Ritxi Aizpuru

Musikaren nekeak

Euskaldunok Euskal Herriaren arazo sozialak eta politikoak ulertzeko saioak egiten ditugu gure hurbileko historia sozialak utzi diguna argitzearren. Ikusitakotik ikasiko dugu. Hainbat borroka berreskura ditzakegu, eta memoria lagungarri lakiguke atzera begiratzeak ordea aurrerako urratsetara eramango bagintu. Modu horretan zentzuaren aztarnak ikertu berriro eta jakingo dugu non egin dugun estropezu.

Audio_placeholder

Musikaren nekeak

Loading player...
Talaiatik Ritxi Aizpuru
Talaiatik Ritxi Aizpuru

Dena den, ekimen sozialek eta borroken bilakaerek gure herriaren defentsarekin kudeatzen dira ere bai. Bestela, zer gara (izango gara) Euskal Herririk gabeko euskaldunok?

Josu Larrinaga soziologoak gehienetan ematen dizu aukera berbaldi mamitsuak izateko. Ikerketa soziologikoa ez da estatistika batuketa xume batera laburtzen, nekearen aitortza gutxitan entzungo dugu ezkerreko politikarien ahoan. Baina nekea gainean dugu azken urte luzeetan.

Neke politikoa etorri zaigu bere zama handienarekin, gogogabe  edo gutxirekin. Askotan ez gara gai ere geure buruak animatzeko eta nekearen oinarriak badu bere zama Euskal Herrian eraman diren estrategia politikoekin. Berriro ere, askotan esan ziguten sasi iraultza heltzear zela, sinetsi genuen eta besoak gurutzatu genituen inertziaz. Ibarrako Neke Politikoa taldeak, punk eta hard core melodikoa nahasten ditu, agian ikusi zuen aldarte hori eta, hala eta guztiz ere, soinu primitiboarekin ukabila oraindik estutu daitekeela erakutsi ziguten 2014ko disko digitalean. Hirukoak agertzen du non dituen musika sustraiak, besteak beste, Black Flag, No Fun At All, NOFX. "Herriko egoerari buelta ematera irtengo gara behingoz kalera".