|29/02/2016
Maite Larburu (Neighbor): “Itxita zeuden ateak irekitzeko tresnak eman dizkigu musika klasikoak”lasikoak

Musika klasikotik eta zehazki aintzinako musikatik datozen arren, entzuleak beste zerbait topatuko du Neighbor taldearen lehen lanean, Ura Patrikan diskoan. Gitarra eta ahotsa oinarri dituen blues, jazz edota Brasilgo musikaz gozatzeko aukera ematen du gure apalean tarte berezia egin diogun disko honek. Amsterdamen bizi baina estatubatuarra eta euskalduna diren Josh Cheathman eta Maite Larburuk osatzen dute taldea, bikotea. Euskal Herrian dira biak, gaur bertan Leioan kontzertua eskainiko baitute, bihar Pasaian eta etzi Bergaran. Estudiora bixita egin digu Maite Larburuk

Loading player...
|29/02/2016
Koldo Soret (Niña Coyote eta Chico Tornado): “Ohartu gabe San Frantzisko hirian sortu zen proiektu hau”

Inprobisatzen pasatako milaka orduetan jaio zen Niña Coyote eta Chico Tornado taldea. Koldo Soret (Surfin kaos , Utikan, Mugatik, edo Chico boom beste batzuen artean) eta Ursula Strong ek (Zuloak, Las Culebras) osatzen dute taldea. Amaitu dute grabaketa eta datorren astean ekingo diote nahasketari. Hainbat kolaborazio izan dituzte letretan eta euskaraz abestuko dutela aurreratu digu Koldok. San Frantziskotik etorritako 1962ko kitarrarekin egin dute grabaketa, eta taldearen izena ere Atlantikoaren bertze aldetik dator. Hau guztia egi bihurtzeko baina Verkaminen diru bilketa bat jarri dute abian, 4000 euro behar dituzte eta ia-ia lortu dute helburua. Niña Coyote eta Chico Tornado proiektuaren inguruan gehiago jakiteko

Loading player...
|29/02/2016
Anestesia bueltan “Zirkulutik espiralera”

Ia hamarkada bateko isilunearen ostean itzuli da Anestesia taldea. Berriz ere bueltan da Euskal Herriko eszenan hain esanguratsua bilakatu den taldea Zirkulutik espiralera diskoarekin. Mikel Kazalis Anestesia taldeko gitarra eta ahotsarekin hitz egin dugu.

Loading player...
|29/02/2016
Mor More zuzeneko akustikoan

“Izuak eta suak” bere lehen diskoa aurkeztu digu Mor More hirukote zarauztarrak gaur goizean. Andrea Lopetegi eta Jone Azkoaga gitarra akustikoan eta Lierni Atxukarro perkusioan. Zuzenean eta aurrez aurre ikusteko aukera ere izango da bihar, apirilak 25, Zarauzko Zine Modelon eta apirilaren 30ean Oiartzunen. Informazio guztia Hemen topa daiteke.

Loading player...
|29/02/2016
Oskar Estanga hitzarekin jolasean

Oraingoan, bertsoa eta hip-hopa uztartzen dituen ekimenarekin buru belarri dabil Oskar Estanga bertsolari eta musikari polifazetikoa. “Errimatuz garenera arrimatuz” ekimena aurkeztu berri du Lanku Bertso Zerbitzuak-en eskutik. Nerabeei zuzenduriko proiektu honek, oinarri musikal eta zuzeneko gitarra lagun, bat bateko eta aurrez landutako hip hop kantak ditu oinarri.

 
Loading player...
|29/02/2016
Rap elektronikoa

Rap-a eta musika elektronikoa uztartzen ditu Revolta Permanent Barakaldoko taldeak. 2014 urte amaieran kaleratu zuten Genesis diskoa eta orduz geroztik geratu gabe dabiltza batean eta bestean kontzertuak eskaintzen. Joan den ostiralean bi kontzertu ere eman zituzten egun berean. Atsedenerako tartea hartu dute oraingoan eta guk hori baliatu dugu eurei tartetxo bat kendu eta taldea ezagutzeko. Iker Villa abeslariarekin hitz egin dugu.

Loading player...
|29/02/2016
Oreka TX “Gaur egun ez daude bi txalaparta berdin munduan”

Astelehenero moduan, gaur ere tartea egin diogu zuzeneko musikari eta gurekin izan ditugu Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte izan ditugu gurean, harrizko txalapartarekin etorri dira gainera. Luze eta zabal solastu dugu beraiekin, txalapartaren jatorri eta etorkizunaren inguruan, munduan zehar dauden bertze instrumentuen inguruan eta Oreka TXri buruz..

Loading player...
|29/02/2016
Ruper Ordorika: “Musikak ukan dezala bere puska balsamikoa garai kaotiko hauetan”

Ruper Ordorika gure estudioetara hubildu da “Lurrean Etzanda” bere azken lana aurkeztera.

Loading player...
|29/02/2016
Sortzaileen txokoa: Ukelelea euskaraz interneten

Duela hiru urte hasi zen ukelelea jotzen ikasten Izaskun Kanga autodidakta. Youtuben euskaraz dagoen eskaintza murritzaz ohartuta ukelele tutorialak euskaraz eskaintzen hasi da eta 50 inguru ditu sarean ikusgai. Euskal kantak jotzen ditu, batik bat, eta ikastaroak eskaintzen ere ari da.

Loading player...
|29/02/2016
Sortzaileak estudiotik: Urko Menaia & Nagore Etxabe

Kalean kantari urteak igaro ostean taberna eta bestelako antzokietan dabil orain Urko Menaia bidelagun Nagore Etxabe duela. Gitarra eta perkusioa hartuta gerturatu zaizkigu estudiora, sortzaile, kantari eta musikariei ostiraletan egiten diegun tartera. Hiru kantu jo dizkigute: “behin betiko” herri kantaren bertsioa eta Menaiaren “JT basque” eta “Hanka bat paradisuan”. Mila esker bikote!

Loading player...
Página 436/ 458