitzordu garrantzitsua da urtero urtarrilean egiten den manifestazioa. Lorentxa Beyrie Kanboko preso politikoaren amak aitortu digu urte hasieran urte osorako indarra hartzen dutela. Bagoaz kolektiboak eta beste hainbat eragilek lan handia egin dutela dio eta fruituak jasotzea espero duela. Euskal prso politikoez argi dio, “ez dira gure presoak, Euskal Herriaren presoak dira”.

Loading player...
|2016/01/09
Emilie Martin [Bagoaz]: “Espero dugu Iparraldeko batasuna adibide izatea Hegoaldeko eragileentzat”

Bagoaz kolektiboko bozeramaile Emilie Martinek positiboki baloratu du estatu frantziarrak eta espainiarrak gatazkaren konponbide prozesuan duten jarreraren aurrean Ipar Euskal Herrian lortu den batasuna. Indar politiko ia guztietako ordezkariek babestu dute Baionako manifestazioa, bada, espero du Iparraldean lortu den batasuna Hegoaldeko eragileentzat adibide edo eredu izatea.

Loading player...
|2016/01/09
Jokin Aranalde [Iheslari ohia]: “Gizartea benetan mobilizatzen bada estatuek burua makurtu beharko dute”

Jokin Aranalde iheslari ohi eta Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko kidearen esanetan estatuen blokeoak denbora batez bere horretan jarraituko du. Edonola, uste du euskal gizarteak badakiela benetako bakea lortzeko konponbide egoki bat beharrezkoa dela. Zentzu honetan, presoen eta iheslarien aferan, mobilizazioak indartu egin behar direla uste du.

Loading player...
Orria 169/ 198