Ritxi Aizpuru|2018/02/13 09:30
Musikaren nekeak

Euskaldunok Euskal Herriaren arazo sozialak eta politikoak ulertzeko saioak egiten ditugu gure hurbileko historia sozialak utzi diguna argitzearren. Ikusitakotik ikasiko dugu. Hainbat borroka berreskura ditzakegu, eta memoria lagungarri lakiguke atzera begiratzeak ordea aurrerako urratsetara eramango bagintu. Modu horretan zentzuaren aztarnak ikertu berriro eta jakingo dugu non egin dugun estropezu.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2018/01/16 09:30
Musikaren iragarpena

Goiari buruz egin zidan aipamena Txema Larrea unibertsitateko irakasle ohiak, eta jantziak. Gurekin zegoen lagunak "eutsi goiari" batekin agurtu ondoren esan zidan kristau adiera dela goiari euste hori. Ez dela zeru geografiko eta klimatikoa. Musikaren igarpenak ez du zerikusirik eguraldiaren iragarpenarekin.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2017/12/05 12:15
Musikaren kontakizunak

Musikaren existentzia plano eta geruza askoren baitan dago. Zein da errelatoa? Nork idazten du errelatoa? Errelatoa edo kontakizuna askotarikoa da, geruzen planoen antzera, existentzia beraren modura. Musika garaikideaz hitz egingo bagenu, entzunaldiak kontaturik, rock-pop esparrua da gehien entzuten dena. Horrekin ez dut esan nahi musika guztia rock-pop terminoekin definitu behar denik.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2017/11/14 11:14
Musikaren autonomiak

Irailaren 30ean zuzenekoa zuten Bartzelonan, Euskal Etxean. Propio jarritako data zen biharamuneko independentzia erreferendumaren eguna aprobetxatzeko, lagunekin egoteko eta taldekide batek kazetari lanak betetzeko. Itziarren Semeak taldeak egutegian estrategikoki aukeratutako kontzertua eman ostean hurrengo eguneko bozketa egingo zen zalantzarekin zeuden, indar zapaltzaileen erantzunaren zain, baina jipoiek ez zuen jendearen alaitasuna zapuztu.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2017/06/29 12:20
Kontratuak

Kontraturik garrantzitsuena bizitzarekin dugun hitzarmena da, norberak bere bizitzarekin egiten duen kontratua, bizialdia nola arautzen duen bizi-proiektua. Kontraturik bizikorrenaren artikulu eta puntuak ez daude idatzita. Oroimenean iltzatura eduki beharko genituzke, baina komenentziaren arabera aldatu ohi ditugu iskin eginez aldez aurretik norberarekin adostutakoarekin.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2017/05/02 12:20
Musikaren hipokanpoak

Kantua ez da inoiz sortua izan bakarrik egoteko, beraz kantuen bakardadeari buruz hitz  egitea kontraesankorra dela esan daiteke. Kantuen melodiek, leloek eta hitzek euren  salneurriak daramatzate atxikirik. Salneurria ez da bakarrik dirua, enigmarekin ere  zerikusia du.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2017/03/30 12:15

"Kantu hau gustuko zuen" esan ohi dugu hil den lagun horretaz gogoratzen garenean. Kantuak bizipenekin eta gertakizunekin lotzen ditugu, testuinguruan kokatzen ditugu, eta horrek sentimenduen eta pentsamenduen esparrura garamatza, lepo.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2017/02/27 13:05

Lerro artean irakurtzea komenigarria da, batez ere esaldiak interpretazio anitzetarako tartea utzi badu letragileak. Artikulu bat idazten denean haren kontzeptua, mamia, hipotesia, esanahia eta helburua argitasunik gabe uztea, artikuluaren porrotaren adierazle gisa interpretatu daiteke. Edo idazleak ez duela jakin nola azaldu bere pentsamendua.

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2017/01/30 12:15

Doktoretzarako idazten diren tesiak askotan liburu bilakatu ohi dira. Bi soziologoen bi tesi argitaratu dira azken hilabeteetan, bi liburuak Euskal Herriko musikaren ingurukoak hain zuzen ere. Alde batetik, Ion Andoni del Amo soziologoak Party & Borroka idatzi du gaztelaniaz, eta bigarren izenburu bezala  "jóvenes, músicas y conflictos en Euskal Herria".

Loading player...
Ritxi Aizpuru|2016/11/14 12:30

Musikaren identifikazioa garbiago ikusiko dugu musika beraren ezaugarriak argi daudenean. Testu egokia melodia gogoraerrazarekin batzen denean, kantua gogoangarri bilakatzeko hurbilago egongo da eta atenporalitatea irabaziko balu, identifikagarriagoa litzateke belaunaldiz belaunaldi.

Loading player...
Orria 1/ 2