Amalur ARTOLA|GARA|BARAKALDO
Urte eta erdiko prestaketa lana, hamabi orduko olatua behar bezala kudeatzeko

Ez da edonolako zeregina BECen lanean dabiltzanek esku artean dutena. Igandean zortzi bertsolari hartuko dituen oholtzaren aurrean 14.600 bertsozale batuko dira eta horiek behar bezala hartzeko bideak jartzen ari dira ehun langile, Jon Agirresarobe «Torrotxo»-ren koordinaziopean. Agindu eta egiaztatze lanen artean, tarte bat hartu du gurekin mintzatzeko.

NAIZ|2017/12/14
Txapelketa Nagusiaren finalari begirako azken oharrak eman ditu Bertsozale Elkarteak

Igandean Barakaldoko BECen izango den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala iristear dagoela, bertaratuko diren milaka lagunei begira azken irizpideak eman ditu Bertsozale Elkarteak.

Amagoia Mujika|2017/12/12
Sebastian Lizasok jantziko dio txapela igandean txapeldunari

Dena prest dago iganderako. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVII. edizioa bidearen amaierara iristen ari da, bidearen tontor nabarmenenera. Barakaldoko BECen 14.600 lagunentzako tokia atonduko du Bertsozale Elkarteak eta beste milaka izango dira finala telebistaz edota Internetez segituko dutenak. Zenbakiek ematen dute hitzorduaren tamaina. Hitzorduaren kolorea, berriz, bertsolarien kontu doa, bertsozaleen aupadaz noski.

|2017/12/04
Aitor Sarriegi: "Azken txapelketa dut, eta saio on bat egin nahiko nuke BECen"

BTN17ko azken finalaurrekoan garaipena lortu zuen Aitor Sarriegik. Bigarren itzulira ongi kokatuta iritsi zen, eta 'beharra' ere sentitzen zuen finalera sailkatzeko. Nahi baino 'narratsago' egin zuela Anaitasunan bertsotan esan digu Sarriegik. Bakarkakoan umoretik heldu zion gaiari, eta 'asmatu' egin zuen. Halaber, ez du bere burua asko estutzeko asmorik, 'ahalik eta tenple onenarekin' iritsi nahiko luke finalera.

Loading player...
|2017/12/04
Unai Agirre: "Banekien aukerak nituela eta opari gisa hartu dut finalean egotea"

Unai Agirrek Barakaldoko finalean kantatuko du, lehen aldiz. Pasaden finalean ez bezala, oraingoan ez da atarian geratu. Anaitasunako saioan presiorik gabe sentitu zela esan digu hernaniarrak. Urduritasuna etorriko zaio finala gerturatu ahala. Orain 'nekea' du gainean, larunbateko saioaren ostean. BECen bere bertsokerak jendea asetuko balu asko poztuko litzatekeela esan du Unai Agirrek. "Miraririk ez dago, egin beharrekoa eginda dago, zertxobait findu behar da orain" nabarmendu du.

Loading player...
Amagoia Mujika|2017/12/02|0 iruzkin
Aitor Sarriegi garaile Iruñeko finalaurrekoan eta Unai Agirre finalera sailkatuta

Iruñeko finalaurrekoaren ostean Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Igor Elortza eta Sustrai Colina izango dira abenduaren 17an Barakaldoko finalean. Aitor Sarriegi izan da garaile Anaitasunan.

NAIZ|2017/12/01
Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa, larunbat honetan Iruñean

Iruñeko Anaitasuna kiroldegiak hartuko du larunbat honetan azken finalaurrek 17:00etatik aurrera. Sarrerak pasa den astean amaitu ziren eta beraz, ez da leihatilik zabalduko. Bertsoa.eus atariari esker, NAIZen bitartez jarraitu ahal izango da zuzenean.

|2017/11/29
Neguarekin bat, hemen da Txapelketitisa!

Espero bezala, #BTN17 kausa nagusi duen Txapelketitisak jota dago Mirari Martiarena. Lau urtetik behin epidemia zabaltzen da Euskal Herrian. Sintoma nagusiak: saioetarako sarrerak gotortutako kaxetan gordetzea, kuadernoa eskuan bertsoen puntuazioak egitea, sare sozialetan iruzkinak etengabe jartzea edota saioetako ateak zabaltzerako han egotea. Baina bada bertsoa gustatzen ez dionik, eta Martiarenak esan digunez antibertso mugimendua aurki hasiko da mobilizazioak egiten.

Loading player...
|2017/11/27
Igor Elortza: "Konplexurik gabe joango naiz BECeko finalera"

Donibane Lohitzuneko kanporaketan oso gustora aritu zen atzo bertsotan Igor Elortza. Hala kontatu digu berak. 710 punturekin gailendu zen durangarra. Iruñeko finalaurrekoan gerta daitekeenaren zain, Barakaldon final on baterako osagaiak egongo direla seguru agertu da Elortza.

Loading player...
NAIZ|2017/11/26
710 punturekin, Igor Elortzak irabazi du Donibane Lohizuneko saioa

710 puntu eskuratu ditu Igor Elortza durangarrak Bertsolari Txapelketa Nagusiaren baitan igande honetan Donibane Lohizunen jokatu den finalaurrekoan. Iruñeko saioa baino ez da falta Barakaldoko BECen abestuko duten finalisten izenak ezagutzeko.

Orria 3/ 7