|26/02/2016
"Diskoa jendearengana pasatzen den momentua da oraingoa, ederrena"

Zurre aurrekari penalak Anariren bosgarren diskoa barrutik ezagutzeko aukera izan dugu gaur Alberdirekin berarekin. Gustura agertu da momentuarekin eta egindako lanarekin "kantuei eskatzen niena ematera ailatu naiz" esanez. Kantuen letrez, publikoaz edota Angela Davisen bisitaz galdetu diogu.

Loading player...
|26/02/2016
The Titanians Iruñeko taldearen lan berriaren aurkezpena, Reggae Fever irratsaioan

The Melodiansekin hasi dugu gaurko atala, haiek izan baitira Asteko Klasikoa ataleko protagonistak. Ondoren The Titanians talde nafarraren lehen lan luzea entzuteko parada izan dugu. Roots Reggae horrek Donostiara eraman gaitu Tacumah Reggae Banda entzutera. Saioa amaitzeko The Oldians entzun ditugu. Reggae Fever, asteroko Reggae txutea!

Loading player...
|25/02/2016
Angel Unzu & Txuma Murugarren

Sasoi Ilunak taldean aritu ostean bakarkako bideari ekin zion Txuma Murugarrenek eta orain bidaide berriarekin dator bere azken lanean. Angel Unzu gitar jotzailearekin batera kaleratu du “14 abesti eta hamahiru istorio txiki” diskoa. 2000. urtean du jatorria lan honek eta lanak banatuta datoz gainera Unzu eta Murugarren. Azken hau kantuen hitzak idazten aritu da gero kantatzeko eta Unzu berriz, soinuan zentratu da. Uztarketa horren emaitza da kaleratu duten diskoa.

Loading player...
|25/02/2016
Petti: “Iraganeko iluntasuna edertasun bihurtzen saiatzen ari naiz”

Juan Luis Perez “Petti” musikari beratarra disko berria grabatzen ari da. Ekainean kaleratuko du 4-5 abestiz osatutako aurrerapena, urte amaieran lan luzeago bat kaleratzeko. Gurean izan dugu primizian eta disko berriko bi kantu jo dizkigu, Harkaitz Canok idatzitako “Suerteren bluesa” eta “Erramurik gabeko gauak”, azken hau singlea izango dena. Leonard Cohen-en The Partizan kantuaren bertsio zoragarria ere jo digu.

Loading player...
|25/02/2016
Gaur 23:00etan: The Titanians Iruñako taldearen lan berriaren aurkezpena, Reggae Fever irratsaioan

The Melodiansekin hasiko dugu gaurko atala, haiek izango dira Asteko Klasikoa ataleko protagonistak. Ondoren The Titanians talde nafarraren lehen lan luzea entzuteko parada izango degu. Roots Reggae horrek Donostiara eramango gaitu Tacumah Reggae Banda entzutera. 

|24/02/2016
 Juliette Alfonso eta Pauline Junquet

Astearen amaieran musikari, abeslari eta sortzaileak gonbidatzen ditugu gurera euren ibilbidearen berri izan eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Juliette Alfonso eta Pauline Junqueten bixita jaso dugu. Itxasu eta Kanbokoak dira eta 17 eta 20 urte dituzte, hurrenez hurren. Lau hilabete daramatzate elkarrekin jotzen baina ibilbide oparoa somatzen zaie, ahots ederrak dituzte. Mixel Ducau eta Caroline Phillips-en “Eiheralarre” eta Nancy Sinatraren “Bang bang” kantatu dizkigute zuzenean.

|24/02/2016
 Juliette Alfonso eta Pauline Junquet

Astearen amaieran musikari, abeslari eta sortzaileak gonbidatzen ditugu gurera euren ibilbidearen berri izan eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Juliette Alfonso eta Pauline Junqueten bixita jaso dugu. Itxasu eta Kanbokoak dira eta 17 eta 20 urte dituzte, hurrenez hurren. Lau hilabete daramatzate elkarrekin jotzen baina ibilbide oparoa somatzen zaie, ahots ederrak dituzte. Mixel Ducau eta Caroline Phillips-en “Eiheralarre” eta Nancy Sinatraren “Bang bang” kantatu dizkigute zuzenean.

|24/02/2016
Brokenbeats, funky eta house doinuak revolutionary grooves irratsaioan

Brokenbeats, funky eta house doinuak izan dira aste hotenako revolutionary grooves irratsaioan, artista hauek entzun dira:  punky data, urlaub In berlin, groove love, ronie size, dj food, dj spinna, dan the automator, les rythems digitales, back tho the beat, siriusmo, dash...

Loading player...
|23/02/2016
Zuzenekoen tartea eta Masterplan protagonista, Burdinola heavy metal irratsaioan

Gaurkoan urrian estreinatutako sailaren lehen atalera itzuli da Burdinola, eta zuzenekoei eskainitako saioa entzun ahal izan dugu berriro.

Loading player...
|23/02/2016
23:00etan: brokenbeats, funky eta house doinuak revolutionary grooves irratsaioan (aurrerapena)

Brokenbeats, funky eta house doinuak izango dira aste hotenako revolutionary grooves irratsaioan, artista hauek entzungo dira:  punky data, urlaub In berlin, groove love, ronie size, dj food, dj spinna, dan the automator, les rythems digitales, back tho the beat, siriusmo, dash...

Página 439/ 458